Elorrio

Koordenatuak: 43°07′50″N 2°32′33″W / 43.1305°N 2.5426°W / 43.1305; -2.5426
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elorrio
 Bizkaia, Euskal Herria
Elorrioko bandera

Elorrioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Elorrio
AlkateaNiko Moreno (ANV)
Posta kodea48230
INE kodea48032
Herritarraelorriar
Kokapena
Koordenatuak43°07′50″N 2°32′33″W / 43.1305°N 2.5426°W / 43.1305; -2.5426
Map
Azalera37,40 km²
Distantzia39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria7.292 (2023)
−17 (2022)
alt_left 3.738 (%51,3) (%49,8) 3.634 alt_right
Dentsitatea189,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,73
Zahartze tasa[1]% 26,62
Ugalkortasun tasa[1]‰ 45,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,82 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,99 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 56,86 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 34.2 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 46.47 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1356. urtea
Webguneahttp://www.elorrio.net www.elorrio.net

Elorrio Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Gipuzkoa eta Arabarekiko mugan kokatutakoa. Herrialde osoko zaharrenen artean dago, Erdi Aroan sortu zutenez, eta gaur egun Durangaldea eskualdeko hirugarren herririk populatuena da (2006an 7.116 biztanle zituen).

Ingurune natural zoragarriak osatzen ditu herriko bazterrak, eta ondare historiko eta kulturala ere ez dira nolanahikoak. Izna ere, monumentu ondarea oso zabala da. 1964an hirigunea Gune Historiko-Artistiko izendatu zuten. Jauregi eta armarridun etxe asko dago, baita ermitak ere.

Kokapena eta mugakideak

Elorrio Bizkaiko hegosortaldeko muturrean dago, Gipuzkoarekiko mugan, Durangaldearen barruan. Udalaitz mendiaren azpian dago eta bere lurrak Gipuzko mugatzen duten mendietatik zabaltzen dira.

Eskualdeko burua, Durango, 9 km-tara dago, eta Bilbo 39 km-tara.

Elorrioren mugakideak honakoak dira: iparraldean Berriz eta Zaldibar, hegoaldean Arrasate (Gipuzkoa) eta Aramaio (Araba), sortaldean Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa) eta sartaldean Atxondo eta Abadiño.

Komunikazioak

Komunikazioek udalerria zeharkatzen duen BI-634 (Durango - Arrasate - Beasain) errepidea daukate ardatz. Hau Durangon elkartzen da N 634 eta AP-8-rkin, Bilbo eta Donostiarekin lotuz; eta Arrasaten Araba eta Deba Ibarrarekin lotzen duen AP-1-rekin. Elorriotik Elgeta eta Bergarara doan BI-2632 eta Berrizera doan BI-3321 errepiedeak hasten dira.

XX. mendearen erdialdera arte tren geltokia izan zuen, baina 1960ko hamarkadan itxi zuten.

Kanpazarreko mendateak lotzen du Arrasaterekin errepidez.

Udalerriaren osaketa

Elorrio hainbat auzoz osatuta dago. Hirigunea eta lehengo San Agustin lehengo elizateko hirigune txikiaz aparte: honako auzoek osatzen dute hiribildua: Aldape, Arabio, Aruneta, Berrio, Berriozabaleta, Gasteeta, Gazeta, Iguria, Leanitz, Miota, Lekerita, Mendrata, Urkizuaran eta Zenita.

Hidrografia eta orografia

Hidrografia

Udalerriko ibai nagusia Udalaitz inguruetan sortzen den Zumelegi da. Ibai hau Arratzolarekin lotzen da Atxondon, bien batzetik Ibaizabal sortuz. Ibarra inguratzen duten mendietan Zumelegiraino doazen beste hainbat erreka sortzen dira: Intxorta, Larrarte, Mendraka...

Orografia

Elorrio haranaren amaieran kokaturik, badirudi Anbotoko mendilerroko kareharrizko haitzak urrun daudela. Baina mendilerrotik apur bat bananduta, 1.117 metrotako Udalatx mendia dugu herriaren gainean. Landaretzaz estalitako hainbat mendik udalerria inguratzen dute, Intxorta (797 m.), Memaia (669 m.), Amitar, Santa Mañazar (679 m.) eta Erdella (660 m.), esaterako. Elorrion bertan ere badago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek bat egiten duten mendia: Betsaide.

Ekonomia

Hiribilduaren ekonomia sektore industrialean oinarritzen da. Hala ere, nekazaritza jarduerak eta, batez ere, abeltzaintzak garrantzi aipagarria daukate udalerriko ekonomian.

Lehen sektorean nekazaritza ustiapenek, gehienak txikiak, jarduera industrialeko diru-sarrerak osatzen dituzte gehienetan. Badira abeltzaintza ustiapen garrantzitsuak, haragi eta esne ekoizketan oinarrituak. Pinus insignis ustiaketak ere garrantzia dauka.

Bigarren sektorea, esan bezala, garrantzitsuena da. Mota guztietako metal eraldaketan diharduten enpresak, galdategiak, burdindegiak eta tresna-makina ekoizpen enpresak daude.

Zerbitzuen sektorea txikia da biztanleriaren eguneroko beharrak asetzeko, eta Durango eta Arrasate hurbil egoteak jendea erosketa zehatzak egiteko bertara joatea eragiten du.

San Agustin auzoan, Eroski kontsumo eta banaketa kooperatibak bere egoitza ofiziala eta biltegiak dauzka.

Historia

Gaurko udalerria Elorrioko hiribilduak eta San Agustin Etxebarria elizateak osatzen dute. Hiribildua elizatearen lurraldeetan sortu zuen Tello XX Bizkaiko Jaunak 1356n. Herri bien historiak 1635ean bildu ziren. Ordura arte, Elorriok ordezkapena zuen Gernikako Batzarretan(hiribilduen 13. jarlekua), eta San Agustinek Gerediagakoetan 3.a, Durangaldeko Merinaldeari baitzegokion. Bildu ostean, elizateak ordezkapena galdu zuen eta hiribilduarekin abtera izan zuen.

Elizate guztien kasuian bezala, ezin da jakin noiz sortu zen San Agustin Etxebarria. Jatorria Bizkaiko Lur Lauaren historiarekin lotuko litzateke. Inguruko udalerrietan gizakiak izango zirela frogatzen duten giza aztarnak daude neolito aurreko garaietatik.

Gaur egun Elorrio den eremuan hainbat hilobi eta hilarri aurkitu dira. Horietako batzuk Argiñetan bilduz joan ziren, Argiñetako nekropolia sortuz. Bertan 893ko elemetuak daude, kristautasuna inguruan sartuz zihoan garaikoak. Hilarriak, hilobiak baino zaharragoak, aurrekristauak dira.

1053ko otsailaren 11n San Agustin Etxebarriako monastegia sortu zuten. XII. mendean aldaketa erromanikoa izan zuen eta XVI. mendean gotiko utxura hartu zuen, gaur egun ikus daitekeena.

1356n hiribildua sortzeak nobleen botereari aurre egitea eta aldi berean Jaurerria gipuzkoarrengandik babestea zuen helburu. Ahaide nagusien arteko gudu nagusietako bat izan zuten Elorrion. Gudu hau 1468n izan zen, eta Ibarra oinaztarrak eta eta Marzana ganboatarrak izan ziren aurrez aurre.

XVI., XVII. eta XVIII. mendeak hiribilduko Aro Berria izan ziren. Hainbat elorriarrek part hartu zuten aktiboki Amerikekiko komertzioan. Honek hiribildura anerastasun handiak ekarri zituen, eta honen oroitgarri dira Elorrioko armarridun (69 baino gehiago) etxe eta jauregiak (20 inguru). Bizkaiko handiena den eliza eraiki zen (1459 eta 1506 bitartean), herri iturriak egin ziren, muga gurutze garrantzitsu eta ondo landuak... Garai honetan atxiki zitzaion elizatea.

XIX. mendeak hiribildu aberatasa aurkitu zuen, bainuetxeen moda bereganatuz zihoan nekazal gizarte batekin (hiribilduan baziren bainuetxe batzuk) eta hiribildua udaldiak igarotzeko erabiltzen zuen nobleziarekin.

Espainiako Gerra Zibila eta gero, bainuetxeen moda ahaztuta, Elorrio Euskal Herriaren eta Durangaldearen industrializazioari lotu zitzaion. Hainbat industria bertan kokatzeak biztanle kopurua handitu zuen, 1980ko hamarkadan 8.000 ingurura iritsi arte.

Monumentu gunea Eremu Historiko-Artistiko izendatu zuten 1964n, jarduera turistikoari bidea zabalduz.

Kultura

Ondare zibila

  • Argiñetako nekropolia: 23 hilobi ditu, IX. mendekoak, eta hiru hilarri, lehenagokoak, kristautasunaren aurrekoak. Antza denez, inguruetako ermitetatik ekarri ziren Argiñetara.
  • Don Telloren ataria: Aztarna bakarra garai batean hiribildua babesten zuen harresiarena.
  • Berriozabaletako iturria: Berpizkunde estiloan eginda, iturria eta garbitegia dauzka, dena paraje zoragarri batean. Manuel Berriozabaletakoak agindu zuen eraikitzea, Peruko goi agintari batek, bere emaztearentzat, zeina baitzen jatorri inkakoa.
  • Esteibar-Arauna jauregia.
  • Arabio jauregia.
  • Apezpakoetxea jauregia.
  • Olazabal jauregia.
  • Lariz jauregia.
  • Urkizu jauregia.
  • Udaletxea.
  • Arriola Kultur Aretoa: Erdiguenan kokatutakoa, 1989an abian ipini zuten antzerki, zinema eta beste kultura ekitaldiak eskaintzeko.

Eliza ondarea

Elizak

Gurutzeak

  • Gurutzeagako gurutze gotikoa.
  • Santa Anako gurutze Berpizkunde estilokoa.
  • Gurutzebarri gurutzea, estilo platereskokoa.

Ermitak

Elorriok 20 ermita ditu, auzoetan banatuta:

  • San Joan Bataiatzailea, Aldape auzoan.
  • San Jorge, Aldapen.
  • Santiago, Aldapen.
  • Santa Eugenia, Arabion.
  • Santa Eufemia, Araunetan.
   
  • San Esteban, Berrion.
  • San Urbano, Berrion.
  • Santa Katalina, Berriozabaletan.
  • San Martin Tours-ekoa, Gasteetan.
  • Andra Mari Gazetakoa, Gazetan.
   
  • Santa Katalina, Igurian.
  • Santa Luzia, Igurian.
  • San Lorentzo, Leanizen.
  • San Tomas, Mendrakan.
  • San Bartolome, Miotan.
   
  • San Antonio, Urkizuaranen.
  • San Jose, Urkizuaranen.
  • San Roke, Urkizuaranen.
  • San Adrian Argiéñetakoa, Argiñetan.
  • San Fausto, San Fausto kalean.Además de estas hay otras cruces menores así como un buen número de ermitas y el monasterio de Santa Ana.


Jaiak

  • Iraileko lehen igandean Ferixa Nausikoak izaten dira, astebeteko herriko jai nagusiak, dantza, berbena, kirol eta herri kirol lehiaketa, kultura jarduera eta abarrekin.
  • Urriko lehen igandean Errebonbilloen jaia izaten da, alarde militar bat. Jatorria udalerriak defentsa edota gerrarako zeuzkan milizietan omen dago. Herri azturaren arabera, kasu honetan ospakizuna milizia horiek Lepantoko gudutiko itzulerarekin lotuta dago. Herriko gazteek osatutako fusilero konpainia goizez eta arratsaldez ateratzen da eta herriko leku jakin batzuetan fusil deskargak egiten dituzte, aldatzen den leku bakarra alkatearen etxea da. Gauez Errosarioko Amabirkinarekin prozesioa egiten da eta aurresku batekin amaitzen da Plaza Nagusian.

Auzoetan honako jaiak izaten dira:

Hauteskundeak

2007ko maiatzaren 27an Udal Hauteskundeak egin ziren Elorrion, eta emaitzak hauek izan ziren:

Alderdia Botoak %
EAE-ANV 1.672 40,69
EAJ-PNV 1.245 30,30
EHA-ACE 477 11,61
PSE-EE 373 9,08
PP 249 6,06
EA 93 2,26
Abstentzioa 1.799 %29,84

Ikastetxeak

  • Elorrioko Herri Eskola.
  • Txintxirri ikastola: 1968an abiatutakoa.
  • Lourdes Ikastetxea.
  • Maria Bitartekaria.

Zerbitzuak

  • Elorrioko anbulatorioa.
  • Anboto irratia.
  • Txantxibiri irratia.

Elkarteak

  • Eme Elorrioko merkatarien elkartea.
  • Erdella mendi elkartea.
  • Elorrio Txirrindulari taldea.
  • Gaztetxea.
  • Barriketan euskara elkartea

Lagunarte gastronomikoak

  • Lagun Toki.
  • Pitxar.
  • Alkartu.
  • Buzkantz.

Elorriar ezagunak

Erreferentziak

  • Agirre, I. (1992) Elorrio. Herri monografia hurbilketa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo.
  • Arregi, G. (1987) Ermitas de Bizkaia. Labayru Institutua. Bilbo.
  • Dyca, S.L. (2006) Elorrio, topalekua / Elorrio, punto de encuentro. Elorrioko Udala. Bilbo.
  • Fernandez de Arroiabe, G. & Lizarralde, E. (2002) Elorrioko gurutze, baseliza eta jauregiak. Elorrio.
  • Pagadigorria, S. (1979) La villa de Elorrio. Col. Temas vizkaínos, 57. zenb. Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Bilbo.


Kanpo loturak


  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).