Martxoaren 9
Itxura
Martxoaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita zortzigarren eguna da, 69.a bisurteetan. 297 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk Miguel Chavarri Isasi Beasaingo udaltzain burua hil zuen.
- 1980 – Lehen Eusko Legebiltzarra aukeratu zen.
- 2006 – Preso bilbotar batek bere buruaz beste egin zuen Langraizko kartzelan, 15 hilabeteetan zazpigarren kasua.
Mundua
- 1945 – Bigarren Mundu Gerran, indar aliatuek Tokio bonbardatu zuten, hiria kiskali eta 100.000 zibil inguru hil ziren[1].
- 2008 – Espainiako Hauteskunde Orokorrak PSOEk irabazi zituen gehiengo absoluturik lortu gabe.
- 2009 – Jarraipeneko IRAk polizia bat hil zuen Armaghen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Eutsi! filma estreinatu zen, Alberto Gorritibereak zuzendu eta Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreek antzeztu zuten.
Mundua
- 1842 – Nabucco, Giuseppe Verdiren musika eta Temistocle Soleraren libretoa duen opera estreinatu zen Milango La Scala antzokian.
- 1948 – Fort Apache filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta John Wayne, Henry Fonda, Ward Bond, Shirley Temple, John Agar, Dick Foran, Pedro Armendáriz, Miguel Inclan eta Victor McLaglen aktoreek antzeztu zuten.
- 1955 – East of Eden (Edenaren Ekialdean) filma estreinatu zen, Elia Kazanek zuzendu eta Julie Harris, James Dean, Raymond Massey eta Richard Davalos aktoreek antzeztu zuten.
- 1990 – Joe Versus The Volcano (Joe Sumendiaren Aurka) filma estreinatu zen, John Patrick Shanleyk zuzendu eta Tom Hanks eta Meg Ryan aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1533 – Esteban Garibai, gipuzkoar historialaria eta errege kronikaria (h. 1599).
- 1577 – Tomas Zumarraga, Japoniara misiolari joan zen arabar domingotarra (h. 1922).
- 1784 – Francisco Olabarrieta, arabar epaile eta politikaria.
- 1785 – François Faurie, lapurtar tratulari eta politikaria (h. 1869).
- 1798 – Jose Frantzisko Aizkibel Epelde, gipuzkoar bibliografo eta hiztegigilea (h. 1864).
- 1846 – Jose Martin Arana, gipuzkoar enpresaburua eta Beasaingo alkatea (h. 1921).
- 1881 – Francisca Ametzua, euskal moja karmeldarra (h. 1936).
- 1894 – Domingo Mitxelena, euskal arraunlaria, Kontxako 8 Bandera irabazi zituena (h. 1959).
- 1903 – José María García Lahiguera, nafar elizgizona, Madril-Alcaláko apezpikua eta Valentziako artzapezpikua izandakoa (h. 1989).
- 1904 – Julian Barandiaran Kortazar, gipuzkoar apaiza, idazlea, musikaria, organista eta idazlea (h. 1967).
- 1923 – André Courrèges, euskaldun moda sortzailea, minigona modan jarri zuelako ospetsua, Pauen (h. 2016).
- 1925 – Francisco José Arnaiz, bizkaitar apaiza (h. 2014).
- 1930 – José Antonio Vivó, gipuzkoar politikaria, Espinosa de los Monterosen (h. 1979).
- 1935 – Angel Segurola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 2017).
- 1951 – Eugenio Etxebeste, gipuzkoar ETAkide ohia.
- 1956 – Enrique Martín Monreal, nafar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1959 – Kepa Cueto, bizkaitar bikoizketa-aktorea eta esataria.
- 1960 – Arsenio González, euskal txirrindulari ohia, Burgosen.
- 1961 – Kike Elizalde, Elizalde II.a, erremonteko nafar pilotari ohia.
- 1963 –
- Benito Ballent, nafar futbolari ohia.
- Juanjo Olasagarre, nafar idazlea.
- 1966 – Javier Bellido, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Igor Angulo Iturrate, bizkaitar ETAkidea (h. 2006).
- 1976 – Ilaski Serrano, bizkaitar telebista-aurkezle eta irrati-esataria.
- 1981 – Ainara Urrutia, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- 1988 – Lander Torrealdai, bizkaitar futbolaria.
- 1994 – Nerea Ibarzabal, bizkaitar bertsolari eta kazetaria.
Mundua
- 1454 – Ameriko Vespuzio, Gaztelako Koroa eta Portugalentzat lan egin zuen italiar jatorriko nabigatzailea (h. 1512).
- 1564 – David Fabricius, alemaniar astronomoa eta teologoa (h. 1617).
- 1653 – Gregoria Francisca de Santa Teresa, espainiar poeta eta moja (h. 1736).
- 1664 – Maria Antonia Salcedo Txabarri, Montehermosoko markesa eta Espainiako Filipe V.a Espainiakoaren infanteen haur-hezitzailea (h. 1737).
- 1753 – Jean-Baptiste Kléber, frantziar jeneral eta arkitektoa (h. 1800).
- 1757 – Pierre Thouvenot, frantziar jenerala (h. 1817).
- 1763 – William Cobbett, ingeles kazetari eta politikaria (h. 1835).
- 1775 – Constance Mayer, frantziar margolaria (h. 1821).
- 1809 – Bettino Ricasoli, Italiako lehen ministroa (h. 1880).
- 1814 – Taras Xevtxenko, ukrainar poeta, margolari eta humanista (h. 1861).
- 1829 – Edward Orton Sr., estatubatuar geologoa (h. 1899).
- 1844 – Carlos Albán, kolonbiar asmatzailea, matematikaria, militarra, medikua, politikaria, kazetaria, abokatua, ingeniari zibila eta polizia (h. 1902).
- 1859 – Peter Altenberg, austriar idazlea (h. 1919).
- 1862 – Fernand Isidore Widal, frantziar fisikaria eta bakteriologoa (h. 1929).
- 1867 – Sofia Saxoniakoa, Dukesa Bavarian (h. 1845).
- 1872 – Ella Ewing, Missouriko emakume erraldoia, akromegaliaren ondorioz, 2,54 metro garai izatera heldu zen estatubatuar gizasemea (h. 1913).
- 1881 – Ernest Bevin, britainiar politikari eta buruzagi sindikalista (h. 1951).
- 1883 – Umberto Saba, italiar olerkari eta eleberrigilea (h. 1957).
- 1888 – Raquel Meller, espainiar zinemako-abeslari, kupletista eta aktorea (h. 1962).
- 1890 – Viatxeslav Molotov, sobietar politikaria (h. 1986).
- 1892 –
- Mátyás Rákosi, Hungariako lehen ministroa (h. 1971).
- Vita Sackville-West, ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea (h. 1962).
- 1900 – Tomislav II.a Kroaziakoa, Italiako Savoiako etxeko printze eta Kroaziako erregea (h. 1948).
- 1902 –
- Luis Barragán, mexikar arkitektoa (h. 1988).
- Ludwig Landgrebe, austriar filosofoa (h. 1991).
- 1905 – Rex Warner, ingeles idazle eta itzultzailea (h. 1986).
- 1906 – Luisa Esteso, espainiar aktore komikoa, vedette, kupletista eta enpresaburua (h. 1986).
- 1907 – Mircea Eliade, errumaniar filosofo, erlijioen historialari eta poesia eta eleberri idazlea (h. 1986).
- 1910 – Samuel Barber, estatubatuar konpositorea (h. 1981).
- 1911 – Clara Rockmore, musikari birtuosoa, Theremina jotzen nabarmendu zena (h. 1998).
- 1914 – Henri Arvon, frantziar ideien-historialaria, anarkismoan eta mugimendu libertarioan aditua (h. 1992).
- 1917 – Algirdas Julius Greimas, lituaniar-frantziar hizkuntzalaria (h. 1992).
- 1918 –
- George Lincoln Rockwell, estatubatuar militarra, American Nazi Party alderdiaren fundatzailea (h. 1967).
- Mickey Spillane, estatubatuar idazlea (h. 2006).
- 1927 – Jaime de Armiñán, espainiar antzerki idazle, gidoigile eta zinemagilea.
- 1928 – Antonio Molina, flamenko eta koplako andaluziar abeslaria (h. 1992).
- 1931 –
- León Febres-Cordero, Ekuadorgo presidentea (h. 2008).
- Martin Harwit, txekiar-estatubatuar astronomoa eta idazlea.
- 1934 – Juri Gagarin, sobietar kosmonauta, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia (h. 1968).
- 1936 – Mickey Gilley, estatubatuar country musikari eta kantautorea (h. 2022).
- 1937 –
- Isabel Aguirre, galiziar arkitekto eta paisajista.
- Azio Corghi, italiar musikagilea (h. 2022).
- 1939 – Jean-Pierre Chevènement, frantziar politikaria.
- 1940 – Raúl Juliá, puertorricar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 1994).
- 1942 – John Cale, galestar rock musikari eta konpositorea.
- 1943 –
- Martha Cooper, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria.
- Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (h. 2008).
- 1947 –
- Keri Hulme, zeelandaberritar idazlea (h. 2021).
- Dougie Morgan, eskoziar errugbilaria (h. 2020).
- 1948 – Emma Bonino, italiar politikaria.
- 1949 – Miquel Strubell i Trueta, kataluniar soziolinguista (h. 2022).
- 1952 – Bill Beaumont, ingeles errugbilari ohia.
- 1954 –
- Carlos Ghosn, franko-brasildar enpresaburua.
- Bobby Sands, IRAko kide mitikoa (h. 1981).
- 1955 – Ornella Muti, italiar aktorea.
- 1956 – Alejandro Giammattei, Guatemalako presidentea.
- 1957 –
- Roberto Accornero, italierazko aktorea eta bikoizlea.
- Mark Mancina, estatubatuar musikagilea.
- 1958 –
- Zulema de la Cruz, espainiar musika-konpositorea.
- Linda Fiorentino, estatubatuar aktorea.
- 1959 – Takaaki Kajita, japoniar fisikaria, 2015eko Fisikako Nobel Saria.
- 1960 –
- Lily Afshar, irandar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musika-irakaslea (h. 2023).
- Željko Obradović, serbiar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1963 – Luis Posada, kataluniar bikoiztailea.
- 1964 –
- Juliette Binoche, frantziar aktorea.
- Valérie Lemercier, frantziar aktore, gidoigile, umorista, abeslari eta zuzendaria.
- 1966 – Claudia Faci, espainiar dantzaria, koreografoa, aktorea, irakaslea eta autore independentea.
- 1969 – Andrej Panadić, kroaziar futbolari ohia.
- 1970 –
- Claudia López Hernández, Bogotako alkatea.
- María Eugenia Rodríguez Palop, espainiar legelaria eta politikaria.
- 1973 – Matteo Salvini, italiar politikaria.
- 1974 – Ismael Serrano, espainiar kantautorea.
- 1975 – Juan Verón, argentinar futbolaria.
- 1976 –
- Anier García, kubatar atleta, 110 metroko hesi-lasterketan aditua.
- Carmen Montón, PSOEko politikari eta mediku espainiarra.
- 1978 – Lucas Neill, australiar futbolari ohia.
- 1979 –
- Adrian Angelico, sami jatorriko norvegiar opera abeslaria.
- Oscar Isaac, guatemalar eta estatubatuar aktorea.
- 1980 –
- David Aznar, emakumezkoen taldeen futbol-entrenatzaile espainiarra.
- Matthew Gray Gubler, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta marrazkilaria.
- 1982 – Emi Yamamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1983 – Maite Perroni, mexikar abeslari eta aktorea.
- 1984 – Julia Mancuso, estatubatuar eskiatzaile ohia.
- 1985 – Noize MC, errusiar musikari eta aktorea.
- 1988 – Elena Furiase, espainiar aktorea.
- 1993 – Junya Ito, japoniar futbolaria.
- 1996 –
- Manoela Aliperti, brasildar aktorea.
- Maria Andrejczyk, poloniar xabalina jaurtitzailea.
- 1997 – Niamh Wilson, kanadar aktorea.
- 1998 – Pedro Ruiz, errioxar pilotaria.
- 1999 – Fuka Nagano, japoniar futbolaria.
- 2003 – Sunisa Lee, estatubatuar gimnastika artistikoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1911 – Plácido Allende, bizkaitar ingeniari eta politikaria (j. 1861).
- 1944 – Ignazio Agirregoikoa Benito, Benito Agirre, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen hil zen hegazkinlari euskalduna (j. 1923).
- 1952 – Jon Andoni Irazusta, euskal idazle eta politikaria, Liman (j. 1884).
- 1975 - Miguel María Aldalur, Txapela, gipuzkoar futbolaria (j. 1941).
- 1981 – Telesforo Monzón, gipuzkoar idazle, euskaltzain eta politikaria, buruzagi jelkidea eta ondoren Herri Batasunaren sortzaileetako bat (j. 1904).
- 2003 – Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- 2014 – Rafael Aburto, bizkaitar arkitektoa, arte zibilean aditua, Madrilen (j. 1913).
- 2017 – Julien Arrieta, gipuzkoar errugbilaria (j. 1924).
- 2021 – Pepe Rei, Euskal Herrian bizi izan zen galiziar kazetari eta idazlea, Ourensen (j. 1947).
Mundua
- 1440 – Santa Frantziska Erromatarra, italiar beneditar moja (j. 1384).
- 1444 – Leonardo Bruni, italiar politikari, historialari eta humanista (j. 1370).
- 1463 – Katalina Boloniakoa, italiar erlijioso, mistiko eta artista (j. 1413).
- 1661 – Jules Mazarin, Mazarin kardinala, kardinal, diplomatikari eta politikaria (j. 1602).
- 1825 – Anna Laetitia Barbauld, ingeles olerkaria, saiogilea eta haurrentzako liburuen idazlea (j. 1743).
- 1836 – Destutt de Tracy, frantziar filosofo eta politikaria (j. 1754).
- 1838 – Pierre Antoine Dupont de L'Étang, Frantziako Armadako jenerala (j. 1765).
- 1847 – Mary Anning, ingeles jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa (j. 1799).
- 1851 – Hans Christian Ørsted, danimarkar fisikari eta kimikaria (j. 1777).
- 1870 – Maria Ann Smith, britainiar-australiar baratzezaina, Granny Smith sagar motaren landatzailea (j. 1799).
- 1882 – Giovanni Lanza, Italiako lehen ministroa (j. 1810).
- 1888 – Gilen I.a Alemaniakoa, Prusiako erregea eta Alemaniako enperadorea (j. 1797).
- 1892 – Mikhailo Kravtxuk, sobietar-ukrainar matematikaria (j. 1892).
- 1895 – Leopold von Sacher-Masoch, alemanezko austriar idazlea (j. 1836).
- 1902 – Marion Kirkland Reid, eskoziar idazle feminista (j. 1815).
- 1918 – Frank Wedekind, alemaniar antzezle eta antzerkigilea (j. 1864).
- 1935 – Prosper Boissonnade, frantziar historialaria eta unibertsitateko irakaslea (j. 1862).
- 1944 – Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (j. 1872).
- 1945 – Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparruan (j. 1926).
- 1947 – Carrie Chapman Catt, estatubatuar feminista eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea (j. 1859).
- 1951 – Gonzalo Queipo de Llano, Espainiako Armadako militarra (j. 1875).
- 1952 – Aleksandra Kollontai, errusiar iraultzaile feminista (j. 1872).
- 1954 – Eva Ahnert-Rohlfs, alemaniar astronomoa (j. 1912).
- 1958 – Goro Yamada, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1894).
- 1964 – Paul von Lettow-Vorbeck, alemaniar mitarra (j. 1870).
- 1974 – Earl Wilbur Sutherland, estatubatuar farmakologo eta biokimikaria, 1971ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1915).
- 1975 – Joseph Guillemot, distantzia luzeko frantziar atleta (j. 1899).
- 1981 – Max Delbrück, estatubatuar biologoa, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1983 – Ulf von Euler, suediar fisiologo eta farmakologoa, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1905).
- 1988 – Kurt Georg Kiesinger, Alemaniako kantzilerra (j. 1904).
- 1989 – Robert Mapplethorpe, estatubatuar argazkilaria (j. 1946).
- 1992 –
- Menahem Begin, Israelgo lehen ministroa (j. 1913).
- James Brooks, estatubatuar margolaria (j. 1906).
- 1993 – C. Northcote Parkinson, britainiar itsas historialaria, erakunde burokratikoetatik duen satiragatik ezaguna (j. 1909).
- 1994 –
- Charles Bukowski, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Fernando Rey, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1917).
- 1995 – Edward Bernays, harreman publikoen eta propagandaren arloko austriar-estatubatuar aitzindaria (j. 1891).
- 1996 – George Burns, estatubatuar komiko, aktore, idazle eta abeslaria (j. 1896).
- 1997 –
- Jean-Dominique Bauby, frantziar kazetari eta idazlea, gatibutasun sindromepean komunikatzeko bide bat lortu zuena (j. 1952).
- María Elvira Lacaci, galiziar poeta, Espainiako Adonáis Olerki Saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1928).
- The Notorious B.I.G., estatubatuar hip hop abeslaria (j. 1972).
- 1998 – Elena Martín Vivaldi, granadar poeta, idazlea eta liburuzaina, Espainiako XX. mendeko ahots liriko garbienetakoa (j. 1907).
- 1999 – Eladio Viñuela, espainiar kimikari eta biologo molekularra, biologia molekularraren aitzindarietako bat Espainian (j. 1937).
- 2012 – Agnes Torres, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea, eraila (j. 1983).
- 2015 –
- Florence Arthaud, frantziar nabigatzailea, ozeano-zeharkaldi bat irabazi duen lehenbiziko emakumea (j. 1957).
- Camille Muffat, frantziar igerilaria (j. 1989).
- Frei Otto, alemaniar arkitektoa (j. 1925).
- 2018 – Oskar Groening, alemaniar nazia, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina (j. 1921).
- 2020 –
- José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (j. 1930).
- Italo de Zan, italiar txirrindularia (j. 1925).
- 2021 –
- Adolfo Castaños, gaztelaniaz aritu zen idazle, poeta eta ekintzaile kataluniarra (j. 1954).
- James Levine, estatubatuar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (j. 1943).
- 2023 – Robert Blake, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- 2024 – Malcolm Holcombe, estatubatuar egile abeslaria (j. 1955).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Pantxika/Patxika/Pantxike, Nuño/Nuña/Nunia/Muño/Muñiz/Nunno Balza eta Urritz.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Long, Tony. «March 9, 1945: Burning the Heart Out of the Enemy» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |