Maiatzaren 13
(«Maiatzak 13» orritik birbideratua)
Jump to navigation
Jump to search
Maiatzaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamahirugarren eguna da, 134garrena bisurteetan. 232 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1890 - Bizkaiko lehendabiziko greba orokor modernoa hasi zen.
- 1975 - ETAk, Domingo Sanchez Muñoz goardia zibilaren tenientea erail zuen Gernikan.
- 1977 - Amnistiaren aldeko astean istilu ugari Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra hil zituen poliziak.
- 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1830 - Ekuador Espainiatik independizatu zen.
- 1888 - Brasilen esklabotza debekatu zen.
- 1917 - Portugalen hiru umek Fátimako Ama Birjina agertu zitzaiela adierazi zuten.
- 1981 - Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
- 2000 - Herbehereetan, Enschede hirian, suziri-gordetegi batean izandako leherketak 22 hildako eta 950 zauritutako utzi zituen. Kalteak 450 milioi €koak izan ziren.
- 2001 - Silvio Berlusconik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
- 2005 - Uzbekistango ejerzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- 2011 - Talibanek Pakistango Charsada hirian egindako bi atentatu suizidetan 88 pertsona hil ziren.
- 2014 -
- Ezezagun batzuk Katalan Herrien batasunaren ikur den Pi de les Tres Branques zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.
- Turkiako Soman gertatutako mehatze-istripuan 301 lagun hil ziren: 295 meatzari, 5 ingeniari eta mediku bat.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1970 - The Ballad of Cable Hogue (Cable Hogueko Balada) filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta Jason Robards, Stella Stevens eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 - Widows' Peak (Alargune Muinoa) filma estreinatu zen, John Irvinek zuzendu eta Mia Farrow, Joan Plowright, Natasha Richardson, Adrian Dunbar eta Jim Broadbent aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 - The Crow (Belea) filma estreinatu zen, Alex Proyasek zuzendu eta Brandon Lee, Ernie Hudson eta Michael Wincott aktoreek antzeztu zuten.
- 2017 - Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioaren garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen. Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2014 - Europako Justizia Auzitegiak interneten Ahazteko eskubidea onartu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1934 - Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 13-8 irabaziz Biarritz Olympique-n aurka.
- 2009 - Bilboko Athletic Klubak 1-4 galdu zuen FC Barcelona taldearen aurka Futboleko Errege Kopako finalean.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1909 - Italiako Giroaren lehen edizioko etapa lehiatu zen. Luigi Gannak irabazi zuen.
- 1923 - Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
- 2007 - Dhaulagiri: Ricardo Valencia eta Santiago Sagaste aragoiar alpinistak elur-jauzi batek harrapatuta hil ziren. Gerlinde Kaltenbrunner eta Javier Serrano, berriz, onik atera ziren.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1750 - Maria Rita Barrenetxea, bilbotar aristokrata eta idazlea (h. 1795).
- 1867 - Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (h. 1949).
- 1900 - Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (h. 1965).
- 1907 - Emilio Guinea, bizkaitar botanikari eta irakaslea (h. 1985).
- 1923 - Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (h. 2013).
- 1924 - Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (h. 2018).
- 1932 - Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (h. 2017).
- 1951 - Miguel Ángel Uzquiza, euskal irakasle eta politikaria, Burgosen.
- 1954 - Gregorio Muro, gipuzkoar komikigile, zuzendari eta gidoigilea.
- 1959 - Luis Vicente Otin, nafar txirrindulari ohia.
- 1960 - Ladis Galartza, Galartza III.a, nafar pilotaria.
- 1961 - Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskal filologoa eta euskaltzain urgazlea.
- 1963 - Ana Madariaga, bizkaitar politikari jeltzalea eta pedagogoa.
- 1964 -
- Pruden Gartzia, gipuzkoar liburuzain eta euskaltzain urgazlea.
- Xabier Olaso, bizkaitar idazlea.
- 1968 - Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia (h. 1997).
- 1970 - Ana Otero, espainiar aktorea, Donostian.
- 1981 -
- David López García, bizkaitar txirrindularia.
- Elisabeth Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia eta enpresaburua.
- Patri Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia.
- 1982 - Marta Docando, bizkaitar futbolaria.
- 1983 - Oiana Blanco, gipuzkoar judoka.
- 1994 -
- Irati Idirin, bizkaitar txirrindularia.
- Arthur Iturria, lapurtar errugbilaria.
- 1997 - Unai Laso, nafar pilotaria.
- 1998 - Jon Monkaiola, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1024 - Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (h. 1109).
- 1655 - Inozentzio XIII.a, Aita santua (h. 1724).
- 1699 - Sebastião José de Carvalho e Melo, portugaldar aitoren semea eta politikaria (h. 1782).
- 1713 - Alexis Clairaut, frantziar matematikaria (h. 1765).
- 1717 - Maria Teresa I.a Austriakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1780).
- 1750 - Lorenzo Mascheroni, italiar matematikaria (h. 1800).
- 1753 - Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua (h. 1823).
- 1767 - Joanes VI.a Portugalgoa, errukibera, Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea (h. 1826).
- 1792 - Pio IX.a, Aita santua (h. 1878).
- 1795 - Pavel Josef Safarik, eslovakiar filologoa eta arkeologoa (h. 1861).
- 1822 -
- Frantzisko Asiskoa Borboikoa, Espainiako errege ezkontidea (h. 1902).
- José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua (h. 1898).
- 1840 - Alphonse Daudet, frantziar idazlea (h. 1897).
- 1857 - Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (h. 1932).
- 1882 - Georges Braque, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1963).
- 1888 - Inge Lehmann, daniar sismologoa (h. 1993).
- 1895 - Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (h. 1926).
- 1899 - Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (h. 1999).
- 1902 - Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (h. 1977).
- 1907 - Daphne du Maurier, britainiar idazlea (h. 1989).
- 1908 - Carlos Iniesta Cano, espainiar militarra (h. 1990).
- 1914 - Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (h. 1981).
- 1922 - Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (h. 1991).
- 1924 - Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (h. 2017).
- 1931 - Jim Jones, Herriaren Tenplua sektaren sortzaile eta burua, Guyanako Jonestown herrian sektakideen suizidio masiboa agindu zuena (h. 1978).
- 1934 - Adolf Muschg, suitzar idazle eta literatura irakaslea.
- 1938 - Giuliano Amato, Italiako lehen ministroa.
- 1939 - Harvey Keitel, estatubatuar aktorea.
- 1941 -
- Senta Berger, austriar aktorea.
- Ritchie Valens, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, La Bamba abestiaren rock egokitzapenagatik ospetsua (h. 1959).
- 1947 - Takeo Takahashi, japoniar futbolari ohia.
- 1950 - Stevie Wonder, estatubatuar abeslaria.
- 1954 -
- Hideki Maeda, japoniar futbolari ohia.
- Frédéric Pietruszka, frantziar eskrimari ohia, florete modalitatean aditua.
- 1958 - Jordi Corominas i García, kataluniar alpinista eta mendi gidaria.
- 1961 - Dennis Rodman, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, 1990eko hamarkadako NBAko handienetakoa.
- 1964 - Jordi Sánchez, kataluniar aktore eta gidoilaria.
- 1967 - Chuck Schuldiner, estatubatuar musikaria, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositorea (h. 2001).
- 1972 - Pablo García Casado, espainiar poeta.
- 1976 - Mark Delaney, galestar futbolaria.
- 1986 - Robert Pattinson, britainiar abeslari, aktorea eta modeloa.
- 1987 -
- Anni B Sweet, espainiar abeslaria.
- Marianne Vos, herbeheretar txirrindularia, bere belaunaldiko onentzat hartua.
- 1993 - Romelu Lukaku, belgikar futbolaria.
- 1995 - Yanis Rahmani, frantziar-aljeriar jatorriko futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1845 - Joan Nikolas Etxeberria, nafar idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1796).
- 1922 - Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela, Marokon (j. 1879).
- 1924 - Gregorio Suberbiola, nafar sindikalista anarkista, Bartzelonan (j. 1896).
- 1951 - Jesús Etaio, nafar kazetari karlista (j. 1894).
- 1966 - Antonio Juantegi, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 2007 - Ricardo Valencia, nafar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1959).
- 2015 - Adolfo Sarasketa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1646 - Maria Ana Espainiakoa, Espainiako infanta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatziza eta Hungariako eta Bohemiako Erregina (j. 1606).
- 1832 - Georges Cuvier, frantziar naturalista eta zoologoa (j. 1769).
- 1861 - William Henry Fitton, irlandar geologoa (j. 1780).
- 1866 - Nikolai Brashman, errusiar matematikaria (j. 1796).
- 1888 - Jean-François Cerquand, frantziar idazlea (j. 1816).
- 1904 - Gabriel Tarde,frantziar soziologo eta kriminologoa (j. 1843).
- 1916 - Sholom Aleichem, errusiar idazlea (j. 1859).
- 1925 - Boris Savinkov, errusiar idazle eta iraultzailea (j. 1879).
- 1929 - Arthur Scherbius, alemaniar ingeniari elektrikoa, Enigma makinaren asmatzailea (j. 1878).
- 1930 - Fridtjof Nansen, norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa, 1922ko Bakearen Nobel Saria (j. 1861).
- 1937 - Cecil Meares, Terra Nova espedizioko txakurren hezitzaile burua eta errusierako interpretea (j. 1877).
- 1939 - Stanisław Leśniewski, poloniar logikari eta matematikaria (j. 1886).
- 1961 - Gary Cooper, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1965 - Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (j. 1884).
- 1975 - Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (j. 1909).
- 1983 - Otto Heckmann, alemaniar astronomoa (j. 1901).
- 1988 - Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (j. 1929).
- 1992 - F. E. McWilliam, ipar Irlandako eskultorea (j. 1909).
- 1997 - Laurie Lee, ingeles poeta (j. 1914).
- 1999 - Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (j. 1902).
- 2001 - R. K. Narayan, indiar eleberrigilea (j. 1906).
- 2005 - George Dantzig, estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- 2007 - Santiago Sagaste, aragoiar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1973).
- 2010 - Paul Garabedian, estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista (j. 1927).
- 2018 - Margot Kidder, kanadar aktorea (j. 1948).
- 2019 - Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1922).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Izadi eta Oskia.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |