Getxo: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Automated text replacement (-== Ikustekoak == +== Ondasun nabarmenak ==)
232. lerroa: 232. lerroa:
== Kultura ==
== Kultura ==
=== Hizkuntza ===
=== Hizkuntza ===
Oraindik [[Elexalde (Getxo)|Elexalde]] auzoan hitz egiten den euskararen [[Mendebaleko euskara|Mendebaldeko euskalkiaren]] aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera <ref>[http://www.getxo.net/euskera/servicioeuskera/getxo_serveuskera.asp?MNU_Id=84 Getxoko Udala Euskara zerbitzua]</ref> udalerriko biztanlegoaren %57 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,3 dira. Geratzen den %22,8 elebidun hartzaileek osatzen dute.
Oraindik [[Elexalde (Getxo)|Elexalde]] auzoan hitz egiten den euskararen [[Mendebaleko euskara|Mendebaldeko euskalkiaren]] aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera <ref>[http://www.getxo.net/euskera/servicioeuskera/getxo_serveuskera.asp?MNU_Id=84 Getxoko Udala Euskara zerbitzua]</ref> udalerriko biztanlegoaren %48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,9 dira. Gainontzeko %31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.


Iturri beraren arabera <ref>[http://www.getxo.net/eus/zerbitzua/pags/indice1.htm?MNU_Id=121 Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak]</ref> euskaldunen ehunekoa igoz joan da, [[1981]]etik [[2001]]era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9-tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, zifra hori igoz joan dela ere ikusi da, nahiz eta hazkundea ezagutza baino askoz apalagoa izan ([[1989]]ko %3,40 tik [[1997]]ko %4,68ra).
Iturri beraren arabera <ref>[http://www.getxo.net/eus/zerbitzua/pags/indice1.htm?MNU_Id=121 Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak]</ref> euskaldunen ehunekoa igoz joan da, [[1981]]etik [[2001]]era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9-tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, zifra hori igoz joan dela ere ikusi da, nahiz eta hazkundea ezagutza baino askoz apalagoa izan ([[1989]]ko %3,40 tik [[1997]]ko %4,68ra).
258. lerroa: 258. lerroa:
* [http://www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_getxoarte1.asp?MNU_Id=363 GetxoArte Azoka]
* [http://www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_getxoarte1.asp?MNU_Id=363 GetxoArte Azoka]
* [http://www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_conci01.asp?MNU_Id=201 Udazkeneko Musika Klasika kontzertuak]
* [http://www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_conci01.asp?MNU_Id=201 Udazkeneko Musika Klasika kontzertuak]

== Ondasun nabarmenak ==
== Ondasun nabarmenak ==
=== Monumentuak ===
=== Monumentuak ===

21:34, 18 azaroa 2010ko berrikusketa

Getxo
 Bizkaia, Euskal Herria
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.
Getxo bandera

Getxo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Getxo
AlkateaImanol Landa Jauregi (EAJ)
Posta kodea48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930
INE kodea48044
Herritarragetxoztar, getxotar
Kokapena
Koordenatuak43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Map
Azalera12 km²
Garaiera- metro
Distantzia15,6 km Bilbora
Demografia
Biztanleria76.104 (2023)
−261 (2022)
alt_left 41.485 (%54,5) (%47,9) 36.461 alt_right
Dentsitatea6857,08 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,53
Zahartze tasa[1]% 23,97
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,1
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,99 (2011)
Genero desoreka[1]% 4 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,13 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,82 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 11.81 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.getxo.net/inicio/getxo_inicial_eu.asp www.getxo.net

Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru zituen; 81.260, 2008.urtean. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.

Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago, Bilbotik 15 kmra.

Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.

Geografia

Getxoko Neguri auzoa.

Auzoak

Getxok hainbat auzo ditu:

Udalerri mugakideak

Getxok honako muga hauek ditu:

Ingurune naturala

Hondartzak

Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.

Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

Ibaiak

Getxok ibai bakarra du, udalerri osoa zeharkatzen duena: Gobela ibaia. Honen bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.

Bestelakoak

Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.

Historia

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen.

Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

Armarria

Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.


Demografia

2001ean Getxok 82.732 biztanle zituen. Horietatik 39.326 gizonak (%47,53) ziren eta 43.406 emakumeak (%52,47).

Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
Eboluzio demografikoa
Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
Biztanleak 5.442 7.359 11.399 16.859 17.795 19.309 22.951 39.153 67.321 79.954 82.732


Banaketa administratiboa

Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria Gizonezkoak Emakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892


Ondarea

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Getxoko alkateen zerrenda»

2003ko hauteskundeak

2003ko hauteskundeetan zerrenda bozkatuena EAJ-EA koalizioa izan zen. Ezker batuarekin osatu zuen gobernua gehiengo osoz.

Alderdi politikoa Boto kopurua % Ehunekoa Zinegotziak
EAJ/EA 20.923 43,39 % 11 ( EAJ 9 / Eusko Alkartasuna 2 )
PP 16.106 33,40 % 9
PSE-EE 6.355 13,18 % 3
EB 3.538 7,34 % 2
Aralar 1.294 2,68% 0
Guztira 54.213 64,50 % 25

Getxo Bizia herri plataformak 2.765 boto lortu zituen hauteskunde hauetan baina Alderdien Legea dela medio ez zuen zinegotzirik izaterik lortu, eta Ezker Batua-berdeak taldeak hartu zuen zinegotzia.

2007ko hauteskundeak

Zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta gaur egun, berau da udal-gobernuko alderdi bakarra, PSE-EEren abstentzioa eta Ezker Batua/Aralarreko zinegotziaren botoari esker.

Alderdi politikoa Boto kopurua Zinegotziak
EAJ 13.559 10 *
PP 12.793 10 *
PSE-EE 6.113 4
EB/Aralar 2.500 1
Eusko Alkartasuna 1.538 0
Berdeak 1.286 0
Guztira 37.789 25

EAE-ANVk 3.249 boto jaso zituen, baina Alderdien legea zela medio zegozkion bi zinegotziak (*) EAJk eta PPk hartu zituzten. Hauteskunde horien ostean, Imanol Landa da Getxoko alkate.

Garraiobideak

Getxora heltzeko hainbat garraiobide daude.

Autobusa

Bizkaibusek kudeaturiko autobus-linea hauek igarotzen dira udalerritik:

Metroa

Bilboko Metroak hainbat geltoki ditu Getxon:

  • Areeta
  • Gobela
  • Neguri
  • Aiboa
  • Algorta
  • Bidezabal

Errepideak

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria gurutzatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzunetatik igarota.

Itsasontziak

Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan egiten du geltokia.

Kultura

Hizkuntza

Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera [4] udalerriko biztanlegoaren %48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,9 dira. Gainontzeko %31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera [5] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9-tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, zifra hori igoz joan dela ere ikusi da, nahiz eta hazkundea ezagutza baino askoz apalagoa izan (1989ko %3,40 tik 1997ko %4,68ra).

Jaiak

Jaialdiak eta jardunaldiak

Ondasun nabarmenak

Monumentuak

Areetako Mesedeetako Andra Maria

Herri senidetuak

Getxoztar ezagunak

Galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getxo


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa