Iguzkitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iguzkitza

 Nafarroa
Izen ofiziala Iguzquiza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Salvador Garin Zabala
(CIVSD, indep.)
Herritarra iguzkitzar
Koordenatuak 42°38′47″N 2°5′7″W / 42.64639°N 2.08528°W / 42.64639; -2.08528Koordenatuak: 42°38′47″N 2°5′7″W / 42.64639°N 2.08528°W / 42.64639; -2.08528

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 18,35 km2
Garaiera 521 m
Posta kodea 31xxx
Biztanleria 345 bizt (2009)
Dentsitatea 18,8 bizt/km²
www.ayuntamientodeiguzquiza.es http://www.ayuntamientodeiguzquiza.es/ www.ayuntamientodeiguzquiza.es

Iguzkitza (azentua bigarren silaban) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. 15.6 kilometro koadro ditu azalera, eta, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 345 biztanle.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Iguzkitzako Azketa herriaren ikuspegia.

Metauten, Allin (iparraldean), Aiegi (ekialdean), Deikaztelu, Jurramendiko fazeria (hegoaldean), Villamayor de Monjardin eta Abaigar (mendebaldean) dira mugakideak.

[aldatu] Klima

Iguzkitzak, itsasoaren mailatik 526 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Historia

1846 arte Iguzkitza (gaztelaniaz La Solana) izeneko udalerria osatzen zuen egungo Iguzkitzak Arroitz, Barbarin, Lukin eta Villamayor de Monjardinekin batera. Egungo Iguzkitzak bere osakideak ere baditu: Azketa, Iguzkitza (herriburua), Labeaga eta Urbiola.

[aldatu] Demografia

Iguzkitzako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
526 534 534 532 548 609 632 537 415 341 353 347 348

2008ko erroldaren arabera, 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,29a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Labeagako zelaien ikuspegia.

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Iguzkitzan:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona2.gif Iratxe - Iguzkitza 07:30 - 20:45 2 zerbitzu astearte eta ostegunetan

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Iguzkitzako alkatea Candidatura Independiente del Valle de Santesteban de Deio (CIVSD) herri ekimeneko Salvador Garin Zabala da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,70) eta boto zuriak 22 (botoen %15,28). Abstentzioa %48,97koa izan zen.

Iguzkitzako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Independiente del Valle de Santesteban 122 7

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak, CIVSD eta Independiente de Igúzquiza[2]. Bigarrenak espainiar fiskaltzaren inpugnazioa pairatu zuen[3]. Inpugnazioa bertan behera geratu bazen ere, helegitea jarri ez zuelako hauteskundeetatik kanpo geratu zen[4]. CIVSDk 91 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza -Garin- erdietsi zituen.

[aldatu] Udaletxea

Iguzkitzako udaleko idazkaria Barbarin, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Salvador Garin Zabala CIVSD
2011- Salvador Garin Zabala CIVSD

[aldatu] Zerbitzuak

Iguzkitza "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Bibliografia


Iguzkitza
Azketa | Iguzkitza | Labeaga | Urbiola

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak