Urtarrilaren 23: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Mundua |
|||
112. lerroa: | 112. lerroa: | ||
* [[1957]] - [[Karolina Monakokoa]], [[Monako]]ko printzesa. |
* [[1957]] - [[Karolina Monakokoa]], [[Monako]]ko printzesa. |
||
* [[1962]] - [[Elvira Lindo]], espainiar idazlea. |
* [[1962]] - [[Elvira Lindo]], espainiar idazlea. |
||
* [[1967]] - [[Naim Süleymanoğlu]], turkiar [[halterofilia|haltera]] |
* [[1967]] - [[Naim Süleymanoğlu]], turkiar [[halterofilia|haltera]] (h. [[2017]]). |
||
* [[1968]] - [[Jason Sears]], [[Rich Kids on LSD|Rich kids on lsd]] taldeko abeslari originala (h. [[2006]]). |
* [[1968]] - [[Jason Sears]], [[Rich Kids on LSD|Rich kids on lsd]] taldeko abeslari originala (h. [[2006]]). |
||
* [[1969]] - [[Ariadna Gil]], espainiar aktorea. |
* [[1969]] - [[Ariadna Gil]], espainiar aktorea. |
02:07, 19 azaroa 2017ko berrikusketa
Urtarrilaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hirugarren eguna da. 342 egun falta dira urtea amaitzeko, 343 egun bisurteetan.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1980 - ETAk Alfredo Ramos Vazquez tabernaria bahitu eta hil zuen.
- 1995 - ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako zinegotzia hil zuen.
- 2008 - Hamar atxiloketa izan ziren Bizkaian eta Araban, polizia iturrien arabera kale borrokaren eta GRAPOren aurkako bi polizia operazio desberdinetan. Ondoren, gehienak espetxeratu zituzten.
- 2009 - Espainiako Poliziak Batasunakoak izatea leporatuz Ezker abertzaleko zortzi kide atxilotu zituen.
- 2017 -
- Iparraldeko Euskal Herri Elkargoak Baionako Herriko Etxean bilkura egin eta bozketa bidez lapurtar hiriburuko auzapeza zen Jean Rene Etxegarai lehenbiziko lehendakari hautatua zuen.
- Akizeko auzitegiak Jon Palais Bizi! mugimenduko kidea BNP Paribas 14 aulki hartzeagatik errugabetu zuen, ekintza baketsu horrekin banku horrek eta besteek ere zerga ihesa laguntzen dutela salatu nahi izan zuen.
Mundua
- 1256 - Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak Hagurahin (gaur egungo Agurain) izeneko herrixkari udal forua eman eta Salvatierra izena jarri zion.
- 1516 - Fernando II.a Aragoikoa hiltzean, Joana Gaztelakoak Aragoiko Koroa jarauntsi zuen.
- 1556 - Txinako Shaanxiko lurrikarak 830.000 hildako eragin zituen. Historian zehar gizakiak ezagututako lurrikararik hilgarriena izan zen.
- 1910 - Lurrikara batek 5.000 hildakotik gora eragin zituen Irango Leristan lurraldean.
- 1918 - Benedikto XV.a Aita Santuak Nuno Alvares Pereira beatifikatu zuen.
- 1932 - Jesusen Lagundia desegin zuten Espainian, eta haren ondasunak desjabetu zituzten.
- 1939 - Espainiako bigarren errepublikako gobernuak gerra egoera adierazi zuen.
- 1942 - Ozeano Bareko frontean,Japoniarrek Bretainia Berriko Rabaulgo basea hartu zuten.
- 1950 - Israelgo parlamentuak Jerusalem izendatu zuen Israelgo hiriburu.
- 1979 - Fronte Polisarioaren erasoak Saharan armada marokoarreko 800 hildako eragin zituen.
- 2013 - Kataluniako Parlamentuak Kataluniako herria "subjektu politiko eta juridiko subirano" gisa definitzen duen aldarrikapen subiranista bat onartu zuen, aldeko 85 bozka, 2 abstentzio eta aurkako 41 bozkekin.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 2008 - Eyak hizkuntzaren azkenengo hiztuna hil zen Alaskan, Marie Smith Jones, 93 urterekin; hizkuntza desagertuz.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
- 1896 - Wilhelm Röntgenek X izpiak aurkitu zituen.
- 1960 - Jacques Piccard fisikari suitzarra 10.970 metroko sakonerara iritsi zen Marianetako itsas hobian, batisfera batean sartuta.
- 1971 - Oscar 5 satelite orbitala jaurtiki zuten.
- 1975 - Lehen aldiz asteroide baten tamaina neurtu zuten (Eros).
- 1989 - Estatu Batuetan lehen aldiz baimendu zuten geneen transplantea minbizia tratatzeko.
Kirolak
Euskal Herria
- 1921 - Deportivo Alaves futbol taldea sortu zuten Gasteizen.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1893 - Fructuoso Orduna, euskal eskultorea (h. 1973).
- 1908 - Raimundo Lanas, nafar jota abeslaria (h. 1939).
- 1921 - Josefa Molera, nafar zientzialaria eta kimikaria (h. 2011).
- 1928 - Antonio Zavala, euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea (h. 2009).
- 1975 - José Manuel Mateo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 - Haritz Garde, gipuzkoar bateria-jotzailea.
- 1980 - Unai Expósito, Exposito, bizkaitar futbolaria.
- 1992 - Leyre Fernández, nafar futbolaria.
- 1996 - Alex Santamaría, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1350 - Vicente Ferrer (santua), domingotar fraidea (h. 1419).
- 1767 - Jean-Lambert Tallien, frantziar politikaria eta kazetaria (h. 1820).
- 1783 - Stendhal, frantziar idazlea (h. 1842).
- 1813 - Camilla Collett, norvegiar eleberrigile feminista (h. 1895).
- 1820 - Alexander Serov, errusiar musikagilea (h. 1871).
- 1826 - Saigō Takamori, japoniar militarra (h. 1877).
- 1832 - Edouard Manet, frantziar margolaria (h. 1883).
- 1855 - John Browning, estatubatuar arma diseinatzailea (h. 1926).
- 1857 - Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (h. 1936).
- 1862 - David Hilbert, alemaniar matematikaria (h. 1943).
- 1870 - William G. Morgan, boleibolaren asmatzailea.
- 1872 - Jože Plečnik, esloveniar arkitektoa (h. 1957).
- 1876 - Otto Diels, alemaniar biokimikaria, 1950eko Kimikako Nobel Saria (h. 1954).
- 1878 - Oton Župančič, esloveniar poeta eta itzultzailea (h. 1949).
- 1891 - Abram Samoilovitx Besikovitx, errusiar matematikaria (h. 1970).
- 1893 - Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (h. 1976).
- 1894 - Jaume Font, kataluniar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (h. 1963).
- 1896 - Karlota Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa (h. 1985).
- 1897 - Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (h. 1945).
- 1898 - Randolph Scott, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1907 - Hideki Yukawa, japoniar fisikaria, 1949ko Fisikako Nobel Saria (h. 1981).
- 1910 - Django Reinhardt, belgikar jazz-gitarrista eta musikagilea, Europako jazz bakarlari ospetsuenetakoa (h. 1953).
- 1915 -
- Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (h. 2003).
- W. Arthur Lewis, santaluziar ekonomialaria, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- 1918 - Gertrude Belle Elion, estatubatuar biokimikari eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1999).
- 1920 -
- Gottfried Boehm, alemaniar arkitektoa.
- Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea (h. 2010).
- 1921 - Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (h. 1994).
- 1928 - Jeanne Moreau, frantziar aktore, zuzendari eta abeslaria (h. 2017).
- 1929 - John Polanyi, alemaniar-kanadar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- 1930 -
- Tatiana Savitxeva, Bigarren Mundu Gerran Leningradeko setioan egunerokoa idatzi zuen sobietar nerabea (h. 1944).
- Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (h. 2017).
- 1938 - Georg Baselitz, alemaniar margolaria.
- 1942 - Punsalmaagiyn Ochirbat, lehendabiziko Mongoliako presidentea.
- 1943 - Miguel Ángel Revilla, Kantabriako presidentea.
- 1944 - Rutger Hauer, herbeheretar telebista eta zinemako aktorea.
- 1946 - Arnoldo Alemán, Nikaraguako presidente ohia.
- 1947 - Megawati Sukarnoputri, Indonesiako presidente ohia.
- 1950 -
- Richard Dean Anderson, estatubatuar aktorea, MacGyver eta Stargate SG-1 telesailetan egindako lanagatik ospetsua.
- Nijolė Miliauskaitė, lituaniar poeta (h. 2002).
- Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (h. 2012).
- 1957 - Karolina Monakokoa, Monakoko printzesa.
- 1962 - Elvira Lindo, espainiar idazlea.
- 1967 - Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (h. 2017).
- 1968 - Jason Sears, Rich kids on lsd taldeko abeslari originala (h. 2006).
- 1969 - Ariadna Gil, espainiar aktorea.
- 1972 - Léa Drucker, frantziar aktorea.
- 1985 - Doutzen Kroes, frisiar modelo eta aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1868 - Pablo Gorosabel, gipuzkoar legegilea, historialaria eta politikaria (j. 1803).
- 1939 - Ángel Elizalde, nafar abokatu karlista, Sevillan (j. 1912).
- 1949 - Jose Eizagirre Aiestaran, euskal idazlea (j. 1881).
- 1989 - Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1895).
- 1995 - Gregorio Ordoñez, Donostiako Alderdi Popularreko zinegotzia, ETAk eraila (j. 1958)
- 2016 - Sofia Gandarias, euskal margolaria, Madrilen (j. 1957).
Mundua
- 667 - Ildefonso Toledokoa, Espainiar prelatua (j. 607).
- 1002 - Oton III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 980).
- 1516 - Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa (j. 1452).
- 1622 - William Baffin, ingeles itsasgizon eta esploratzailea.
- 1648 - Francisco de Rojas Zorrilla, espainiar dramagilea (j. 1607).
- 1744 - Giambattista Vico, italiar filosofoa (j. 1668).
- 1803 - Arthur Guinness, irlandar garagardogilea (j. 1725).
- 1806 - William Pitt Gaztea, ingeles politikaria (j. 1759).
- 1808 - John Ingleby, galestar margolaria eta miniaturista (j. 1749).
- 1810 - Johann Wilhelm Ritter, alemaniar fisikaria (j. 1776).
- 1837 - John Field, irlandar musikaria eta piano-jotzailea (j. 1782).
- 1866 - Thomas Love Peacock, ingeles idazlea (j. 1785).
- 1875 - Charles Kingsley, briatainiar idazlea (j. 1819).
- 1883 - Gustave Doré, frantziar marrazkigilea (j. 1832).
- 1893 - José Zorrilla, espainiar antzerkigilea (j. 1817).
- 1931 - Anna Pavlova, errusiar ballet-dantzaria (j. 1881).
- 1939 - Matthias Sindelar, austriar futbolaria (j. 1903).
- 1944 - Edvard Munch, norvegiar margolari eta grabatzailea (j. 1863).
- 1946 - Helene Schjerfbeck, finlandiar margolaria (j. 1862).
- 1947 - Pierre Bonnard, frantziar margolaria (j. 1867).
- 1956 - Alexander Korda, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1893).
- 1976 - Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1898).
- 1980 - Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena (j. 1893).
- 1981 - Samuel Barber, estatubatuar konpositorea (j. 1910).
- 1986 -
- Joseph Beuys, alemaniar artista (j. 1921).
- Willard Van Dyke, estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea (j. 1906).
- 1989 - Salvador Dalí, kataluniar margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea (j. 1904).
- 1991 - Northrop Frye, kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria (j. 1912).
- 1993 - Thomas Dorsey, estatubatuar kantaria, Gospel-kantari gisa ezaguna (j. 1899).
- 1998 - Victor Pasmore, ingeles margolaria (j. 1908).
- 2002 - Pierre Bourdieu, frantziar soziologoa, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat (j. 1930).
- 2004 - Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria (j. 1920).
- 2005 - Johnny Carson, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea (j. 1925).
- 2008 - Jaume Sorribas, kataluniar aktorea (j. 1948).
- 2014 - Riz Ortolani, italiar zinema musikagilea (j. 1926).
- 2015 -
- Abdullah Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1924).
- Pierre Tucoo-Chala, frantziar historialaria, Pirinioetako Erdi Aroko historian aditua (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Izani eta Oneka.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |