Apirilaren 13
Itxura
Apirilaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirugarren eguna da, 104garrena bisurteetan. 262 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1863 – Madril-Hendaia burdinbidea Olaztira iritsi zen.
- 1980 – ETAk Eugenio Lazaro Valle militarra hil zuen Gasteizen.
- 2002 – Bilboko metroaren bigarren linea inauguratu zen Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean.
- 2011 – Espainiako espetxeetan 30 urte eta 10 hilabete eman ostean Jose Mari Sagardui, Gatza kalera atera zen.
- 2011 – Bertie Ahern Irlandako Errepublikako Lehen Ministro ohiak Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.
- 2014 – Nafarroako Etxarri-Aranatz udalerrian Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketa burutu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1919 – Amritsarreko sarraskia. Indiako Amritsar hirian sarraskia egin zuten soldadu britainiarrek, Jallianwala Bagh lorategian urteberri indiarra ospatzen ari zen jendetza, haurrak barne. Etxeratze agindua deklaratua zegoen, eta hainbat lagunek protesta baketsua hasi zuten.
- 1937 – Francok Irlandar Brigada faxista desegin zuen. Brigada arazo handiak sortzen ari zen.
- 1975 – Libanon eskuin muturreko kristau maronita talde batek palestinarrez betetako autobus bati eraso egin eta Libanoko Gerra Zibila hasi zen. 26 hildako eragin zituen erasoak.
- 2011 – Japoniako Agentzia Nuklearrak martxoaren 11ko tsunamiak eragindako Fukushimako zentral nuklearrean istripua Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalako balio maximora igo zuen.
- 2017 – AEBetako Armadak Afganistango Estatu Islamikoaren kobazulo eta lurrazpiko tunelen aurka Bonba Guztien Ama delakoa jaurti zuen, 10 tonako lehergailu ez nuklear erraldoia.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Xabier Silveirak bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2003 – Apirilaren 4an Maulen hasitako 13. Korrikari amaiera eman zitzaion Iruñean.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1913 – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 31-8 irabaziz Parisko SCUF-en aurka.
- 2019 – Euskal Herriko Itzuliaren 59. edizioan Ion Izagirre gipuzkoar txirrindularia izan zen garaile.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1914ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen Slam nagusia. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren aurretik jokaturiko azken txapelketa izan zen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1524 – Diego Lizarrakoa, nafar elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetikoa (h. 1578).
- 1607 – Nikolas Henrike Borboikoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (h. 1611).
- 1813 – Eusebio Maria Azkue, euskal idazlea (h. 1873).
- 1875 – Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (h. 1942).
- 1879 – Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1902 – Jesus Aranbarri, bizkaitar musikagilea (h. 1960).
- 1914 – Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (h. 1964).
- 1924 – Primitiba Lekuona Berasategi, oiartzuar botikari, euskalzale eta herritar nabarmena (h. 2011).
- 1928 –
- Ximun Haran, lapurtar pilotari, farmazialari eta politikaria (h. 2013).
- Jose Ignacio Telletxea, gipuzkoar idazle, historialari, teologo, apaiza eta euskaltzaina (h. 2008).
- 1929 – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (h. 2012).
- 1942 – Ricardo Blázquez, espainiar artzapezpikua, Bilboko apezpiku ohia, Ávilan.
- 1944 – Pedro Mari Zabalza, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1946 – Edorta Kortadi, gipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria.
- 1947 – Pepe Rei, Euskal Herrian bizi izan zen galiziar kazetari eta idazlea, Ourensen (h. 2021).
- 1948 –
- Peio Azketa, nafar margolaria.
- Kristina Mardaras, bizkaitar bertsolaria.
- 1956 – José Joaquín Martínez Sieso, PP alderdiko espainiar politikaria, Kantabriako presidente ohia.
- 1958 –
- Joseba Sarrionandia, bizkaitar idazlea.
- Pablo Sastre, euskal idazlea, Madrilen.
- 1961 – Jon Salaberri, HIES gaixoa eta gaixotasunaren kontrako ekintzaile ezaguna Euskal Herrian (h. 1995).
- 1964 – Miguel Colino, bizkaitar baxu-jotzailea.
- 1966 – Jon Sarasua, gipuzkoar bertsolari, idazle eta irakaslea.
- 1967 – Patxi Juaristi, bizkaitar soziologoa.
- 1972 – Garikoitz Azkue, gipuzkoar arraunlaria.
- 1981 – Laida Lertxundi, bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- 1988 – Mikel Iribas, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 – Gorka Laborda, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1229 – Luis II.a, Bavariako dukea (h. 1294).
- 1350 – Margarita III.a Flandriakoa, Flandriako kondesa (h. 1405).
- 1506 – Pierre Favre, santu, jesulagun eta teologo eta Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat (h. 1546).
- 1531 – Hugues Loubens de Verdalle, Maltako Ordenako 52. Printze eta Maisu Handia (h. 1595).
- 1519 – Katalina Medici, italiar noblea, Frantziako erregina ezkontidea (h. 1589).
- 1546 – Elisabet Valoiskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1568).
- 1570 – Guy Fawkes, ingeles azpikaria eta militarra (h. 1606).
- 1618 – Roger de Bussy-Rabutin, frantziar idazlea (h. 1693).
- 1732 – Frederick North, Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1792).
- 1743 – Thomas Jefferson, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidentea (h. 1826).
- 1747 – Luis Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (h. 1793).
- 1769 – Thomas Lawrence, ingeles margolaria (h. 1830).
- 1808 – Antonio Meucci, italiar asmatzaile eta zientzialaria, telefonoaren asmatzailea (h. 1889).
- 1819 – María Dolores Aldama Alfonso, Monteloko markesa, idazlea eta azukre-lantegien eta esklaboen jabe kubarra (h. 1844)
- 1825 – Francisco Linares Alcántara, Venezuelako presidentea (h. 1878).
- 1828 – Josephine Butler, Viktoriar Aroko feminista eta gizarte-erreformista britainiarra (h. 1906).
- 1837 – Joséphine Marchais, frantziar jornalaria, Parisko Komunan parte hartu zuena (h. 1874).
- 1851 – William Judge, irlandar abokatua, Elkarte Teosofikoaren hiru sortzaile nagusietako bat (h. 1896).
- 1860 – James Ensor, belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (h. 1949).
- 1866 – Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (h. 1908).
- 1869 – Vida Goldstein, australiar sufragista eta gizarte-erreformista (h. 1949).
- 1871 – Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (h. 1959).
- 1876 – Pilar Montaner Maturana, espainiar margolaria (h. 1961).
- 1883 – Alexander Vasilievitx Alexandrov, sobietar musikagilea, Alexandrov Taldearen sortzailea (h. 1946).
- 1885 –
- Pieter Sjoerds Gerbrandy, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1961).
- Marie Heurtin, jaiotzez emakume gor-itsua, Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako ezaguna (h. 1921).
- György Lukács, hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista (h. 1971).
- 1887 – Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (h. 1979).
- 1889 –
- Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (h. 1918).
- María Sorolla, espainiar margolaria (h. 1956).
- 1891 – Nella Larsen, Harlemgo Pizkundeko estatubatuar eleberrigilea (h. 1964).
- 1892 – Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (h. 1973).
- 1894 – Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (h. 1973).
- 1895 – Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (h. 1978).
- 1899 – Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (h. 1959).
- 1901 – Jacques Lacan, frantziar psikiatra (h. 1981).
- 1902 – Marguerite Henry, estatubatuar idazlea (h. 1997).
- 1904 – Yves Congar, frantziar elizgizona, ekumenismoaren bultzatzailea (h. 1995).
- 1906 –
- Samuel Beckett, irlandar idazle, kritikari eta olerkaria, 1969ko Literaturako Nobel Saria (h. 1989).
- Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- 1909 – Eudora Welty, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1910 – Aníbal Sánchez Reulet, argentinar filosofoa (h. 1997).
- 1914 – Orhan Veli Kanik, turkiar olerkaria, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat (h. 1950).
- 1915 – Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (h. 1997).
- 1920 – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 2017).
- 1921 – Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (h. 2002).
- 1922 – Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (h. 1999).
- 1923 – Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (h. 2004).
- 1924 – Stanley Donen, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 2019).
- 1928 – José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (h. 1999).
- 1931 – Michel Deville, frantziar zinemagilea (h. 2023).
- 1932 – Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (h. 1976).
- 1937 – Edward Fox, ingeles aktorea.
- 1939 –
- Seamus Heaney, irlandar olerkaria eta saiakeragilea, 1995eko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- Paul Sorvino, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1940 –
- Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 2016).
- Jean-Marie Gustave Le Clézio, frantziar idazlea, 2008ko Literaturako Nobel Saria.
- Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (h. 2021).
- 1941 – Michael Stuart Brown, estatubatuar sendagile eta ikertzailea, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1944 – Brian Pendleton, ingeles gitarra-jotzailea, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2001).
- 1946 – Al Green, estatubatuar kantaria, soul musikaren ahots berezienetako bat.
- 1948 – Drago Jančar, esloveniar idazlea.
- 1949 – Christopher Hitchens, ingeles-estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2011).
- 1950 –
- José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (h. 2017).
- Ron Perlman, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea eta bikoiztailea.
- 1959 – Isabel Expósito Morales, kanariar idazlea.
- 1951 – Júlio César Leal, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1960 – Rudi Völler, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1962 –
- Maria Baranda, mexikar poeta, narratzailea eta itzultzailea.
- Edivaldo Martins Fonseca, brasildar futbolaria (h. 1993).
- 1963 – Gari Kasparov, errusiar xake jokalaria, idazlea eta politikaria.
- 1964 –
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (h. 2022).
- Eusebio Sacristán, espaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- John Swinney, Eskoziako lehen ministroa.
- Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (h. 2013).
- 1965 - Elisabetta Gnone, italiar idazle eta kazetaria.
- 1968 –
- Jeanne Balibar, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Margrethe Vestager, daniar politikaria.
- 1970 – Szilveszter Csollány, hungariar gimnasta (h. 2022).
- 1971 –
- Juan Carlos Domínguez, espainiar txirrindulari ohia.
- Veljko Mršić, kroaziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Ruben Östlund, suediar zinema zuzendaria.
- 1975 –
- Frank Blanco, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Clara Montagut, espainiar diseinatzaile grafikoa, arte zuzendaria eta crafterra.
- 1977 – Ángel Vicioso, espainiar txirrindulari ohia.
- 1978 – Carles Puyol, kataluniar futbolaria.
- 1980 – Kelli Giddish, estatubatuar aktorea.
- 1983 –
- Claudio Bravo, txiletar futbolaria.
- Schalk Burger, hegoafrikar errugbi jokalaria.
- Nicole Cooke, galestar txirrindulari ohia.
- 1984 –
- Paulete Furacão, LGBTQIA+ brasildar ekintzailea.
- Andrea Nunes Brións, galiziar idazlea.
- 1985 – Carmen Carrera, estatubatuar modelo, telebistako pertsonaia, artista burlesko eta aktorea.
- 1988 – Rita Maestre, espainiar politikaria eta ekintzailea, Más País alderdi politikoko bozeramailea.
- 1989 – Fikile Mthwalo, lesothoar-hegoafrikar aktore eta gidoilaria.
- 1992 – George North, britainiar errugbi jokalaria.
- 1996 – Laura Escanes, kataluniar modeloa, poeta eta influencerra.
- 1998 – Álvaro Fernández Llorente, errioxar futbolaria.
- 2000 – Khea, argentinar abeslaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1897 – Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza, Bearnon (j. 1830).
- 1902 – Felipa Zurikaldai, bizkaitar filantropoa (j. 1849).
- 1919 – Juan Bautista Elustiza, gipuzkoar apaiz , organista eta musikologoa, Sevillan (j. 1885).
- 1928 – Luis Iruarrizaga, bizkaitar musikagilea (j. 1891).
- 1965 – Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa, Santiagon (j. 1890).
- 1976 – Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- 1987 – Amadeo Marco, nafar politikari karlista (j. 1900).
- 2008 – Elias Amezaga, bizkaitar idazlea (j. 1921).
- 2013 – Bienvenido Zilbeti Urkia, 109 urte eta 22 egun bizi izandako nafarra (j. 1904).
- 2016 – José Arregui Gil, nafar legelari eta politikaria (j. 1921).
- 2018 – Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (j. 1961).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 862 – Donald I.a Eskoziakoa, Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako bigarren erregea (j. c. 812)
- 1592 – Bartolomeo Ammannati, italiar arkitekto eta eskultore manierista (j. 1511).
- 1695 – Jean de La Fontaine frantziar alegilari, poeta, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1621).
- 1794 – Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (j. 1741).
- 1857 – Delfina Benigna da Cunha, brasildar poeta (j. 1791).
- 1865 – Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (j. 1794).
- 1882 – Bruno Bauer, alemaniar filosofoa (j. 1809).
- 1904 – Vasilii Veresxagin, errusiar margolaria, errusiar gerra-margolari ospetsuena (j. 1842).
- 1909 – Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (j. 1830).
- 1910 – Mary Anne Atwood, ingeles idazle esoterikoa eta alkimista (j. 1817).
- 1915 – Robert Hertz, frantziar antropologoa (j. 1881).
- 1918 – Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1870).
- 1935 – François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (j. 1873).
- 1938 – Hontz Gris, ingeles kontserbazionista, ehiztaria eta idazlea (j. 1888).
- 1941 – Annie Jump Cannon, estatubatuar astronomoa (j. 1863).
- 1943 – Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (j. 1888).
- 1944 –
- Cécile Chaminade, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1857).
- Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea (j. 1878).
- 1945 – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- 1956 –
- Emil Nolde, alemaniar margolari eta grabatzailea (j. 1867).
- Blanca de los Ríos, espainiar idazlea eta literatura kritikaria (j. 1859).
- 1966 –
- Carlo Carrà, italiar margolaria (j. 1881).
- Georges Duhamel, frantziar idazlea (j. 1844).
- 1968 - Mary Strong Clemens, estatubatuar botanikari eta flora-biltzailea (j. 1873).
- 1973 – Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1911).
- 1975 – François Tombalbaye, lehendabiziko Txadeko presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1918).
- 1983 – Mercè Rodoreda, kataluniar idazlea (j. 1909).
- 1987 – Herbert Blumer, estatubatuar soziologoa (j. 1900).
- 1998 – Bahi Ladgham, Tunisiako lehen ministroa (j. 1913).
- 2000 –
- Giorgio Bassani, italiar idazlea (j. 1916).
- Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1910).
- 2006 – Muriel Spark, ingelesezko eskoziar idazlea (j. 1918).
- 2008 – John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (j. 1911).
- 2014 – Emma Castelnuovo, italiar matematikaria eta pedagogoa (j. 1913).
- 2015 –
- Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel saria (j. 1927).
- 2018 – Miloš Forman, txekiar film zuzendaria (j. 1932).
- 2019 –
- Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (j. 1930).
- Neus Català, katalandar ekintzaile antifaxista (j. 1915).
- Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2020 –
- Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (j. 1934).
- Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (j. 1929).
- Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (j. 1929).
- 2022 – Michel Bouquet, frantziar antzezlea (j. 1925).
- 2023 –
- Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (j. 1971).
- Mary Quant, britainiar moda-diseinatzailea, minigonaren asmatzailea (j. 1930).
- 2024 – Joanna Dworakowska, poloniar xakelaria (j. 1978).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Abarne/Abar/Erramu, Kimetz, Otume eta Xuhurt.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |