1967ko musika
1967ko musikari dagokionez, urte inportantea izan zen rock psikodelikoarentzat eta hainbat disko garrantzitsu argitaratu ziren, hala nola, Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band eta Magical Mystery Tour (The Beatles), The Who Sell Out (The Who), The Piper at the Gates of Dawn (Pink Floyd), The Doors eta Strange Days (The Doors), Surrealistic Pillow (Jefferson Airplane), Forever Changes (Love), Disraeli Gears (Cream), The Velvet Underground (The Velvet Underground & Nico), Between the Buttons eta Their Satanic Majesties Request (The Rolling Stones) eta Are You Experienced? eta Axis: Bold As Love (The Jimi Hendrix Experience), besteak beste. 1967ko uda Maitasunaren uda izenarekin ezagutu zen San Frantzisko hirian (AEB). Halaber, urte horretako ekainean ospatu zen Monterey Pop Festival, lehen rock jaialdi erraldoia; gero ospetsuak egingo ziren taldeak ere sortzen dira: Creedence Clearwater Revival, Genesis edo Jethro Tull; eta Violeta Parra, Otis Redding, John Coltrane, eta Woody Guthrie bezalako musikariak urte honetan hil ziren. Euskal Herriari dagokionez, 1966an taldearen aurkezpen ofiziala egin ondoren, Ez Dok Amairuren emanaldiak ugaritzen joan ziren, izugarrizko eztanda eraginez euskal musikagintzan. Halaber, Benito Lertxundik eta Lurdes Iriondok euren lehen singleak argitaratu zituzten urte honetan.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 8a -
- Elvis Presleyk 32 urte betetzen ditu.
- Julen Lekuonak ederki azaltzen du Zeruko Argian zein den Ez Dok Amairu talde jaio berriaren espiritua: “Hitz bitan esateko, lehengo euskal-musika oiñarri hartuaz, euskal-musika berria egitea duk. Denak esperientzi berri batean sartu gaituk eta esperientzi berri hortan bide bat billatu nahiean gabiltzak; batzuek alde batetik, besteak bestetik, batzuek oso era berdiñean, besteak lehengoan tinkatuaz. Nola nahi dela ere gure taldeak duen gauzarik inportanteena, gure herriari zenbait mensaje ematea duk, eta hortan dagoala uste diat Ez dok 13 taldearen bereizkuntzarik jatorrena. Bestaldetik gure nahia, Ez dok 13-ren espiritua, euskal mobimentu berri bat sortzea duk; espektakulu bat bakarrik ez dedilla izan, bizitzeko era bat ere bai”
- Urtarrilaren 14a - The Human Be-in izeneko emanaldia egin zen San Frantziskon (AEB). Bertan Timothy Leary, Allen Ginsberg eta Gary Snyder poetak hartu zuten parte. Musika jarri zutenak, berriz, Jefferson Airplane, The Grateful Dead, Big Brother and the Holding Company eta Quicksilver Messenger Service izan ziren.
- Urtarrilaren 15a - The Rolling Stones taldea Ed Sullivan Show telebista saioan azaltzen da. Ed Sullivan berak eskatuta, abesti baten hitzak aldatzen dituzte: "Gaua elkarrekin pasako dugu" ordez, "Denbora bat elkarrekin pasako dugu" kantatzen dute.
- Urtarrilaren 22a - Simon & Garfunkel bikoteak zuzeneko kontzertua ematen du New Yorkeko Philharmonic Hall-en. Bertan interpretatutako hainbat abesti Old Friends izeneko bilduman irten ziren 1997an, baina gehienak ez ziren argitaratuko 2002a arte.
- Urtarrilaren 29a - Krishna Kontzientziarako Nazioarteko Elkarteak antolatuta, Mantra-Rock Dance izeneko ekitaldi kontrakulturala ospatzen da San Frantzisko hiriko The Avalon aretoan, honako partehartzaileekin: Janis Joplin, The Grateful Dead, Big Brother and the Holding Company, Moby Grape, Allen Ginsberg beat poeta eta Hare Krishna mugimenduaren sortzaile A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada.
- Urtarrilaren 30a - The Beatles taldeak film bat argitaratzen du bere hurrengo single Strawberry Fields Forever sustatzeko.
- Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
- Ez Dok Amairuren emanaldiak Bilbon, Eibarren, Ondarroan eta Bermeon.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a - Ez Dok Amairuren emanaldia Andoainen.
- Otsailaren 3a - Ez Dok Amairuren emanaldia Bergaran.
- Otsailaren 5a -
- Violeta Parra abeslari txiletarraren heriotza.
- Ez Dok Amairuren emanaldia Lekeition.
- Otsailaren 6a - Diskoetxeko arduradunek The Monkees taldea Randy Scouse Git abestiaren izena aldatzera behartzen dute, esanahi iraingarria duelako. Ordezko izen bat bilatzeko esaten diete eta horixe egiten dute, “Alternative Title” izena jarri, hau da, “Ordezko izena”.
- Otsailaren 12a -
- Britainiar poliziak sarekada bat burutzen du The Rolling Stones taldeko Keith Richards-en etxean, Mick Jagger, Marianne Faithfull eta beste hainbat lagun festa bat egiten ari diren bitartean. Richards, Jagger eta Robert Fraser arte galerista droga edukitzeagatik akusatuak izango dira beranduago.
- Ez Dok Amairuren emanaldia Barakaldon.
- Otsailaren 14a - Aretha Franklin abeslariak Respect kantua grabatzen du New Yorkeko Atlantic Records Studio-n.
- Otsailaren 16a - Aretha Franklin Day (Aretha Franklin eguna) izendatzen da Detroiten, Michigan (AEB)
- Otsailaren 24a - Bee Gees taldeak Robert Stigwood kontratatzen du manager bezala.
- Otsaila (egun zehatza ezezaguna)
- Ez Dok Amairuren emanaldia Donostian eta Bilbon.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a - Eric Burdon & The Animals taldeak uko egiten dio jotzeari Otawa-n (Kanada) ez badute aurrez kobratzen, kontzertuaren zain zeuden 2.500 lagunen haserrea eraginez. Ondoren sortutako istiluak 5.000 dolarretako kalteak eragiten dituzte.
- Martxoaren 11a - American Bandstand musika programan The Beatles taldearen Penny Lane eta Strawberry Fields Forever abestien bideoklipak aurkezten dira.
- Martxoaren 17a - Purple Haze / 51st Anniversary - The Jimi Hendrix Experience
- Martxoaren 22a - Lluís Llach abeslari katalanak lehen kantaldia ematen du Terrassan (Katalunia)
- Martxoaren 25a - The Who taldeak bere lehen kontzertua ematen du AEBetan, New Yorken.
- Martxoaren 27a - John Lennonek eta Paul McCartneyk Ivor Novello saria jasotzen dute Michelle abestiagatik, 1966 urtean gehien interpretatutako kantua Erresuma Batuan.
- Martxoaren 30a - Londresko Chelsea Manor Studios-en, The Beatles taldeko kideek Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoaren azalerako posatzen dute, collage fotografiko batekin eta Madame Tussaud-en museo ospetsuko argizarizko irudiekin.
- Martxoaren 31 - The Walker Brothers-ekin, Cat Stevens-ekin eta Engelbert Humperdinck-ekin bira egiten ari zela, Jimi Hendrixek su ematen dio bere gitarrari lehen aldiz Londresko Finsbury Astorian. Eskuetan erredurak dituela ospitaleratzen dute. Gitarra erretzearena Hendrixen emankizunetako berezitasuna bihurtuko da beranduago.
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- Carlos Zubiaga abeslari bilbotarrak 1965an sortutako Los Famélicos taldea, Los Mitos bilakatzen da 1967ko martxoan.
- Frank Sinatrak eta Nancy Sinatrak Somethin' Stupid abestia argitaratzen dute, B aldean I Will Wait for You duela.
- Simon and Garfunkel duoaren The 59th Street Bridge Song (Feelin' Groovy) abestia argitara ematen da.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a eta apirilaren 2a - Joan Manuel Serrat abeslari katalanak lehen kantaldiak ematen ditu Bartzelonan, Palau de la Música Catalana aretoan.
- Apirilaren 8a - Eurovision Abesti Lehiaketa ospatzen da Hofburg-eko Jauregi Inperialean, Vienan (Austria). Erresuma Batuak irabazten du lehen aldiz Sandie Shaw-k abestutako Bill Martin-en eta Phil Coulter-en Puppet on a String kantuarekin.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a -
- Paul McCartneyk jakinarazten du The Beatles taldeko lau kideek kontsumitu izan dutela LSDa.
- Elvis Presley Priscilla Beaulieu-rekin ezkontzen da Las Vegaseko The Aladdin-en.
- Maiatzaren 2a - AEBetan, Capitol Records-ek The Beach Boys taldearen Smile proiektu misteriotsua eteten du. Brian Wilson-ek urte bat baino gehiago zeraman diskoaren konposizioarekin eta produkzioarekin, baina ezin izan zuen bukatu.
- Maiatzaren 10ean – Léo Ferré abeslari eta poeta frantziarrak Les Anarchistes abestia interpretatzen du lehen aldiz Parisko Federazio Anarkistan.
- Maiatzaren 12a -
- Pink Floyd taldeak Games for May izeneko kontzertua eskaintzen du Queen Elizabeth Hall-en, soinu quadrafonikoan ematen zen lehena.
- The Jimi Hendrix Experience taldearen lehen diskoa argitaratzen da Erresuma Batuan, Are You Experienced izenarekin.
- Maiatzaren 15a - Paul McCartneyk Bag O' Nails izeneko klub batean Linda Eastman argazkilari estatubatuarra ezagutzen du. Bi urte beranduago ezkondu egingo dira.
- Maiatzaren 16a - Jacques Brel abeslari frantziarrak bere azken kantaldia ematen du Roubaix hirian (Frantzia)
- Maiatzaren 19a - Linda Eastman-ek argazkiak egiten dizkie The Beatles taldeko kideei beren Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band diskorako, Brian Epstein-en etxean egindako festa batean.
- Maiatzaren 30a - BBC irratian Where It's At programan The Beatles taldekoei elkarrizketa egiten diete. Irrati kateak uko egiten dio A Day in the Life abestia jartzeari, hitzetan “drogei aipamenak” egiten omen dituztelako.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a -
- The Beatles taldearen Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoa argitaratzen da LP formatuan, monoan eta estereoan.
- Greziako Junta Militarrak “Armadaren 13. Dekretua” jakinarazten du. Honen arabera, Mikis Theodorakis musikariaren lanak entzutea edo jotzea debekatuta geratzen da.
- Ekainaren 4a - The Jimi Hendrix Experience, Cream, Denny Laine and his Electric String Band, Procol Harum eta The Chiffons taldeek bi ordutako Sunday Special bat egiten dute Londresko Saville Theatre-n.
- Ekainaren 6a - Serge Gainsbourg musikari frantziarrak Le Sable et le Soldat abestia grabatzen du, Israelgo armadari babesa emanez.
- Ekainaren 10-11 - AEBetako San Frantzisko hiriko KFRC irratiak Fantasy Fair and Magic Mountain Music Festival (Fantasiaren azokaren eta mendi magikoaren musika festibala) ongintzazko jaialdia antolatzen du Kaliforniako Tamalpais-en. Besteak beste, Canned Heat, The Byrds, The Seeds, Blues Magoos, Jefferson Airplane, The Doors, Country Joe and the Fish taldeek hartzen dute parte, 15.000 lagun inguru biltzen direlarik. Zenbaitentzat hau izan zen lehen pop festibala, baina hurrengo astean egingo zen Monterey Pop Festival ospetsuak estali egin zuen.
- Ekainaren 13a - Silvio Rodríguez musikari kubatarrak bere debuta egiten du Música y estrellas telebista programan. Es sed, Sueño del colgado y la tierra eta Quédate abestiak kantatzen dutu. Azken hau 2002ko Expedición albumean agertuko da.
- Ekainaren 15a - Jacqueline Mary du Pré britainiar biolontxelo-jotzailea Daniel Barenboim zuzendari eta piano-jotzailearekin ezkontzen da Jerusalemgo Erosten harresian.
- Ekainaren 16a - Barbra Streisand abeslariak A Happening in Central Park kontzertua ematen du New Yorkeko Central Parken.
- Ekainaren 16-18 -
- AEBetako Kaliforniako Monterey hirian Monterey Pop Festival ospatzen da, aire librean egiten den munduko lehen rock jaialdi erraldoia. Hauek dira parte hartzen duten artistetako batzuk: The Who, Simon and Garfunkel, Eric Burdon & The Animals, The Byrds, The Association, Jefferson Airplane, Big Brother and The Holding Company & Janis Joplin, Jimi Hendrix eta Ravi Shankar. 55.000 lagun inguru biltzen dira.
- Montreux Jazz Festival jaialdiaren lehen edizioa ospatzen da.
- Ekainaren 19a - AEBetako Kaliforniako Sausalito hirian egiten ari den egonaldian, Otis Redding musikariari The Beatles taldearen Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoaren entzuketak Sitting On the Dock of the Bay ospetsuaren konposizioa inspiratzen dio.
- Ekainaren 25a - The Beatles taldeak All You Need Is Love abestia aurkezten du telebistako Our World programa berezian. Zuzenean egiten den lehen satelite bidezko nazioarteko emankizuna da. Laguntzaileen artean Eric Clapton, The Rolling Stones taldeko hainbat kide eta The Who taldea daude.
- Ekainaren 28a -
- The Supremes talde bokala lehen aldiz aurkezten da Diana Ross & The Supremes bezala, Las Vegas (AEB) hiriko Flamingo hotelean. Lehen gauaren ondoren, Florence Ballard taldetik kaleratzen dute eta Cindy Birdsong-ek hartzen du bere lekua.
- The Monkees taldea Londresera joaten da Wembley-ko Empire Pool estadioan kontzertuak ematen hasteko.
- Ekainaren 29a - Mick Jagger eta Keith Richards The Rolling Stones taldeko kideak kartzela-zigorrarekin zigortzen dituzte drogak edukitzeagatik. Beranduago apelazioa aurkeztuko dute eta justiziak arrazoia emango die.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 2a - Jeff Beck gitarra-jotzaileak eta John Mayall & The Bluesbrakers taldeak bi orduko Sunday Special burutzen dute Londreseko Saville Antzokian.
- Uztailaren 3a - The Beatles taldeak festa bat antolatzen du Speakeasy Club aretoan The Monkees taldearentzat, Londresen emandako kontzertuak bukatu ondoren. Gertakari hau bihurtu zen Randy Scouse Git abestiaren oinarri.
- Uztailaren 5a - Lehen Schaefer Music Festival ospatzen da New York hiriko Central Parken, Len Chandler, The Young Rascals eta The Jimi Hendrix Experience parte hartzen dutelarik.
- Uztailaren 17a - John Coltrane jazz saxofoi-jotzailea hiltzen da.
- Uztailaren 18a - The Jimi Hendrix Experience taldea baztertu egiten dute The Monkees-ekin egiten ari zen biratik, Daughters of the American Revolution talde kontserbadorearen kexak direla eta. (Chas Chandler, Hendrixen managerrak, beranduago onartu zuen publizitate-trikimailua izan zela)
- Uztailaren 24-Abuztuaren 8 - Cubako Varadero hirian Kantu Protestaren Nazioarteko Topaketak egiten dira. Lau kontinentetako 16 herrialdetako ordezkariak biltzen dira.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 13a - Fleetwood Mac taldeak lehen kontzertua ematen du.
- Abuztuaren 14a - Itsas-irratigintzako Delituen Dekretua lege bilakatzen da Erresuma Batuan, eta itsas zabaleko irrati gehienak (Wonderful Radio London barne) itxi egiten dira. Soilik Radio Caroline North & South on 259 irratiak jarraituko zuen, Radio Caroline International bezala.
- Abuztuaren 21a - Greziako armadak Mikis Theodorakis atxilotzen du eta bost hilabete egiten ditu espetxean.
- Abuztuaren 23a - Brian Epstein, The Beatles taldearen ordezkaria, hauen grabaketa-saio batera joaten da azken aldiz. Entzun ahal izan zuen taldearen azken abesti berria Your Mother Should Know izan zen. Barbituriko-gaindosi batez hilko da lau egun beranduago.
- Abuztuaren 27a - The Beatles taldeko kideak, Maharishi Mahesh Yogi-rekin Galeseko Bangor hirian zirela, euren managerra zen Brian Epsteinen heriotza ezagutzen dute eta berehala itzultzen dira Londresera.
- Abuztuaren 31 - Paul McCartneyk gainontzeko taldekideak deitzen ditu autobus psikodeliko baten inguruko telebistarako pelikula bat egiteko ideiari buruz hitz egiteko.
- Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
- “The Scorpions” eta “The Spectres” izenekin aritu ondoren, Status Quo izena jartzen diote taldeari.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 7a - Eric Burdon Angie Kingekin ezkontzen da.
- Irailaren 17a -
- The Doors taldea Ed Sullyvan Show telebista programan agertzen dira eta Light My Fire abestia interpretatzen dute. Nahiz eta hasiera batean taldeak onartu abestiaren hitzak aldatzeko Sullyvanek egindako eskaria ("Girl we couldn't get much higher" esamoldeak drogari egiten dio erreferentzia), Jim Morrisonek jatorrizko bertsioa abesten du. Honen ondorioz, taldeari debekatu egiten diote berriro programan agertzea.
- The Who taldeko kideek instrumentuak apurtzen dituzte, AEBetan egiten duten lehen telebista agerraldian Smothers Brothers Comedy Hour programan. Bere aldetik, Keith Moon bateristak bere dunbala leherrarazten du; ondorioz, bera eta Pete Townshend zaurituta gertatzen dira.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 3a - Woody Guthrie folk musikaria hiltzen da.
- Urriaren 4a - Francisco Escuderok bere lehenengo opera estreinatzen du: Zigor. Kontzertu bertsioan estreinatzen da, Bilboko Coliseo Albia antzokian, Bilboko Pro-Arte Patronatuko abesbatzak eta Wiener Tonkünstler orkestrak interpretatuta, Wilhelm Loibner-en zuzendaritzapean.
- Urriaren 14a - Tammi Terrell abeslariak konortea galtzen du oholtza gainean, Marvin Gaye-rekin batera abesten ari zela Virginiako (AEB) Hampton Unibertsitatean. Beranduago tumore zerebrala diagnostikatu zioten eta 1970ean garuneko minbiziarekin hilko zen 24 urte zituela.
- Urriaren 31a - The Stooges taldeak debuta egiten du, Halloween festa batean.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 9a - Rolling Stone musika aldizkariaren lehen zenbakia kaleratzen da.
- Azaroaren 22a - Otis Redding soul kantariak (Sittin' On) the Dock of the Bay abestia grabatzen du.
- Azaroaren 26a - Ez Dok Amairuk sekulako arrakasta lortzen du Bartzelonan. 2.500 lagun biltzen dira Palau de la Musican Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Mikel Laboa, Francesc Pi de la Serra eta Tete Montoliuk eskainitako kantaldian.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 5a -
- George Harrison abestiak grabatzen hasten da Londresen Wonderwall Music bere lehen bakarkako diskorako; grabaketa Mumbai hirian jarraitzen du.
- The Beatles taldeak Apple Boutique denda irekitzen du Londresen. Festara gonbidatutakoen artean Eric Clapton eta Richard Lester zinemagilea daude.
- Abenduaren 9a - The Doors-eko Jim Morrison abeslaria atxilotzen dute, taldea kontzertu bat ematen ari zen bitartean. Matxinadara bultzatzea, eta lizunkeria leporatzen diote. Aste batzuk beranduago salaketak baztertu egiten dira froga faltagatik.
- Abenduaren 10a -
- Otis Redding eta bere taldeko lau kide hil egiten dira hegazkin istripu batean, Wisconsinen (AEB).
- Serge Gainsbourg musikari frantziarrak Je t'aime… moi non plus abestia grabatzen du Brigitte Bardot-ekin batera. Honek hala eskatuta, jatorrizko bertsio hau ez da argitaratuko 1986 urtera arte.
- Abenduaren 15a - The Who taldeak The Who Sell Out bere hirugarren estudioko albuma argitaratzen du.
- Abenduaren 24a - Bilboko Santiago Apostoluaren aretoan antolatzen den jaialdian Estitxuk bere lehen kontzertua ematen du. Jaialdi berean hartzen dute parte Argoitia anai-arrebak, Daikiris orkestra, Sara Soto eta Natxo de Felipe, besteak beste.
- Abenduaren 26a - The Beatles taldearen Magical Mystery Tour filma ematen da lehen aldiz BBC1 telebista katean. Zuri-beltzean emititzen dute, eta horrek Paul McCartney amorrarazten du, koloretako efektu psikodelikoak hondatzen baititu.
Data ezezaguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ameslariak taldea sortzen da Bergaran, Gipuzkoan. Garaiko nazioarteko kantu arrakastatsuen euskarazko bertsioak egiten hasten dira, Los Brincos eta Los Surfs taldeenak, esate baterako.
- Barclay diskoetxeak Léo Ferré abeslari frantziarraren À une chanteuse morte abestia (Édith Piafi eskainia) zentsuratzen du.
- CINSA diskoetxeak Euskal Kantuaren Jaialdia antolatzen du Bilboko Capitol antzokian, Donostiako Viktoria Eugenian, Iruñeko Gaiarren eta Gasteizko Guridin.
- Etxamendi eta Larralde lehen aldikoz jende aurrean kantatzen hasten dira, Behaskanen, Larzabalen eta Uhartehirin.
- Eusebio Azkue eta Rosa Ojanguren duoak, Oskarbi izenarekin, lehen kantaldia ematen dute Mutrikun. Haatik, jakiten dutenean bazegoela izen bera zuen beste talde bat eta lehenago hasitakoa zela, izena aldatu eta Txairo hartzen dute.
- Herri Gogoa diskoetxea sortzen da
- Las Hermanas Uranga ahots-hirukotea sortzen da
- Lurdes Iriondok 170 kantaldi inguru eskaintzen ditu 1967 urtean zehar.
- Mireille Mathieu abeslari frantziarrak Engelbert Humperdinck-en The Last Waltz kanta famatuaren bertsio frantsesa egiten du, arrakastaren ateak irekiz Erresuma Batuan.
- Pickwick Records diskoetxeak Simon & Garfunkel-ek Tom & Jerry ezizenaz 1950eko hamarkadan ateratako singleak kaleratzen ditu, duoaren material berria bezala aurkeztuz. Abeslariek salaketa aurkezten dute eta diskoa berehala kentzen dute merkatutik.
- Serge Gainsbourg musikari frantziarrak lau filmetarako soinu bandak konposatzen ditu: Anna, L'Inconnu de Shandigor, L'Une et l'Autre eta Ce sacré grand-père.
- Toots & the Maytals taldeak 54-46 That's My Number abestia kaleratzen dute, reggae estiloko lehenetakoa.
Sortutako musika taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amon Düül
- Aphrodite's Child
- Blue Öyster Cult
- Chicago
- Creedence Clearwater Revival
- Fairport Convention
- Family
- Fleetwood Mac
- The Foundations
- Genesis
- Gong
- Inti-Illimani
- Jethro Tull
- Les Luthiers
- The Nice
- Procol Harum
- REO Speedwagon
- Shocking Blue
- Steppenwolf
- The Stooges
- T. Rex
- Tangerine Dream
Argitaratutako albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 4a - The Doors - The Doors
- Urtarrilaren 9a - More of the Monkees - The Monkees
- Urtarrilaren 13a - Soul of Mann - Manfred Mann
- Urtarrilaren 20a - Between the Buttons - The Rolling Stones
- Urtarrilaren 23a -
- Jacques Brel 67 - Jacques Brel
- The Supremes Sing Holland–Dozier–Holland - The Supremes
- Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
- Roy Orbison Sings Don Gibson - Roy Orbison
- Sugar - Nancy Sinatra
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a - Surrealistic Pillow - Jefferson Airplane
- Otsailaren 6a - Younger Than Yesterday - The Byrds
- Otsailaren 13a - Hello, I'm Dolly - Dolly Parton
- Otsailaren 17a - A Hard Road - John Mayall & the Bluesbreakers
- Otsailaren 27a - How Great Thou Art - Elvis Presley
- Otsaila (egun zehatza ezezaguna)
- Deliver - The Mamas & The Papas
- Miles Smiles - Miles Davis
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 6a - Temptations Live! - The Temptations
- Martxoaren 10a -
- I Never Loved a Man the Way I Love You - Aretha Franklin
- Matthew and Son - Cat Stevens
- Martxoaren 12a - The Velvet Underground & Nico - The Velvet Underground & Nico
- Martxoaren 13a - Patsy Cline's Greatest Hits - Patsy Cline
- Martxoaren 16a - King & Queen - Otis Redding & Carla Thomas
- Martxoaren 17a - The Grateful Dead - The Grateful Dead
- Martxoaren 18a - Album 1700 - Peter, Paul & Mary
- Martxoaren 27a - Bob Dylan's Greatest Hits - Bob Dylan
- Martxoaren 30a - Club Meeting - Billy Preston
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- Eric Is Here - Eric Burdon & The Animals
- Francis Albert Sinatra & Antonio Carlos Jobim - Frank Sinatra, Antonio Carlos Jobim
- Green, Green Grass of Home - Tom Jones
- James Brown Sings Raw Soul - James Brown
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a - Don't Stop Me Now! - Cliff Richard
- Apirilaren 29a - Happy Together - The Turtles
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- Chuck Berry's Golden Decade - Chuck Berry
- Electric Comic Book - Blues Magoos
- Happiness Is Dean Martin - Dean Martin
- The Way I Feel - Gordon Lightfoot
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 11a - Electric Music for the Mind and Body - Country Joe and the Fish
- Maiatzaren 12a - Are You Experienced - The Jimi Hendrix Experience
- Maiatzaren 22a -
- Headquarters - The Monkees
- The Supremes Sing Rodgers & Hart - The Supremes
- Maiatzaren 26a - Absolutely Free - The Mothers of Invention
- Maiatza (egun zehatza ezezaguna)
- Canciones folklóricas de América - Víctor Jara
- Live at the Garden - James Brown
- Louvação - Gilberto Gil
- Make Way for Willie Nelson - Willie Nelson
- Up, Up and Away - The 5th Dimension
- You're a Big Boy Now - The Lovin' Spoonful
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a -
- David Bowie - David Bowie
- Double Trouble - Elvis Presley
- Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band - The Beatles
- Ekainaren 2a - From the Beginning - Small Faces
- Ekainaren 23a - Small Faces - Small Faces
- Ekainaren 26a - Flowers - The Rolling Stones
- Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
- Evolution - The Hollies
- The Fastest Guitar Alive - Roy Orbison
- Hip Hug-Her - Booker T & the M.G.'s
- Insight Out - The Association
- James Brown Plays the Real Thing - James Brown
- Ray Charles Invites You to Listen - Ray Charles
- This Is My Song - Ray Conniff
- Tom Jones Live! - Tom Jones
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 10a -
- Jigsaw - The Shadows
- Live in Europe - Otis Redding
- Uztailaren 14a - Bee Gees' 1st - Bee Gees
- Uztailaren 17a - The Temptations with a Lot o' Soul - The Temptations
- Uztailaren 24a -
- Best of The Beach Boys Vol. 2 - The Beach Boys
- Little Games - The Yardbirds
- Uztaila (egun zehatza ezezaguna)
- The 5000 Spirits or the Layers of the Onion - The Incredible String Band
- Canned Heat - Canned Heat
- The Everly Brothers Sing - The Everly Brothers
- Greatest Hits, Vol. 1 - Johnny Cash
- Reach Out - Four Tops
- The Sound of Wilson Pickett - Wilson Pickett
- Welcome to My World - Dean Martin
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 4a - Aretha Arrives - Aretha Franklin
- Abuztuaren 5a - The Piper at the Gates of Dawn - Pink Floyd
- Abuztuaren 7a -
- The Byrds' Greatest Hits - The Byrds
- Lumpy Gravy - Frank Zappa
- Abuztuaren 27a - I Was Made to Love Her - Stevie Wonder
- Abuztuaren 29a -
- Greatest Hits - Diana Ross & The Supremes
- Make It Happen - Smokey Robinson & The Miracles
- United - Marvin Gaye and Tammi Terrell
- Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
- Big Brother and the Holding Company - Big Brother and the Holding Company (Janis Joplinekin)
- Born Under a Bad Sign - Albert King
- Brighten the Corner - Ella Fitzgerald
- Carryin' On with Johnny Cash and June Carter - Johnny Cash and June Carter
- Chuck Berry in Memphis - Chuck Berry
- Cold Sweat - James Brown
- Joan - Joan Baez
- Vanilla Fudge - Vanilla Fudge
- The World We Knew - Frank Sinatra
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a - Crusade - John Mayall & the Bluesbreakers
- Irailaren 15a - Something Else by The Kinks - The Kinks
- Irailaren 16a - Scott - Scott Walker
- Irailaren 18a - Smiley Smile - The Beach Boys
- Irailaren 25a - Strange Days - The Doors
- Iraila (egun zehatza ezezaguna)
- Alice's Restaurant - Arlo Guthrie
- Blowin' Your Mind! - Van Morrison
- Live at Fillmore Auditorium - Chuck Berry
- Procol Harum - Procol Harum
- Safe as Milk - Captain Beefheart
- Wave - Antonio Carlos Jobim
- Winds of Change - Eric Burdon & The Animals
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 10a - Clambake - Elvis Presley
- Urriaren 16a -
- A Christmas Album - Barbra Streisand
- Love, Andy - Andy Williams
- Urriaren 27a - Ten Years After - Ten Years After
- Urriaren 30a - Buffalo Springfield Again - Buffalo Springfield
- Urriaren 31 - Pleasures of the Harbor - Phil Ochs
- Urria (egun zehatza ezezaguna)
- Chelsea Girl - Nico
- Cry Softly Lonely One - Roy Orbison
- Sammy Davis, Jr. Sings the Complete 'Dr. Dolittle' - Sammy Davis, Jr.
- Silk & Soul - Nina Simone
- Simply Streisand - Barbra Streisand
- A Whole New Thing - Sly and the Family Stone
- Wildflowers - Judy Collins
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 6a - Pisces, Aquarius, Capricorn & Jones Ltd. - The Monkees
- Azaroaren 10a -
- Days of Future Passed - The Moody Blues
- Disraeli Gears - Cream
- Azaroaren 27a -
- After Bathing at Baxter's - Jefferson Airplane
- Magical Mystery Tour - The Beatles
- Someday at Christmas - Stevie Wonder
- The Temptations in a Mellow Mood - The Temptations
- Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
- The Amboy Dukes - The Amboy Dukes
- Butterfly - The Hollies
- Ella Fitzgerald's Christmas - Ella Fitzgerald
- Forever Changes - Love
- I-Feel-Like-I'm-Fixin'-to-Die - Country Joe and the Fish
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a - Axis: Bold as Love - The Jimi Hendrix Experience
- Abenduaren 8a - Their Satanic Majesties Request - The Rolling Stones
- Abenduaren 15a - The Who Sell Out - The Who
- Abenduaren 18a - Wild Honey - The Beach Boys
- Abenduaren 27a -
- John Wesley Harding - Bob Dylan
- Songs of Leonard Cohen - Leonard Cohen
- Abendua (egun zehatza ezezaguna)
- 13 Smash Hits - Tom Jones
- A Gift from a Flower to a Garden - Donovan
- The Magic Garden - The 5th Dimension
- Mr. Fantasy - Traffic
- The Resurrection of Pigboy Crabshaw - Paul Butterfield Blues Band
- Sorcerer - Miles Davis
Kaleratze data ezezaguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A la noche la hizo Dios - Atahualpa Yupanqui
- Alma de guitarra - Yupanqui recital - Atahualpa Yupanqui
- And We Were Lovers – Shirley Bassey
- Ara que tinc vint anys - Joan Manuel Serrat
- Back Up Train - Al Green
- Baladas e Canções - José Afonso
- The Beat of Brazil – Sergio Mendes & Brasil '66
- The Blues Alone - John Mayall
- Blue Benson – George Benson
- Blues Is King – B. B. King
- Canciones folclóricas de América – Quilapayún (Víctor Jara-rekin batera)
- Casino Royale - Burt Bacharach
- Cette chanson - Léo Ferré
- Chico Buarque de Hollanda - Volumen 2 - Chico Buarque
- Cliff in Japan – Cliff Richard
- Colour My World – Petula Clark
- A Day in the Life – Wes Montgomery
- Domingo - Caetano Veloso (Gal Costa-rekin batera)
- Edu e Bethania - Maria Bethânia (Edu Lobo-rekin batera)
- Ella and Duke at the Cote D'Azur – Ella Fitzgerald and Duke Ellington
- Entre deux rêves - Charles Aznavour
- Euskal Abestiaren lll Sariketa: kanta sarituak – Benito Lertxundi, Begoña Idoiaga, Juan Libarona, Nino Remuñan.
- Evil – Howlin' Wolf
- The Far East Suite – Duke Ellington
- The First Edition - Kenny Rogers and the First Edition
- For All the Seasons of Your Mind – Janis Ian
- Francesc Pi de la Serra - Francesc Pi de la Serra
- Gene Clark with the Gosdin Brothers - Gene Clark
- Gernika - Pablo Sorozabal
- Guillermina Show - Guillermina Motta
- High Priestess of Soul – Nina Simone
- Jorge Cafrune - Jorge Cafrune
- Juanito Laguna remonta un barrilete - Mercedes Sosa
- Juicy – Willie Bobo
- Just for You - Neil Diamond
- Léo Ferré chante Baudelaire - Léo Ferré
- Live at the Fillmore Auditorium - Chuck Berry
- Made in France - Mireille Mathieu
- The Marvelettes – The Marvelettes
- Mixed Bag - Richie Havens
- Navidad vasca - Los Contrapuntos
- Nina Simone Sings the Blues – Nina Simone
- Paco Ibáñez 2 - Paco Ibáñez
- Para cantarle a mi gente - Mercedes Sosa
- The Party's Over and Other Great Willie Nelson Songs – Willie Nelson
- Quilapayún - Quilapayún
- Raimon al Palau - Raimon
- Raimon música sola - Raimon
- Reach Out – Burt Bacharach
- Seen in Green – The Seekers
- Shake Down – Savoy Brown
- Sorcerer - Miles Davis
- Straight, No Chaser – Thelonious Monk
- Super Blues – Bo Diddley, Muddy Waters & Little Walter
- The Super Super Blues Band – Bo Diddley, Muddy Waters & Howlin' Wolf
- These Are My Songs – Petula Clark
- The Thoughts of Emerlist Davjack - The Nice
- Travessia - Milton Nascimento
- Víctor Jara - Víctor Jara
- Waist Deep in the Big Muddy – Pete Seeger
- Whisper Not – Ella Fitzgerald
Argitaratutako singleak eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
- Urtarrilaren 1a - Break On Through (To the Other Side) / End of the Night - The Doors
- Urtarrilaren 9a - So You Want to Be a Rock 'n' Roll Star / Everybody's Been Burned - The Byrds
- Urtarrilaren 11 - Love Is Here and Now You're Gone / There's No Stopping Us Now - The Supremes
- Urtarrilaren 13a - Ruby Tuesday / Let's Spend the Night Together - The Rolling Stones
- Urtarrilaren 27a - The Love I Saw in You Was Just a Mirage / Come Spy with Me - Smokey Robinson & the Miracles
- Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
- Bring It Up / Nobody Knows - James Brown
- For What It's Worth / Do I Have to Come Right Out and Say It? - Buffalo Springfield
- I'm a Man / I Can't Get Enough of It - The Spencer Davis Group
Otsaila
- Otsailaren 6a - Jackson / Pack Up Your Sorrows - Johnny Cash and June Carter
- Otsailaren 10a -
- I Never Loved a Man (The Way I Love You) / Do Right Woman, Do Right Man - Aretha Franklin
- On a Carousel / All the World Is Love - The Hollies
- Otsailaren 13a - Strawberry Fields Forever / Penny Lane - The Beatles
- Otsailaren 16a - Bernadette / Something About You" or "I Got a Feeling - Four Tops
- Otsailaren 17a - Love Makes Sweet Music / Feelin’ Reelin’ Squeelin’ - Soft Machine
- Otsailaren 27a - At the Zoo / The 59th Street Bridge Song (Feelin' Groovy) - Simon and Garfunkel
- Otsaila (egun zehatza ezezaguna)
- (Theme from) The Monkees / Mary, Mary - The Monkees
- Epistle to Dippy / Preachin' Love - Donovan
- I Am the World / Spicks and Specks - Bee Gees (Erresuma Batuan)
- The Party's Over / Make Way for a Better Man - Willie Nelson
Martxoa
- Martxoaren 3a - I Can't Make It / Just Passing - Small Faces
- Martxoaren 8a - A Little Bit Me, a Little Bit You / The Girl I Knew Somewhere - The Monkees
- Martxoaren 10a -
- Arnold Layne / Candy and a Currant Bun - Pink Floyd
- Beck's Bolero / Hi Ho Silver Lining - Jeff Beck
- Martxoaren 18a - Happy Jack / Whiskey Man - The Who (AEBetan)
- Martxoaren 20a - The Happening / All I Know About You - The Supremes
- Martxoaren 24a - I'm Gonna Get Me a Gun / School is Out - Cat Stevens
- Martxoaren 25a - Girl, You'll Be a Woman Soon / You'll Forget (AEBetan, Erresuma Batuan), New Orleans (Europa kontinentalean) - Neil Diamond
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- Anything / It's All Meat - Eric Burdon & The Animals
- Leopard-Skin Pill-Box Hat / Most Likely You Go Your Way and I'll Go Mine - Bob Dylan
- Puppet on a String / Tell The Boys - Sandie Shaw
- Somethin' Stupid / I Will Wait for You - Frank Sinatra and Nancy Sinatra
Apirila
- Apirilaren 1a - Somebody to Love / She Has Funny Cars - Jefferson Airplane
- Apirilaren 8a - When I Was Young / A Girl Named Sandoz - Eric Burdon & The Animals
- Apirilaren 13a - All I Need / Sorry is a Sorry Word - The Temptations
- Apirilaren 14a -
- New York Mining Disaster 1941 / I Can't See Nobody - Bee Gees
- The Laughing Gnome / The Gospel According to Tony Day - David Bowie
- Apirilaren 20a - Ain't No Mountain High Enough / Give a Little Love - Marvin Gaye & Tammi Terrell
- Apirilaren 22a - Pictures of Lily / Doctor, Doctor - The Who (Erresuma Batuan)
- Apirilaren 24a - Light My Fire / The Crystal Ship - The Doors
- Apirilaren 28a - That's Someone You Never Forget / Long Legged Girl (With the Short Dress On) - Elvis Presley
- Apirilaren 29a - Respect / Dr. Feelgood - Aretha Franklin
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- Creeque Alley / Did You Ever Want to Cry - The Mamas & The Papas
- Don't Sleep in the Subway / Here Comes the Morning - Petula Clark
- I Can't See Nobody / New York Mining Disaster 1941 - Bee Gees (Erresuma Batuan)
- Let Yourself Go / Good Rockin' Tonight - James Brown
Maiatza
- Maiatzaren 2a - 7-Rooms of Gloom / I'll Turn to Stone - Four Tops
- Maiatzaren 5a -
- Waterloo Sunset / Act Nice and Gentle (Erresuma Batuan), Two Sisters (AEBetan) - The Kinks
- The Wind Cries Mary / Highway Chile - Jimi Hendrix Experience
- Maiatzaren 12a -
- A Whiter Shade of Pale / Lime Street Blues - Procol Harum
- Foxy Lady - The Jimi Hendrix Experience
- Maiatzaren 13a - San Francisco (Be Sure to Wear Flowers in Your Hair) / What's the Difference - Scott McKenzie
- Maiatzaren 22a -
- Randy Scouse Git - The Monkees
- Have You Seen Her Face / Don't Make Waves - The Byrds
- Maiatzaren 26a -
- Carrie Anne / Signs That Will Never Change - The Hollies
- More Love / Swept for You Baby - Smokey Robinson and the Miracles
- Maiatza (egun zehatza ezezaguna)
- Blackjack County Chain / Some Other World - Willie Nelson
- I Wanna Be Free / You Just May Be the One - The Monkees
- Paper Sun / Giving to You - Traffic
Ekaina
- Ekainaren 2a - Here Come the Nice / Talk to You - Small Faces
- Ekainaren 13a -
- You're My Everything / I've Been Good To You - The Temptations
- Your Unchanging Love / I'll Take Care Of You - Marvin Gaye
- Ekainaren 16a - See Emily Play / Scarecrow - Pink Floyd
- Ekainaren 24a -
- White Rabbit / Plastic Fantastic Lover - Jefferson Airplane
- Pictures of Lily / Doctor, Doctor - The Who (AEBetan)
- Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
- Brown Eyed Girl / Goodbye Baby - Van Morrison
- I Was Made to Love Her / Travlin Man' 'Hold Me - Stevie Wonder
- Strange Brew / Tales of Brave Ulysses - Cream
- To Love Somebody / Close Another Door - Bee Gees
Uztaila
- Uztailaren 7a -
- All You Need Is Love / Baby, You're a Rich Man - The Beatles
- Fakin' It / You Don't Know Where Your Interest Lies - Simon & Garfunkel
- Uztailaren 10a - Pleasant Valley Sunday / Words - The Monkees
- Uztailaren 13a - Lady Friend / Old John Robertson (AEBetan), Don't Make Waves (Erresuma Batuan) - The Byrds
- Uztailaren 14a -
- Craise Finton Kirk Royal Academy of Arts - Bee Gees (Erresuma Batuan)
- Love You till Tuesday / Did You Ever Have a Dream - David Bowie
- Uztailaren 24a -
- Heroes and Villains / You're Welcome - The Beach Boys
- Reflections / Going Down for the Third Time - Diana Ross & The Supremes
Abuztua
- Abuztuaren 4a - Itchycoo Park / I'm Only Dreaming - Small Faces
- Abuztuaren 9a - Craise Finton Kirk Royal Academy of Arts - Bee Gees (AEBetan)
- Abuztuaren 18a - We Love You / Dandelion - The Rolling Stones (Erresuma Batuan)
- Abuztuaren 19a - Burning of the Midnight Lamp / The Stars That Play with Laughing Sam's Dice - The Jimi Hendrix Experience
- Abuztuaren 22a - Your Precious Love / Hold Me Oh My Darling - Marvin Gaye & Tammi Terrell
- Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
- The Ballad of You and Me and Pooneil / Two Heads - Jefferson Airplane
- Hole in My Shoe / Smiling Phases - Traffic
- San Franciscan Nights / Good Times (AEBetan), Gratefully Dead (Erresuma Batuan) - Eric Burdon & The Animals
- There Is a Mountain / Sand and Foam - Donovan
Iraila
- Irailaren 2a - We Love You / Dandelion - The Rolling Stones (AEBetan)
- Irailaren 14a - I'm Wondering / Every Time I See You I Go Wild - Stevie Wonder
- Irailaren 18a - I Can See for Miles / Someone's Coming - The Who (AEBetan)
- Irailaren 19a - Massachusetts / Barker of the UFO (Erresuma Batuan), Sir Geoffrey Saved the World (AEBetan) - Bee Gees
- Irailaren 22a - Homburg / Good Captain Clack - Procol Harum
- Irailaren 26a - (Loneliness Made Me Realize) It's You That I Need / Don't Send Me Away - The Temptations
- Iraila (egun zehatza ezezaguna)
- (You Make Me Feel Like) A Natural Woman / Baby, Baby, Baby - Aretha Franklin
- Every Christian Lion Hearted Man Will Show You / Holiday - Bee Gees
- Good Times / Ain't That So - Eric Burdon & The Animals
- People Are Strange / Unhappy Girl - The Doors
- Spoonful, Part 1 / Spoonful, Part 2 - Cream
Urria
- Urriaren 13a -
- Autumn Almanac / Mister Pleasant (Erresuma Batuan), David Watts (AEBetan eta Europan) - The Kinks
- I Can See for Miles / Someone's Coming - The Who (Erresuma Batuan)
- Urriaren 18a - What a Wonderful World / Cabaret - Louis Armstrong
- Urriaren 19a - I Second That Emotion / You Must Be Love - Smokey Robinson & The Miracles
- Urriaren 23a - Wild Honey / Wind Chimes - The Beach Boys
- Urriaren 24a - Mellow Yellow / Sunny South Kensington (AEBetan), Preachin' Love (Erresuma Batuan) - Donovan
- Urriaren 25a -
- Daydream Believer / Goin' Down - The Monkees
- Get It Together / Get It Together (Part 2) - James Brown
- In and Out of Love / I Guess I'll Always Love You - Diana Ross & The Supremes
- Kentucky Woman / The Time Is Now - Neil Diamond
Azaroa
- Azaroaren 2a - Flaming / The Gnome - Pink Floyd
- Azaroaren 10a - Nights in White Satin / Cities - The Moody Blues
- Azaroaren 12a - I'm a Believer / (I'm Not Your) Steppin' Stone - The Monkees
- Azaroaren 14a - If I Could Build My Whole World Around You / If This World Were Mine - Marvin Gaye & Tammi Terrell
- Azaroaren 18a - Apples and Oranges / Paint Box - Pink Floyd
- Azaroaren 24a - Hello, Goodbye / I Am the Walrus - The Beatles
- Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
- Care of Cell 44 / Beechwood Park - The Zombies
- Chain of Fools / Prove It - Aretha Franklin
- Comme d'habitude / L'homme au traîneau, La plus belle chose du monde - Claude François
- Here We Go Round the Mulberry Bush / Coloured Rain - Traffic
- Love Me Two Times / Moonlight Drive - The Doors
- Monterey / Ain't That So - Eric Burdon & The Animals (AEBetan)
- Too Much of Nothing / The House Song - Peter, Paul and Mary
Abendua
- Abenduaren 2a -
- In Another Land / The Lantern - The Rolling Stones
- Tin Soldier / I Feel Much Better - Small Faces
- Abenduaren 16a - Expecting to Fly / Everydays - Buffalo Springfield
- Abenduaren 18a - Darlin' / Here Today - The Beach Boys
- Abenduaren 21a -
- I Wish It Would Rain / I Truly, Truly Believe - The Temptations
- You - Marvin Gaye
- Abenduaren 22a - She's a Rainbow / 2000 Light Years from Home - The Rolling Stones
- Abenduaren 27a - The Hunter Gets Captured by the Game / I Think I Can Change You - The Marvelettes
- Abendua (egun zehatza ezezaguna)
- Dear Mr. Fantasy - Traffic
- I Can't Stand Myself (When You Touch Me) / There Was a Time - James Brown
- The First Cut Is the Deepest - Cat Stevens
- Wear Your Love Like Heaven / Oh, Gosh! - Donovan
Kaleratze data ezezaguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abestiak Euskeraz - Argoitia neba-arrebak
- Agur jaunak! - Los Contrapuntos
- Agurra / Abesten dizut, Jauna / Loa / Etzaitut ikusi nai - Lurdes Iriondo
- Alegria, Alegria / Remelexo - Caetano Veloso
- Aleluya nº 1 / Rojo sobre negro - Luis Eduardo Aute
- Aute en catalán (Al-leluia nº1 / Roig damunt el negre) - Luis Eduardo Aute
- The Beat Goes On / Love Don't Come - Sonny & Cher
- Belén vasco - Los Contrapuntos
- Both Sides, Now - Joni Mitchell
- Cançons de Menorca - Maria del Mar Bonet
- Cette chanson (moztutako bertsioa) / Le Lit - Léo Ferré
- Comic Strip - Serge Gainsbourg
- Crow on the Cradle / Sing Hallelujah - Judy Collins
- Cuando todo duerme / Momentos / J'ai perdu mon amour / Le seule au monde - Sara Soto
- Darlin' Be Home Soon - The Lovin' Spoonful
- Don Ramón / Made in Spain - Luis Eduardo Aute
- Dónde / Linda Chica / Ya Lo Pagarán / Mi Ilusión De Vivir - Miguel Ríos
- Down on Me - Janis Joplin and Big Brother and the Holding Company
- Egia / Egun sentia / Zenbat gera / Loretxoa - Benito Lertxundi
- El Nadal no té 20 anys - Maria del Mar Bonet, Maria Amèlia Pedrerol, Lluís Llach eta Pau Riba i Jordi Batiste
- El Tren De Madera / El Cobarde - Víctor Manuel
- Electricity / Sure 'Nuff 'n Yes I Do - Captain Beefheart
- Gaztedi berri-zalea / Pake-aingeru / Kitarratxoa ta euskera / Ain urruti, ta ain urbil - Lurdes Iriondo
- Gure bide galduak / Bihar itxaropen - Benito Lertxundi
- Harley-Davidson (Brigitte Bardot-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
- Here We Go Again / Somebody Ought to Write a Book About It - Ray Charles
- Hip Hip Hip Hurra (Claude François-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
- I Dig Rock and Roll Music / The Great Mandella (The Wheel of Life) - Peter, Paul and Mary
- Il te faudra bien revenir / Entre nous / Je reviens Fanny / Les bons moments - Charles Aznavour
- Inch'Allah – Adamo
- Judy / There's Always Me - Elvis Presley
- Koblakari / Katalin / Agotea / Txano gorritxo - Garmendia'tar Idoia
- La Dernière Valse / Seuls au monde / Un monde avec toi / Ponts de Paris - Mireille Mathieu
- La Tieta / Cançó De Bressol - Joan Manuel Serrat
- Les bons moments / Je l'aimerai toujours - Charles Aznavour
- Les Petits boudins (Dominique Walter-ek interpretatuta) - Serge Gainsbourg
- Lorerik ederrenak / Ana, Arrokeria / Zuri bakarrik - Txairo
- Ni flors ni violes - Guillermina Motta
- Nous on s'aimera / Pour un cœur sans amour / Adieu à la nuit / Quand on revient - Mireille Mathieu
- Quand tu t'en iras / Alors nous deux / Ce soir ils vont s'aimer / Géant - Mireille Mathieu
- Que feliç era mare - Lluís Llach
- Romería del País Vasco - Los Contrapuntos
- Segunda Grabación - Los Sabandeños
- Taxista - Pau Riba
- Twelve Thirty (Young Girls Are Coming to the Canyon) / Straight Shooter - The Mamas & The Papas
- Yerushalaïm / Un jour / Éteins la lumière / Tu étais toi - Charles Aznavour
- You Better Sit Down Kids / Mama (When My Dollies Have Babies) – Cher