Abuztuaren 31: berrikuspenen arteko aldeak
Itxura
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Mundua |
t →Mundua |
||
89. lerroa: | 89. lerroa: | ||
* [[1843]] - [[Georg von Hertling]], [[Alemaniako kantziler]]ra (h. [[1919]]). |
* [[1843]] - [[Georg von Hertling]], [[Alemaniako kantziler]]ra (h. [[1919]]). |
||
* [[1870]] - [[Maria Montessori]], italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. [[1952]]). |
* [[1870]] - [[Maria Montessori]], italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. [[1952]]). |
||
* [[1872]] - [[Matilda Kxesinskaia]], errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta [[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.a Errusiako tsarraren]] maitalea (h. [[1971]]). |
|||
* [[1878]] - [[Frank Jarvis]], estatubatuar atleta (h. [[1933]]). |
* [[1878]] - [[Frank Jarvis]], estatubatuar atleta (h. [[1933]]). |
||
* [[1879]] - |
* [[1879]] - |
23:25, 31 abuztua 2018ko berrikusketa
Abuztuaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 244.a bisurteetan. 122 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1813 - Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
- 1839 - Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 1985 - ETArekin zerikusirik ez zuen Dominique Labeyrie Donibane Lohitzunen tirokatua. GALek akatsa onartu zuen.
- 2006 - Eusko Alkartasunak EAJrekin koalizioan ez joatea erabaki zuen, barne bozketa baten ondoren.
Mundua
- 1888 - London hiriko Whitechapel barrutiko Buck's Row kalean Mary Ann Nichols andrearen gorpua aurkitu zuten; Jack Tripa-ateratzailearen lehenbiziko erailketa izan zen.
- 1928 - Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
- 1939 - Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
- 1957 - Malaysiak Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuen.
- 1961 - Espainiak Marokon zituen azken tropak erretiratu zituen.
- 1962 - Trinidad eta Tobagok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1986 - Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
- 1991 - Kirgizistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1994 - IRAk su etena iragarri zuen.
- 1997 - Diana Spencer Galesko printzesa auto istripuz hil zen Parisen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1928 - Lau soseko opera (alemanez: Die Dreigroschenoper), Kurt Weillen musika eta Bertolt Brechten libretoa duen opera estreinatu zen Berlingo Theater am Schiffbauerdamm antzokian.
- 1955 - The Man from Laramie ("Laramieko gizona") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta James Stewart, Arthur Kennedy, Donald Crisp eta Cathy O'Donnell aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 - Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.
- 2012- Argo filma estreinatu zen, Ben Affleck zinema zuzendariak zuzendu eta berak, Bryan Cranston, Alan Arkin eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
- 1897 - Thomas Alva Edisonek kinetoskopioa patentatu zuen, lehen zine proiektagailua.
- 1998 - Ipar Koreak Kwangmyongsong-a jaurtiki zuen, bere lehen satelitea.
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
- 1972 - Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1743 - Jean Dalbarade, lapurtar militarra, kortsario ospetsua (h. 1819).
- 1831 - Ramon Artola, euskal idazlea (h. 1906).
- 1836 - Ramon Elorriaga, bizkaitar margolaria (h. 1898).
- 1868 - Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (h. 1943).
- 1873 - Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (h. 1909).
- 1886 -
- Ramón Biguri, euskal herritar politikaria.
- Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1935).
- 1888 - Ramón Basterra, bizkaitar poeta, diplomatiko eta idazlea (h. 1928).
- 1896 - José Ramón Castro Alaba, nafar sendagilea eta filologoa (h. 1977).
- 1897 - Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- 1928 - Ramon Labaien, euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea eta Donostiako alkatea (h. 2013).
- 1929 - Fernando Redón, iruindar arkitektoa (h. 2016).
- 1947 - José Ramón Lete, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia eta politikaria, Espainiako Kirolen Goi Kontseiluaren presidentea.
- 1952 - Paulino Martínez, nafar txirrindulari ohia, Trespadernen.
- 1958 -
- Serge Blanco, lapurtar errugbilari ohia eta Biarritz Olympique taldeko zuzendaria, sekula izan den errugbilari euskaldun handiena, Caracasen.
- Ramón Ibarra, bizkaitar aktorea.
- 1959 - Enrique Villarreal, El Drogas, nafar abeslari, musikari eta baxujolea, Barricada musika taldeko kidea.
- 1962 - Loli Albero, nafar poeta.
- 1964 - Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (h. 2017).
- 1968 - Tessa Andonegi, gipuzkoar aktorea.
- 1969 - Justo Ruiz, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 - Xabier Otermin, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 12 - Kaligula, enperadore erromatarra (h. 41).
- 161 - Komodo, erromatar enperadorea (h. 192).
- 1240 - Erramun Jaiogabea, Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona (j. 1204).
- 1569 - Jahangir, Indiako mogol enperadorea (h. 1627).
- 1663 - Guillaume Amontons, frantziar fisikari eta instrumentugilea (h. 1705).
- 1786 - Michel Eugène Chevreul, frantziar kimikaria (h. 1889).
- 1797 - Ramon Castilla, Peruko presidentea.
- 1811 - Théophile Gautier, frantziar poeta eta nobelagilea (h. 1872).
- 1821 - Hermann von Helmholtz, alemaniar fisikaria (h. 1894).
- 1834 - Amilcare Ponchielli, italiar konpositorea (h. 1886).
- 1843 - Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (h. 1919).
- 1870 - Maria Montessori, italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. 1952).
- 1872 - Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (h. 1971).
- 1878 - Frank Jarvis, estatubatuar atleta (h. 1933).
- 1879 -
- Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (h. 1964).
- Taishō enperadorea, Japoniako 123. enperadorea (h. 1926).
- 1880 - Gilemina I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (h. 1962).
- 1893 - Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (h. 1988).
- 1897 - Fredric March, estatubatuar aktorea (h. 1975).
- 1900 - Enrique Gaviola, argentinar astrofisikaria (h. 1989).
- 1908 -
- Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (h. 1991).
- William Saroyan, estatubatuar idazlea (h. 1981).
- 1912 - Ichiji Otani, japoniar futbolaria (h. 2007).
- 1913 -
- Bernard Lovell, britainiar astronomoa.
- Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa (h. 1992).
- 1914 - Richard Basehart, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- 1916 -
- Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (h. 1993).
- Daniel Schorr, estatubatuar kazetaria.
- 1918 - Alan Jay Lerner, estatubatuar konpositorea (h. 1986).
- 1924 - Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2003).
- 1925 - Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2003).
- 1927 - Roland Simounet, frantziar arkitektoa (h. 1996).
- 1928 - James Coburn, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- 1929 -
- Julio Ramón Ribeyro, perutar idazlea, XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat (h. 1994).
- Osamu Yamaji, japoniar futbolaria.
- 1935 -
- Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (h. 1998).
- Frank Robinson, beisbol jokalaria.
- 1936 - Otelo Saraiva de Carvalho, portugaladar militar eta politikaria, 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia.
- 1940 - Alain Calmat, frantziar patinatzaile artistiko ohia eta politikaria.
- 1941 - Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (h. 2012).
- 1942 -
- Pedro Solbes, espainiar politikaria eta legelaria.
- Eugenio Trías, kataluniar filosofo eta idazlea (h. 2013).
- 1945 -
- Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Van Morrison, irlandar musikagilea, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
- Itzhak Perlman, israeldar biolinista.
- 1949 -
- Richard Gere, estatubatuar aktorea.
- Hugh David Politzer, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- 1954 -
- Caroline Cossey, ingeles modeloa, Playboy aldizkariaren azalerako posatu zuen lehen emakume transexuala.
- Antonio Resines, espainiar aktorea.
- 1955 - Edwin Moses, estatubatuar atleta ohia, 400 metroko hesi-lasterketan espezializatua eta 107 final jarraian irabazitakoa.
- 1956 -
- Tsai Ing-wen, Taiwango presidentea.
- Masashi Tashiro, japoniar telebistako artista eta abeslaria (Rats & Star).
- 1960 - Hassan Nasrallah, Hizbullahko liderra.
- 1962 - Geoffrey Blake, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1965 - Pablo Motos, espainiar telebista aurkezle eta irrati-esataria.
- 1966 - Juncal Rivero, espainiar top-model ohi eta aktorea.
- 1971 - Pádraig Harrington, irlandar golfaria.
- 1974 - Teruyoshi Ito, japoniar futbolaria.
- 1977 -
- Jeff Hardy, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) estatubatuar borrokalari profesionala.
- Craig Nicholls, rock musikaria.
- 1978 - Adam Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar abokatu eta politikaria.
- 1982 - Pepe Reina, espainiar futbolaria.
- 1984 - Marko Banić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - Rémi Fraisse, frantziar botanikaria (h. 2014).
Heriotzak
Euskal Herria
- 1450 - Elisabet Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1395).
- 1651 - Tiburcio Redin, euskal militar eta politikaria (j. 1597).
- 1768 - Martin Karrera, gipuzkoar arkitektoa (j. 1713).
- 1923 - Ramón Untzaga, bizkaitar futbolaria, atzerako artaziaren asmatzailea, Txilen (j. 1894).
- 1936 -
- Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1874).
- Manuel Guzmán García, gipuzkoar politikari errepublikanoa, Coruñan fusilatua (j. 1878).
- 1965 - Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1979 - René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (j. 1889).
- 1992 - Kasilda Hernáez, Kasi, gipuzkoar anarkista ezaguna eta Felix Likinianoren laguna (j. 1914).
- 2001 - Julio Antonio Elizegi, nafar futbolaria, Coruñan (j. 1910).
- 2003 - Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
Mundua
- 1056 - Teodora Porfirogeneta, Bizantziar Inperioko enperatriza (j. c. 980).
- 1158 - Antso III.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1134).
- 1422 - Henrike V.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1387).
- 1522 - Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar, espainiar militarra.
- 1528 - Matthias Grünewald, alemaniar margolaria (j. c. 1480).
- 1563 - Montorsoli, italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista (j. 1507).
- 1688 - John Bunyan, idazle ingelesa (j. 1628).
- 1709 - Andrea Pozzo, italiar pintorea eta arkitektoa (j. 1642).
- 1724 - Luis I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1707).
- 1795 - François-André Danican Philidor, frantses musikagilea eta xake-jokalari ospetsua (j. 1726).
- 1811 - Louis Antoine de Bougainville, frantziar itsasgizona (j. 1729).
- 1864 - Ferdinand Lassalle, alemaniar politikari sozialista (j. 1825).
- 1867 - Charles Baudelaire, frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea (j. 1821)
- 1869 - Mary Ward, irlandar zientzialaria eta auto-istripuz hildako lehen pertsona (j. 1827)
- 1888 - Mary Ann Nichols, ustez Jack Tripa-ateratzailearen lehenengo biktima (j. 1845).
- 1912 - Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (j. 1837).
- 1920 - Wilhelm Wundt, alemaniar fisiologo, filosofo eta Psikologiaren aitzindaria (j. 1832).
- 1940 - Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (j. 1878).
- 1941 - Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (j. 1892).
- 1945 - Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
- 1963 - Georges Braque, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- 1966 - Kasimir Edschmid, alemaniar idazlea (j. 1890).
- 1967 -
- Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (j. 1937).
- Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (j. 1891).
- 1969 - Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (j. 1923).
- 1973 - John Ford, irlandar-estatubatuar zine zuzendaria (j. 1894).
- 1979 -
- Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (j. 1912).
- Sally Rand, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1904).
- 1986 -
- Urho Kekkonen, Finlandiako 8. Presidentea (j. 1900).
- Henry Moore, britainiar eskultorea, XX. mendeko eskultore nagusietako bat (j. 1898).
- 1988 - Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (j. 1910).
- 1990 - Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (j. 1922).
- 1994 - Lucila Palacios, venezuelar idazlea (j. 1902).
- 1997 - Diana Galeskoa, Lady Di, Galesko printzesa (j. 1961).
- 2002 -
- Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (j. 1908).
- George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2005 - Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (j. 1908).
- 2009 - Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (j. 1941).
- 2010 - Laurent Fignon, frantziar txirrindularia (j. 1960).
- 2012 -
- Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (j. 1927).
- Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (j. 1937).
- Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Markos, Nonato, Ramon eta Rufina.
- Sehaska egutegiko izendegia: Etxahun eta Eneperi.
- Elkartasunaren nazioarteko eguna.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |