Nafarroa Garaiko eskualdeak

Wikipedia(e)tik
Nafarroako eskualdeen zerrenda» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafarroa Garaiko eskualde geografikoen mapa bat.

Nafarroa Garaiko eskualde administratiboak ez daude ondo zehaztuta gaur egun, beste garai batean merindadeak zeuden moduan.

Nafarroako Foru Erkidegoa hiru zatitan banatuko dugu, eta maparen arabera deskribatuko ditugu eskualdeak.

Eskualde geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldea / Mendialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdin tonalitate desberdinetan, Bortziriak agertzen dira iparraldean, ekialdean Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi dituztela. Baztanen mendebaldean eta Bortzirien hegoaldean Malerreka ("Bidasoa Garaia") dugu, eta haren hegoaldean, urdin ilunagoz, Ultzamaldea.

Mendebaldeko eskualdeak, Gipuzkoako mugan, Leitzaldea eta Sakana dira.

Ipar-ekialdean, aldiz, arrosa kolorez Zaraitzu-Erronkari ditugu, sartaldetik sortaldera.

Azkenik, ipar eta erdialdean, Nafarroa Behereko mugan, Auñamendi dugu, mapan morez dagoelarik.

Erdialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foru Erkidegoko erdi-erdialdean Iruñerria dago, eskualderik biztanlegotuena eta hiriburua biltzen duena (mapan berdez). Honen hegoaldean, berde ilunagoz, Izarbeibarra dugu.

Mendebaldean, Lizarrerria dugu, zabal-zabal, hori tonalitate desberdinez mendebaldeko zati txikiagoa eta ekialdeko eremu nagusia banatuz.

Ekialdean, azkenik, arrosa argiz Agoitzaldea agertzen zaigu (Lintzoain, Longida, Urrotz, Izagaondoa, Untziti, Elo, Ibargoiti eta Agoitz bera) eta arrosa ilunagoz Irunberrialdea (Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua edo Urraul-Ekialdekoa eta Irunberri bera).

Hegoaldea / Erribera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Erribera delako eskualde zabala dugu, hiru zatitan banatuta:

Iparraldeko erdialdean, berriz, marroiz, Orbaibarra eta Tafallaldeako ingurualdea ditugu (Lerga, Uxue, Pitillas, Beire, Artaxoa eta Erriberri eta Tafalla haiek).

Ipar-ekialdean, marroi argiz, Zangozaldea dugu azkenik (Esa, Ledea, Oibar, Leatxe, Ezporogi, Eslaba, Galipentzu, Zare, Kaseda, Xabier, Petilla de Aragon eta Zangoza bera).

Nafarroa 2000 zonifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuko eta Estatuko Administrazio Orokorreko hainbat erakundek erabiltzen duten zonifikazioa da. Nafarroa 2000 edo Navarra 2000 izenaz ezagutzen da. Zonifikazio honek foru erkidegoa hainbat zona, azpizona eta eremutan banatzen du.

2000 Zonifikazioa.
Zona Azpizona Eremua
Ipar-mendebaldea:
Pirinioaldea:
Iruñea:
Estellerria:
Erdialdeko Ekialdea:
Erribera Garaia:
Tuteraldea:
Iturria[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Atlas de Navarra, Geografía e Historia, pag 11, edita: 2006 Departamento de Educación del Gobierno de Navarra y EGN Comunicación, ISBN 84-934512-1-5
  2. Boletín Oficial de Navarra - 69/2001

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]