Erronkari-Zaraitzu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Picto infobox map.png
Erronkari-Zaraitzu
Nafarroa, Euskal Herria

Isaba monte.jpg

Izaba inguruko mendiak.
Kokapena

Erronkari-Zaraitzu armarria

Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Roncal-Salazar.svg
Ezaugarriak
Azalera 848,15 km²
Biztanleria 3.402 (2008)
Dentsitatea 4 biztanle/km²
Udalerriak 18
Herririk handiena Otsagabia (617 biztanle)

Erronkari-Zaraitzu Nafarroako Erronkaribar eta Zaraitzu haranek eta Gazteluberri eta Nabaskoze udalerriek osatutako eskualdea da. Iparraldean, Zuberoako Basabürüa eskualdearekin mugatzen du, ekialdean Aragoiko Ansóko ibarrarekin, hegoaldean Irunberrialdea eskualdearekin, eta mendebaldean Auñamendiko eskualdearekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean eta Euskal Herri osoko lurralderik garaienean kokatua dago. Bi haranek osatzen dute: Erronkaribar eta Zaraitzu, bai eta Gazteluberri eta Nabaskoze udalerriek ere. Denera 18 udalerri barne hartzen ditu. Aragoiko Ansóko ibarra eta Jazetania eskualdearekin, hegoaldean Irunberrialdea eskualdearekin, eta mendebaldean Auñamendi eskualdearekin.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkari-Zaraitzu eskualdea zerrenda honetako 18 udalerriek osatzen dute, bertan euren 2008ko biztanleria, azalera eta dentsitatearen datuak ere ikusgai daudelarik.

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Burgi 227 64,33 3,53
Gazteluberri 19 26,34 0,72
Garde 179 43,4 4,12
Esparza Zaraitzu 104 26,92 3,86
Ezkaroze 356 29,27 12,16
Galoze 104 43,41 2,4
Guesa 57 26,84 2,12
Izaba 487 147,41 3,3
Itzaltzu 50 7,3 6,85
Nabaskoze 195 96,02 2,03
Otsagabia 617 115,03 5,36
Orontze 50 11,1 4,5
Erronkari 271 38,8 6,98
Sartze 68 23,14 2,94
Jaurrieta 214 30,84 6,94
Urzainki 97 20,61 4,71
Uztarroze 199 58,19 3,42
Bidankoze 108 39,20 2,76


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa