Edukira joan

Miel Otxin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:21, 14 urtarrila 2020
Miel Otxin.

Miel Otxin Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Berez panpina erraldoi batez irudikatzen da, 3 metro neurtzen bait du. Uste denez eskualde honetako ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da. Igandean mutilek (gaur egun neskek ere bai) ostatuko ganberan prestatu eta moldatu ohi dute. Panpina lastoz betea dago eta herriko mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi du.

Pertsonaia honen sinbolismoa hain handia izanik, gerora Nafarroako beste udalerri, herri eta auzo batzuk ere "bereganatu" eta euren inauterietan erabili izan ohi dute: Iruñea, Tafalla, Burlata, Antsoain, Lizarra, Barañain, etab... ospakizunen amaieran herri bakoitzean bakoitzak bere berezko pertsonaia maltzurra zigortuaz.[1]

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak