Ergoiena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ergoiena (argipena).

Ergoiena

 Nafarroa

Ergoienako armarria

Izen ofiziala Ergoiena
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Isabel Senar Berastegi
(Askogain)
Herritarra ergoiendar
Koordenatuak 42°52′44″N 2°1′26″W / 42.87889°N 2.02389°W / 42.87889; -2.02389Koordenatuak: 42°52′44″N 2°1′26″W / 42.87889°N 2.02389°W / 42.87889; -2.02389

Navarra - Mapa municipal Ergoiena.svg

Eremua 41,75 km2
Garaiera 602 m
Distantzia 44,5 km Iruñera
Posta kodea 31829
Biztanleria 405 bizt. (2012)
Dentsitatea 9,7 bizt./km²
http://www.ergoiena.com/

Ergoiena[1] Nafarroako mendebaldena dagoen udalerria da, Sakana eta Lizarrerriaren artean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 405 biztanle zituen eta Nafarroako hiriburutik 44,5 kilometrora kokatzen da.

Dorraorako bidearen ikuspegia.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena[aldatu]

Ergoiena Iruñeko merindadearen mendebaldean dago. Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu. Urbasako mendilerroa bestalde herriaren ekialdean altxatzen da.

Herriak Etxarri Aranatz, Uharte Arakil eta Arbizurekin egiten du muga iparraldean, eta Urbasa mendilerroarekin ] hegoalde, mendebalde eta ekialdean.

Klima eta landaredia[aldatu]

Klima azpiatlantiar motakoa da eta ezaugarrien artean, eurite ugariak, neguko hotza, eta uda garaiko lehorte txikia daude. Izan ere, abuztuko hilabetea idor jo daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 eta 160 inguru dira, altueraren arabera, euriak ugariagoak direla.

Ergoiena inguratzen duten mendietan, hainbat pagadi eta harizti daude. Pagadiak, San Donato eta Urbasako mendien maldetan (guztira 2.000 hektarea baino gehiago), eta hariztiak udalerriko gune lauagoetan (343 hektarea). Historian zehar hariztien azalera asko murriztu da mozketen ondorioz.

Herriak[aldatu]

Ondoko herri hauek osatzen dute Ergoiena: Lizarraga (herriburua), Dorrao eta Unanu.

Historia[aldatu]

1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri Aranatzetik bereiztu zuten. Horrek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek horiek elkarrekin eta janaria erdibana jarriz egin behar zituztela erabaki zuten. Ergoienaren bereizte horretan, udalerria osatzen duten hiru herrien artean ere liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.

Udalerri modernoa 1857ko erroldan agertu zen lehen aldiz; hiru herrien bat-egiteaz sortu zen.

Demografia[aldatu]

Ergoienako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.177 1.247 1.240 1.223 1.201 1.231 1.157 979 786 613 520 440 437

2008ko erroldaren arabera, zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu]

Udal hauteskundeak[aldatu]

Azken agintaldietan, Ergoienako alkatea Askogain herri ekimenekoa izan da. 2007an Tomas Andueza Elso izan zen. Beste hautesle elkarte bat aurkeztu zen, Batzarramendi. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako guztien %1,03) eta boto zuriak bederatzi (%3,14). Abstentzioa %29,78 izan zen.

Ergoienako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Askogain 150 4
Batzarramendi 128 3

2011n ere aipatu bi zerrendak aurkeztu ziren, zinegotzi banaketa berarekin. María Isabel Senar Berastegi aukeratu zuten alkate; udal horretan kargu hori izan duen bigarren andrazkoa da, Olatz Berastegiren ostean[2].

Ergoienako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Askogain 142 4
Batzarramendi 114 3

Udaletxea[aldatu]

  • HELBIDEA: Intxorreta Kalea, 15 (Lizarraga kontzejua)

Alkateak[aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Fernando Etxauri Gallardón Indep.
2007-2011 Tomas Andueza Elso Askogain
2011-2015 Isabel Senar Berastegi Askogain

Euskara[aldatu]

Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera Ergoienako hizkera nafarrera euskalkiaren hego-sartaldeko azpimotan kokatuta dago. "Lizarraga Ergoieneko euskara" izeneko liburuan luze eta zabal aztertzen dute udalerriko euskara, alde linguistikoa (lexikoa, deklinabidea, aditzak eta fonetika) eta etnologikoa (toponimia, esaera zaharrak, kantak eta etxeen izenak) deskribatuz.

Zerbitzuak[aldatu]

Ergoiena "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Bibliografia[aldatu]

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. VIII, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1146-4
  • Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza, Lizarraga Ergoieneko euskara. Nafarroako Gobernua, 2009.

Kanpo loturak[aldatu]


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa