Wikipedia:Urteurrenak/Abendua
Abendua 1
- 1640 - Portugalek independentzia berreskuratu zuen.
- 1935 - Woody Allen aktore estatubatuarra jaio zen.
- 1949 - Pablo Escobar Kolonbiar narkotrafikatzailea jaio zen.
- 1955 - Rosa Parks emakume beltzak uko egin zion autobuseko eserlekua gizon txuri bati uztera, Montgomeryn, Alabama.
- 1973 - Papua Ginea Berria Australiatik independizatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 2
- 1851 - Luis Napoleonek xeheki estatu-kolpe bat prestatu eta herrialdeko leku estrategikoenak indarrez hartu zituen.
- 1897 - Puerto Ricok, Espainiaren baitan, autonomia lortu zuen.
- 1973 - Jan Ullrich txirrindulari alemaniarra jaio zen.
- 1982 - Felipe González Espainiako gobernuko presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 3
- 1552 - Frantzisko Xabierkoa hil zen Txinan (j. 1506).
- 1855 - Perun esklabotza abolitu zuten.
- 1895 - Anna Freud psikoanalista austriarra jaio zen (h. 1982).
- 1970 - ETAko hamasei kideren aurkako prozesuaren hasiera Burgosko auzitegi militarrean.
- 1989 - Maltan bileran, George H. W. Bush eta Mikhail Gorbatxev presidenteek bukatutzat eman zuten gerra hotza.
- 2011 - Potx eta Motxen lehen emanaldia (gaur egungo Potx eta Lotx)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 4
- 1563 - Trentoko Kontzilioaren azken ekitaldia hasi zen Trenton
- 1892 - Francisco Franco militar eta diktadore espainiarra jaio zen (h. 1975)
- 1898 - Xabier Zubiri filosofo donostiarra jaio zen (h. 1983)
- 1945 - Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten
- 1996 - Marte (irudian) aztertzeko lehen misioa Mars Pathfinder espazio-ontzian
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 5
- 1941 - Erresuma Batuak Finlandia, Hungaria eta Errumaniari gerratea deklaratu zien.
- 1946 - NBEk New Yorken ezarri zuen du bere egoitza nagusia (irudian).
- 1976 - Erreala-Athletic partidua Atotxan: Inaxio Kortabarria eta Jose Anjel Iribar ikurrina eskuetan zutela zelairatu ziren, ikurrina legeztatu gabe zegoen arren. Espainiako poliziek ezin izan zuten galarazi.
- 2005 - Euskaltzaindiako kide eta idazle Juan Mari Lekuona hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 6
- 1917 - Finlandiak independentzia lortu zuen.
- 1921 - Irlandako Estatu Askea Erresuma Batutik askatu zen.
- 1978 - Espainia: Konstituzioa onartu zuten erreferendum bidez.
- 1990 - Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen.
- 1991 - Auto istripu larria A-8 autobidean. 30 autotik gora elkarrekin talka egin zuten lainoagatik, su hartu eta 17 hildako izan ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 7
- 1941 - Pearl Harborko erasoa: Japoniako Itsas Armadak Estatu Batuen Hawaiiko Pearl Harbor base militarrari eraso zion. Ondoren, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran parte hartzea erabaki zuten.
- 1972 - Apollo 17 espazio ontzia Ilargira bidali zuten.
- 2004 - Hamid Karzai Afganistango presidente aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 8
- 1941 - Estatu Batuek Japoniaren aurkako gerratea hasi zuten.
- 1949 - Txina nazionalistak Taipeira (Taiwan) eraman zuen hiriburua, Maoren komunisten ihesi.
- 1980 - John Lennon musikaria (irudian) New Yorken hil zuten.
- 1998 - Atletico Madrid - Real Sociedad futbol partida ikustera joandako Aitor Zabaleta gipuzkoarra erail zuen Vicente Calderon futbol zelaira zihoan zale ultra batek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 9
- 1931 - Espainiako Bigarren Errepublikako konstituzioa ezarri zen.
- 1941 - Bigarren Mundu Gerra: Txinak, Kubak, Guatemalak, Koreak eta Filipinek Japonia eta Alemaniari gerratea deklaratu zieten.
- 1961 - Orain Tanzania den Tanganikak independentzia lortu zuen, Erresuma Batutik bereiziz.
- 1987 - Lehen Intifada (irudian, aldeko afixa) hasi zen Gaza eta Zisjordanian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 10
- 1198 - Averroes fisikari eta filosofialari arabiarra zendu zen (j. 1126).
- 1898 - Parisen, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinen independentzia aitortzen zuen Ituna sinatu zen.
- 1947 - Myanmarrek independentzia lortu zuen.
- 1948 - Nazio Batuen Asanblea Orokorrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 11
- 1911 - Nagib Mahfuz, Literaturako Nobel Saria irabaziko zuen idazlea, jaio zen Kairon (h. 2006).
- 1917 - Britainiar tropek Otomandar Inperioari Jerusalem kendu zioten.
- 1941 - Bigarren Mundu Gerra: Alemania eta Italiak Estatu Batuei gerratea deklaratu zieten.
- 1946 - UNICEF nazioarteko erakundea sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 12
- 1821 - Gustave Flaubert idazle frantziarra jaio zen (h. 1880).
- 1897 - Belo Horizonte, Brasilgo lehen hiri planifikatua, eraiki zuten.
- 1963 - Keniak (irudian) independentzia lortu zuen.
- 1969 - Berunezko urteak Italian: Milango Fontana plazan lehergailu batek eztanda egin eta 60 lagun hil ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 13
- 1545 - Trentoko Kontzilioa hasi zen.
- 1974 - Malta errepublika bilakatu zen.
- 1988 - Namibiak Hego Afrikarekiko independentzia eskuratu zuen.
- 2003 - Irak: Saddam Hussein diktatorea atxilotu zuten AEBetako tropek (irudian).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 14
- 1503 - Nostradamus astrologo frantsesa jaio zen (h. 1566).
- 1751 - Austria: Teresiar Akademia Militarra sortu zen, munduko lehen akademia militarra.
- 1799 - George Washington hil zen, Estatu Batuetako lehenengo presidentea.
- 1911 - Roald Amundsen (irudian) eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 15
- 37 - Neron (irudian) enperadore erromatarra jaio zen (h. 68).
- 1859 - Ludwik Zamenhof esperantoaren sortzailea jaio zen (h. 1917).
- 1966 - Walt Disney animatzaile eta zinema sortzaile estatubatuarra hil zen (j. 1901).
- 2000 - Txernobilgo zentral nuklearra (Ukraina) behin betiko itxi zuten, 1986ko istripu larria eta gero.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 16
- 1857 - Italia: Lurrikara batek 13.000 hildako eragin zituen Napolin.
- 1901 - Margaret Mead (irudian) antropologo estatubatuarra jaio zen (h. 1978).
- 1948 - Kanbodiak Frantziarekiko independentzia eskuratu zuen.
- 1999 - Venezuela: Euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 17
- 1830 - Simon Bolivar zendu zen (j. 1793).
- 1909 - Leopoldo II.a (irudian) hil zen, Belgikako erregea, Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea, bere jabetza pribatuko Kongoko Estatu Burujabean egindako genozidioaren arduradun nagusia (j. 1835).
- 1973 - Berunezko urteak Italian: Erromako Fiumicinoko aireportuan lehergailu batek 32 lagun hil zituen.
- 1999 - Nazio Batuen Erakundeko Biltzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 18
- 1499 - Granadako musulmanak derrigorrezko kristautzearen aurka matxinatu ziren.
- 1865 - Estatu Batuetan esklabotza legez amaitu zuten.
- 1878 - Josef Stalin buruzagi sobietarra jaio zen (h. 1953).
- 1916 - Frantziak Alemania garaitu zuen Verdun-sur-Meuse inguruan, Lehen Mundu Gerrako gudurik luze eta odoltsuenetako batekin amaituz.
- 2005 - Evo Morales Boliviako presidente izateko aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 19
- 1187 - Klemente III.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1941 - Alemania: Hitlerrek indar armatuen kontrola hartu zuen.
- 1944 - Frantzia: Le Monde egunkariko (irudian) lehen alea kaleratu zen.
- 1984 - Akordio baten bitartez, Erresuma Batuak Hong Kong Txinara 1997. urtea baino lehen emateko konpromisoa hartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 20
- 1955 - Cardiff edo Caerdydd Galesko hiriburu izendatu zuten.
- 1968 - John Steinbeck (irudian) Literaturako Nobel Sariduna zendu zen (j. 1902).
- 1973 - ETAk Luis Carrero Blanco presidentea lehergailu baten bitartez hil zuen Madrilen.
- 1989 - Estatu Batuek Panama inbaditu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 21
- 1549 - Margarita Nafarroakoa (irudian) hil zen (j. 1492).
- 1880 - Man uhartean (Erresuma Batua) emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten. Munduko lehen lekua izan zen.
- 1948 - Irlandako Errepublikak britainiar Commonwealtha utzi zuen.
- 1988 - Eskoziako Lockerbie udalerrian Pan Am Flight 103 hegaldiak atentatua jasan eta 270 lagun hil ziren.
- 1991 - Jose Migel Barandiaran ataundar antropologo, etnografo eta apaiza zendu zen (j. 1889).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 22
- 401 - Inozentzio I.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1880 - George Eliot (benetako izena Mary Ann Evans) (irudian) idazle ingelesa hil zen (j. 1819).
- 1940 - Bigarren Mundu Gerra: Manchesterrek (Ingalaterra) Alemaniaren airezko erasoa pairatu zuen.
- 1984 - Basshunter abeslari, disko-ekoizle eta DJ jaio zen.
- 1990 - Lech Walesa Poloniako presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 23
- 1912 - Asuango urtegia abian jarri zuten Egipton.
- 1940 - Chiang Kai-shek presidenteak (irudian) Txinako erakunde komunistak desegiteko agindua eman zuen.
- 1972 - Managuako hiria (Nikaragua) lurrikara batek suntsitu zuen eta 6.000 hildako izan ziren.
- 1985 - Marrakexeko medina (Maroko) Gizateriaren Ondare izendatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 24
- 1491 - Inazio Loiolakoa jaio zen (h. 1556).
- 1879 - Kuban esklabotza legez deuseztu zuten.
- 1951 - Libiak Italiarekiko independentzia lortu zuen.
- 1979 - Sobiet Batasunak Afganistanen inbasioari ekin zion.
- 1987 - Takolo, Pirrutx eta Porrotxen lehen emanaldia (gaur egungo Pirritx, Porrotx eta MariMotots)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 25
- Jatorrian, neguko solstizioa ospatzeko eguna.
- Ohitura kristautuaren arabera, Jesus Nazaretekoa jaio zen Betleem herrian.
- 800 - Karlomagno enperadorea koroatu zuten Erromako Done Petri elizan.
- 1991 - Sovietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin zen, Mikhail Gorbatxeven kargu-uztearekin.
- 1992 - Slobodan Milosevic neokomunista Serbia eta Montenegroko presidente aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 26
- 1898 - Pierre eta Marie Curie (irudian) senar-emazteek gai kimiko berri baten aurkikuntza iragarri zuten, gero erradio izena hartuko zuena.
- 1979 - Sobietar Batasunak Afganistan indarrez hartu zuen.
- 1998 - Irakek NBErekin harremanak hautsi zituen.
- 2004 - 2004ko Indiar Ozeanoko lurrikara eta ondorengo tsunamiak, Indonesia, Sri Lanka, India eta Thailandian 230.000 hildako eta milaka desagertu eragin zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 27
- 1836 - Mexikok (irudian) Espainiatik bereizi eta independentzia lortu zuen.
- 1901 - Marlene Dietrich alemaniar aktorea eta abeslaria jaio zen (h. 1992).
- 1934 - Pertsiak Iran izena hartu zuen.
- 1949 - Herbehereek Ekialdeko India Holandarren burujabetza onartu zuten, gaur egungo Indonesia osatuz.
- 2005 - Lourdes Iriondo euskal kantaria zendu zen (j. 1937).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 28
- 1872 - Pio Baroja idazlea jaio zen Donostian (h. 1956).
- 1895 - Lumière anaiek film baten lehen proiekzioa burutu zuten Parisen.
- 1908 - Italia: Lurrikara batek 80.000 hildako eragin zituen Sizilian.
- 1937 - Maurice Ravel (irudian) musikagile eta pianojole ziburutarra zendu zen (j. 1875).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 29
- 1778 - Tomas Zumalakarregi jeneral karlista (irudian) jaio zen (h. 1835).
- 1863 - Suezeko kanala ireki zuten, Itsaso Gorria eta Mediterranear itsasoa batuz.
- 1937 - Irlandako Errepublika sortu zen Irlandako Estatu Librearen ordez.
- 1996 - Guatemalako gobernuak eta gerrilla iraultzaileak (Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala, URNG) bake akordioa sinatu zuten, 36 urteko gatazkari amaiera emanez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 30
- 1896 - Jose Rizal Filipinetako buruzagi nazionalista hil zen (j. 1861).
- 1922 - Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (irudian) eratzeko hitzarmena sinatu zuten Moskun.
- 1993 - Israelek eta Vatikanoak harreman diplomatikoak abiatu zituzten.
- 2006 - Saddam Hussein Irakeko presidente ohia exekutatu zuten (j. 1937).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abendua 31
- 1936 - Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarra hil zen (j. 1864).
- 1982 - Euskal Telebistaren lehen emisioa Karlos Garaikoetxearen mezu batekin.
- 1991 - Sobietar Batasuna ofizialki desegin zen.
- 1998 - Europako Batasuneko estatu gehienetan txanpon propioa erabili zuten azken eguna izan zen, handik aurrera euroa erabiliz.
- 1999 - Panamako kanalaren (irudian) administrazioa Panamaren esku utzi zuten Estatu Batuek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia