Zalla

Koordenatuak: 43°12′50″N 3°07′52″W / 43.214°N 3.131°W / 43.214; -3.131
From Wikipedia
Zalla
 Bizkaia, Euskal Herria
Zallaren ikuspegia.
Zallako bandera

Zallako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaEnkarterri
Izen ofiziala Zalla
AlkateaJuan Ramón Urquijo Etxeguren (EAJ)
Posta kodea48860, 48850 eta 48869
INE kodea48096
Herritarrazalla(ta)r, zalluco, -a, sorgin / brujo, -a
Kokapena
Koordenatuak43°12′50″N 3°07′52″W / 43.214°N 3.131°W / 43.214; -3.131
Map
Azalera31,03 km²
Garaiera96 metro
Distantzia24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria8.319 (2023)
19 (2022)
alt_left 4.258 (%51,2) (%50,4) 4.189 alt_right
Dentsitatea258,20 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 7,9
Zahartze tasa[1]% 20,16
Ugalkortasun tasa[1]‰ 32,05
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 73,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 15,18 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,13 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 8.19 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraXII. mendea. urtea
Webguneahttp://www.eu.zalla.org

Zalla Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. 8.376 biztanle ditu 2016. urtean. Bilbotik 24 kilometro mendebaldera dago.

Geografia[edit | edit source]

Inguru naturala[edit | edit source]

Zalla Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Haren mugak hauek dira:

Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.

Ipar-mendebaldea: Sopuerta Iparraldea: Sopuerta, Galdames Ipar-ekialdea: Galdames
Mendebaldea: Balmaseda Ekialdea: Güeñes
Hego-mendebaldea: Balmaseda Hegoaldea: Mena Harana Hego-ekialdea: Gordexola

Banaketa administratiboa[edit | edit source]

Zalla udalerria bost barrutik edo kuadrilek osatzen dute. Udalerriaren erdigunea eta herritar gehien dituena Mimetiz da (2011ko datuak):

Historia[edit | edit source]

Alfonso I.a errege asturiarraren garaietan (VII. mendean), enkarterriko eskualdearen birpopulatze-prozesuari ekin zitzaion. Birpopulatze-prozesu hartan, Karrantza eta Sopuerta udalerriak ere aipatzen dira. XII. mendean udalerria sortu eta San Migel Eliza eraiki zen. Behe Erdi Aroko bandoen gerraren borroken lekuko izan zen eliza.

1630. eta 1640. urteen artean Zalla Bizkaiko jaurerrira batu zen. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen, gehienbat artoaren landaketa. Horrez gain, basogintza ere garatu zen egur-ikatza ekoizteko. Bizkaiko beste eskualde batzuetan bezala, burdinolek garrantzi handia izan zuten, siderurgiaren hastapenetan hainbat ustiapen-gune eratu ziren ibaien ertzetan. Merkataritzari dagokionez, Balmasedak garrantzi handia izan zuen,, Erdi Arotik bidegurutze nabarmena baitzen.

XIX. mendetik aurrera Bilbo Handiak bizi izandako hazkunde ekonomiko handiari aurre egin ezinik, errota eta burdinola gehienek ateak itxi zituzten Bilbo Handiko industriekin lehiatu ezinean. Gainbehera horrekin batera bestelako industria garatu zen, gehienbat papergintza. Industria berri horretako enpresa batzuk "Papelera del Cadagua", "Sociedad Eléctrica Urrutia" eta "Fábrica de Papel de Fumar" izan ziren.

Demografia[edit | edit source]

Herriaren ikuspegia

XX. mende osoan zehar Zallaren biztanle kopuruak goranzko joera erakutsi zuen. Enkarterrietako gune nagusietako bat izanik, inguruko eskualdeko jendea erakarri zuen. Hala ere, ez zuen izan bertatik hurbil dauden Bilboaldeko beste herri batzuetako hazkunde ikaragarria.

XXI. mendearen lehen hamarkadan ere hazkundeak jarraitu egin zuen.

Zallako biztanleria

Politika[edit | edit source]

Zallako udaletxea.

2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Zallan: Aralar, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Bildu, Alderdi Popularra eta Ezker Batua-Berdeak. Aralarrek bere zerrenda utzi zion parte hartzerik izan ez zuen Zalla Bai (alderdi politikoa) hautagaitzari. Abstentzioa % 19,31 izan zen, 74 boto baliogabe eta 70 boto zuri egon ziren. Emaitza haien ondoren, Aralarreko zerrendetan zihoan Javier Portillo Berasaluze independentea izendatu zuten Zallako alkate, erabateko gehiengoz.

2015eko udal hauteskundeetan Javier Portillo zerrenda propioarekin Zalla Bai (alderdi politikoa) aurkeztu zen, eta berriro irabazi zituen hauteskundeak. Zalla Baik zazpi zinegotzi eta botoetan gehiengo osoa lortu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak bost zinegotzi eskuratu zituen (aurrekoetan baino bat gehiago) eta Euskal Herria Bilduk bat. PSE-EEk bere zinegotzia galdu zuen.

2019ko udal hauteskundeetan EAJ zerrenda Zalla-n bozkatuena berriro ere da. Alderdi jeltzaleak, Juanra Urkijo Etxeguren liderra izanda, independenteak tokia kentzen ditu 2011tiko alkatetzan. Zalla-historiako lehen aldiz korporazioak emakume-gehiengoa gehitzen du eta errejidore ohi bat, Javier Portillo Berasaluze, ez dio makila uzten Zallako alkate berriari.

Hauteskundeak Alderdia Zalla Bai Aralar EAJ EA PSE-EE EH Bildu PP
2019eko maiatzaren 24a Boto kopurua 2087 2106 353 444
Boto-ehunekoa % 41,50 % 41,88 % 4,45 % 7,00 % 0,80
Zinegotziak
5 / 13
6 / 13
1 / 13
1 / 13
0 / 13
2015eko maiatzaren 24a Boto kopurua 2737 1713 352 353
Boto-ehunekoa % 53,45 % 33,45 % 4,45 % 6,89 % 0,92
Zinegotziak
7 / 13
5 / 13
0 / 13
1 / 13
0 / 13
2011ko maiatzaren 22a Boto kopurua 2326 1632 592 507 151
Boto-ehunekoa % 43,81 % 30,74 % 11,15 % 9,55 % 2,84
Zinegotziak
7 / 13
4 / 13
1 / 13
1 / 13
0 / 13
2007ko maiatzaren 27a Boto kopurua 514 2732 192 729 201
Boto-ehunekoa % 16,32 % 61,16 % 4,3 % 11,15 % 4,5
Zinegotziak
1 / 13
10 / 13
0 / 13
2 / 13
0 / 13
2003ko maiatzaren 25a Boto kopurua 151 3486 758 312
Boto-ehunekoa % 2,98 % 68,83 % 14,97 % 6,16
Zinegotziak
0 / 13
11 / 13
2 / 13
0 / 13
1999ko ekainaren 13a Boto kopurua 2622 388 731 544 365
Boto-ehunekoa
Zinegotziak
8 / 13
1 / 13
2 / 13
1 / 13
1 / 13
1995eko maiatzaren 28a Boto kopurua 2393 617 858 335 298
Boto-ehunekoa
Zinegotziak
8 / 13
1 / 13
2 / 13
1 / 13
1 / 13
1991ko maiatzaren 26a Boto kopurua
Boto-ehunekoa
Zinegotziak
1987ko ekainaren 10a Boto kopurua
Boto-ehunekoa
Zinegotziak
1983ko maiatzaren 8a Boto kopurua
Boto-ehunekoa
Zinegotziak
1979ko apirilaren 3a Boto kopurua
Boto-ehunekoa
Zinegotziak

Alkateak[edit | edit source]

2019- Juan Ramón Urquijo Etxeguren (EAJ)
2015-2019 Javier Portillo Berasaluze (Zalla Bai)
2011-2015 Javier Portillo Berasaluze (Aralar)
1991-2011 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1987-1991 José María Gómez Basaguren (EAJ)
1979-1987 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)

Kultura[edit | edit source]

Ibai Lorak da Zallako euskal dantzetako taldea, 1965ean sortua.

Jaiak eta ospakizunak[edit | edit source]

Zallako jai garrantzitsuena Gangas eguna da (urriko lehen astelehena, lehenengo igandearen ondorengoa). Auzo bakoitzak ere badu bere jaia, urteko beste egun batzuetan. Horrez gain, udalak errege magoak, Olentzero, aratusteak eta bestelako jaialdi eta ospakizunak antolatzen ditu.

Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

San Migel eliza.

Argazki galeria[edit | edit source]

Garraioak[edit | edit source]

Trena[edit | edit source]

Udalerrian Renfe Feve eragileak zortzi geltoki ditu:

Autobusa[edit | edit source]

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:


Zallar ospetsuak[edit | edit source]

Jose de Urrutiaren margolana, Francisco de Goyak egindakoa.

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).

Ikus, gainera[edit | edit source]

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa