Edukira joan

Asteasu

Koordenatuak: 43°11′34″N 2°05′43″W / 43.1928°N 2.0954°W / 43.1928; -2.0954
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asteasu
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAsteasu
AlkateaPili Legarra Kortajarena
Posta kodea20159
INE kodea20014
Herritarraasteasuar
Ezizenatranpazuluak
Kokapena
Koordenatuak43°11′34″N 2°05′43″W / 43.1928°N 2.0954°W / 43.1928; -2.0954
Map
Azalera16,76 km²
Garaiera142 m
Distantzia22 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.546 (2023)
−11 (2022)
alt_left 743 (%48,1) (%52,3) 808 alt_right
Dentsitatea0,92 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 14,88
Zahartze tasa[1]% 20,28
Ugalkortasun tasa[1]‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 83,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,35 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,31 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 77,98 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 74.32 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1375
Webguneahttp://www.asteasu.eus

Asteasu Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. 2016an, 1.493 biztanle zituen. Ekialderantz begira dagoen haran batean dago, Oria ibaiaren adar Asteasu errekaren haranean hain zuzen, eta irteera naturala Amasa-Villabonarantz du. Errepidez, Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora dago.

Geografia

Ingurune naturala

Asteasu ekialdera begira dagoen haran batean dago, Hernio (1.070 m) mendiaren magalean. Udalerriaren topografia oso malkartsua da, gorabehera askorekin. Punturik baxuena (70 metro inguru) ekialdeko muturrean dago, Asteasu Amasa-Villabonarekin lotzen duen errepidean; punturik altuena, berriz, hego-mendebaldeko muturrean dago (700 metro).

Hernion mendigunearen lepoetako batek erditik udalerria zeharkatzen du, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera garaiera galduz. 400-600 metro inguruko garaieraraino iristen den lepo horretako muino nagusiak Mañaka, Aranburuko gaina, Irumuno, Bulanomendi (550 m), Saskarate-aitza, Upazaingaña (300 m), Santa Maiña (400 m) eta Aitzondo dira. Bere garaian, Larrazkos eta Azkonobietako basoak famatuak izan ziren, bi baso-lur horiek luze-zabalean 5.000 area izateraino iritsi baitziren. Herria bera udalerriaren ekialdean dago.

Oriaren adar Asteasu erreka udalerriaren hegoaldetik igarotzen da. Usarrabi errekak (Oriaren beste adarra) eta beste Opin erreka eta Erreka Illunaren urek ere zeharkatzen dute.

GI-2631 errepidea —Tolosaldea Zarautzekin lotzen du— Asteasutik pasatzen da, Andazarrate gainetik barrena.

Udalerri mugakideak

Asteasuk mugakideok ditu: Aia, iparraldean; Zizurkil, ekialdean; Larraul, Alkiza eta Anoeta, hegoaldean; eta Errezil eta Aia, mendebaldean.


Auzoak

Azpiegiturak

  • Kultur etxea. Bertan daude liburutegia, KZ gunea...[3]
  • Usarrabi kiroldegia[4]
  • Igerilekua[5]

Historia

Santa Marina baseliza

Erdi Aroan sortutako herria da, jatorria erabat argi ez badago ere. Diotenez Alfonso VIII.a, 1203an, izan omen zen Asteasuri armarria eman ziona. Mendearen hasierako testu batek honela dio: "Zilarrezko atzealdean hiru makila gorri daude; hauetan, suge gorri bat kiribiltzen da; goialdean, alde banatan, gora begira dauden giltza beltzekin eratutako bi ikoroski daude, eta hauen erdian pontifize tiara bat dago. Kanpoaldeko ertzean inskripzio hau ageri da: Asteasu, Aiztondoko Alkatetza Nagusiko buru". Aiztondoko Alkatetza Nagusia osatzen zuen Larraul eta Sorabillarekin, Gipuzkoako hiru alkatetza handienetakoa, eta bertako hiriburua zen. 1397an Probintziako Ermandadetako Ordenantzetan espresuki aipatzen da Aiztondoko Alkatetza. Asteasu 1386an Tolosari itsatsi zitzaion Alkiza eta Adunarekin batera. Handik urte gutxira berriro bereizi zen. 1457an Gipuzkoako lurraldean gertatu ziren Ahaide Nagusien kontrako borrokan, haiei babesa ematen zien Asteasuko etxe nagusia suntsitua izan zen. 1760an udaletxea inauguratu zen. 1813an bere artxibategia erre zen soldadu frantziarrek sortutako sute baten ondorioz. Bitxikeria gisa aipa daiteke bigarren karlistaldian Santa Kruz apaiza azken aldiz Asteasun ikusia izan zela, erbestera joan aurretik.

Ekonomia

Nekazaritzak munta izan bazuen ere, gaur egun industria nagusi da: hainbat lantegi ditu (lehen hirurok 50 langiletik gorakoak dituzte):

  • Bost Machine Tools Company
  • Gamesa
  • Urbar Ingenieros
  • Omicron

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehena, BEGaren % 1,6; bigarrena, % 70,7; eta hirugarrena, % 25,7.[6]

Asteasuko herrigunea Elizmendi auzotik. Goian, hondoan, Larraul.

Kultura

Euskara

Asteasuko Rufina Irazuren[7] testigantza, aita gerran hil zuteneko kontakizuna. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Asteasuko euskara gipuzkeraren[10] aldaera bat da, Tolosaldekoa[11], Gipuzkoako erdiguneko[12] euskararen barne dagoena, Beterrikoarekin batera. 2016an herritarren % 83,41 euskalduna zen.[13]

Muskerraren bidea

Bernardo Atxagaren mundu literarioa inspiratu zuten lekuetatik bi kilometroko ibilbidea, 2015ean sortua.[14]

Demografia

2019an herriak 1.550 biztanle zituen. Horietatik % 17,35ek 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 7,23 ziren.[6]

Asteasuko biztanleria

Politika

2003tik 2011ra Iñaki Amenabar izan zen alkatea.[15]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Asteasu Batuz plataformako Pili Legarra hautatu zuten alkate.[16]

Asteasuko udalbatza 2011ko hauteskundeen ondoren

Izena Zinegotziak Boto kopurua[17]
Asteasu Batuz
6
495 (%62,82)
Bai Asteasuri
2
211 (%26,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1
76 (%9,64)
Alderdi Popularra (PP)
-
6 (%0,76)

2015eko hauteskundeetan Asteasu Batuzek 468 boto eta 7 zinegotzi lortu zituen, Pili Legarra zuela zerrenda-buru, eta EAJk 184 boto eta 2 zinegotzi.[18] Pili Legarra izendatu zuten alkate beste behin.[19]

2019ko hauteskundeetan Asteasu Batuz-ek 499 boto lortu zituen. EAJk 158. Eta PSE-EEk 19.[18] Pili Legarra aukeratu zuten alkate hirugarrenez.[20][21]

2023ko hauteskundeetan Asteasu Batuzek 511 boto lortu zituen, EAJk 126 eta PSE-EEk 16.[22]

Udaletxea

Ondasun nabarmenak

  • Udaletxea, Jose Lizardi arkitektoak egina, herriko eraikuntza ikusgarrienetakoa da. Udaletxearen eraikuntza korapilatsua izan zen, izan ere, lurrak erosi eta 1752an, hiriko semea zen Jose Lizardiren traza baten arabera abiatu eraikin lanak abiatu zirenean, Jose Lizardi bera hil baitzen. Baina, Asteasun ez zen har­gin‑mai­su onik falta, eta zenbait enkanteren ondoren, Usandizaga maisuak eskuratu zuen egitekoa; baina lanen hasiera urte ba­tzuetara atzeratu zen. Eraikin lanak 1754an hasita ere, zenbait al­ditan eten beharra gertatu zen, arazo ba­tzuen kon­tsulta bidera­tzeko: aurreikusitako harlangai­tzaren ordez mu­txardaturiko harlandua hautatu zen, zenbait puntutako okerdurak zuzendu beharra izan zen eta abar. Bukatu­tzat eman zen eraikin lana 1760an, teilatuetako arotz‑lanak, eskailera eta zoladurakoak bar­ne.[23]
Asteasuko Udale­txeak barroko ku­tsu handi­txoagoa du Lizardik trazaturiko beste kon­tzeju eraikun­tzek baino.[23] Frontoi triangeluarra du, profil berezia duena. Frontoi triangeluarreko beste udaletxetan ez bezala, eu­tsi egingo zaio Asteasun hiru ar­ku besterik ez duen ar­kupeari, alboetan leiho soilak dituela, Legaz­piko udaletxearen antzera.
Eskubanden batasuna deigarria gerta­tzen da, lehenengo solairuan erdiko hiru bal­koiak eta goieneko solairuko bostak el­kar­tzen dituena. Baoak uztai­tzen dituzten plakak, zura taillatua duen teilatu‑hegal zabalaren az­piko erlaitz mol­duratuak eta hormapikoaren ardatz bertikala az­pimarra­tzen duen armarriaren erliebe handiak alai­tzen dute gainazala.[23]
Elizmendi auzoa 1940an
  • Elizmendiko San Pedro eliza XVI. mendean eraikia da, gotiko euskaldun estilokoa; baina aurreko elizaren aztarnak ikusten dira. Balio berezikoak ditu ponte-harria eta jatorrian 1572 eta 1575 bitartean Juan Antxieta eskultoreak egindako errataulu nagusia, ondorengo urteetan Intxaurrandiagak eraldatua. Korua ere azken horrena da.
  • Santa Krutz baseliza eta Santa Marina baseliza.
  • Etxe ederren ondarea ugaria da: Goikostatu, Zumargain, Etxeberritxo, Illobate, Elkeita, Saskarate, Irarretxe, Albistegi, Etxenagusia, Aginazpe, Ugarte, Matxine, Ugarte baserria eta Erreitzu baserria XVI. mendekoa.
  • Zortzi errota omen ziren Asteasun, dokumentuek diotenez: Urmategi-errota, Karien-errota, Urniti-errota, Gorue-errota, Betezasti-errota, Beko-errota edo Soro-errota, eta Konporta-errota; azken hori ezaguna zen Goiko-errota izenaz ere, eta Pello Errota bertsolariaren jaiotetxea izan zen. Gehienak desagertuak daude.

Asteasuar ospetsuak

Bernardo Atxaga, asteasuarrik ospetsuena.

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Kultur Etxea» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  4. «Usarrabi Kiroldegia» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  5. «Igerilekua» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  6. a b «Web Eustat. Asteasuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  7. «Irazu Amundarain, Rufina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  9. «Aita hil egin zuten, gerra garaian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  10. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  11. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  12. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  13. «Web Eustat. Asteasuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  14. «Muskerraren bidea» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  15. «Iñaki Amenabar Asteasuko alkatearekin solasean - Asteasu» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).[Betiko hautsitako esteka]
  16. «"Erraza izan da kontsentsuetara iristea; talde anitza da gurea" - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  17. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/09/19an kontsultatua
  18. a b https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  19. «Asteasu Batuzeko Pili Legarra izango da alkate beste lau urtez - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  20. «Pili Legarrak jarraituko du Asteasuko alkate izaten - Asteasu» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  21. «"Etorkizuna gazteena da, zaindu behar ditugu" - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  22. «Udal hauteskundeak 2023 - Asteasu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  23. a b c Entziklopedia Enblematikoa. Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera liburukia. Etor-Ostoa. 2003. 138. orria.
  24. Agirre-Goia, Eñaut. (PDF) [http://www.ueu.eus/download/liburua/GIZAZIENTZIAKETAARTEA.pdf Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.. ] (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa