Elizagorria
|
Elizagorria |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lazagurría | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Jurramendiko Mankomunitatea |
|
| Alkatea | Máximo López Caro (UPN) | |
| Herritarra | elizagorriar | |
| Koordenatuak | 42°29′33″N 2°14′25″W / 42.4925°N 2.24028°WKoordenatuak: 42°29′33″N 2°14′25″W / 42.4925°N 2.24028°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 16,58 km2 | |
| Garaiera | 392 m | |
| Distantzia | 72,5 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31588 |
|
| Biztanleria | 206 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 12,42 bizt./km² | |
Elizagorria[1] Nafarroako udalerria da. 2003an inauguraturiko igerilekua eta farmazia ditu. Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 206 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Lizarrako merindadearen hego-mendebaldean kokatzen da Errioxako mugatik gertu. Herrira heltzeko Iruñea eta Logroño arteko autobidea hartu behar da.
Elizagorriak Los Arcos eta El Bustorekin egiten du muga iparraldean, Torres del Riorekin mendebaldean, eta Mendabiarekin ekialdean eta hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Udalerriak klima mediterraniarra dauka, euriak nahiko urriak dira, batez ere udaberri eta udazkenean bilduz. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 400 eta 600mm ingurukoak dira. Bestalde, urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Herrian zegoen jatorrizko landaredi eta basoak, ia erabat desagertu dira gaur egun gizakiaren eragina dela eta.
Historia [aldatu]
Herriaren sortze data zehatza ezezaguna den arren, herria aipatzen den dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta dokumentu horren arabera, 1024. urtean Antso Gartzes III.a erregeak Peñako San Juango monastegiari eman zion herriaren gaineko jabetza dohaintza baten bidez.
Ondarea [aldatu]
Arrosarioko Andre Mariaren parrokia, eliza pizkundetarra da. Gurutze latindarraren oinarri, pentagono itxurako aurrealdea, eta oinetan kokaturiko elizbarrena. Erretaula erromanista Diego Jimenezek egin zuen.
Herriko etxeetako batzuetan XVII. mendeko eta XVIII. mendeko armarri rococoak daude.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 242 | 212 | 276 | 342 | 420 | 502 | 510 | 434 | 304 | 247 | 250 | 215 | 205 |
2008ko erroldaren arabera, bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
Gaur egungo udaletxea 1910ean eraiki zen elizaren ondoan. Kanpoalderantz begira dauden hiru fatxada ditu, harriz eginiko izkinekin. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 9
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Ignacio Mangado Lopez aukeratu zuten alkate. Zerrenda bakarra izanik Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bederatzi izan ziren (emandako guztien %6,12) eta boto zuriak 29 (%21,01). Abstentzioa %18,33koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Ignacio Mangado Lopez (UPN) | 59 | Bai |
| Jose Luis Sainz Diaz de Cerio (UPN) | 34 | Bai |
| Francisco Javier Mangado Sanz de Vicuña (UPN) | 28 | Bai |
| Enrique Sainz Diaz de Cerio (UPN) | 19 | Bai |
| Maximo Lopez Caro (UPN) | 18 | Bai |
2011n ere UPNk hartu zuen alkatetza, kasu honetan Máximo López Carorekin; PSNk ere zerrenda aurkeztu zuen eta bost zinegotzietatik bakarra lortu zuen.
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Ignacio Mangado López | UPN |
| 2011-2015 | Máximo López Caro | UPN |
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elizagorria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,50ek zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Herriko jaiak abuztuko bigarren asteburuan ospatzen dira.
Zerbitzuak [aldatu]
Elizagorria, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
||||||||||||||||