Irailaren 25
(«Irailak 25» orritik birbideratua)
Jump to navigation
Jump to search
Irailaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita zortzigarren eguna da, 269.a bisurteetan. 97 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1978 - ETAk goardia zibileko bi agente hil zituen Donostian.
- 1985 - Baionako "Monbar" taberna metrailatu zuten. Bertan zeuden Jose Mari Etxaniz Maiztegi "Potros", Iñaki Asteasuinzarra Pagla, Agustin Irazustabarrena Urruzola "Legra" eta Sabin Etxaide Ibarguren "Eskumotza" erailak, eta Jean Iriarte zauriturik.
- 2007 - ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Zarauzko ertzain etxean.
- 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ garaile.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - Autobus istripua Ekuadorren, 47 hildako, euretarik 20 haur.
- 2007 - Myanmar: Aginte militarraren aurkako protesta jendetsuen ondoren, etxeratzeko agindua ezarri zuten Yangun eta Mandalai hirietan.
- 2012 - Milaka pertsonek Madrilen kongresua inguratu eta Espainiak bizi zuen ustelkeria eta murrizketa sozialak salatzeko elkartu ziren. Polizia manifestariei oldartu eta 36 pertsona atxilotu zituen.
- 2017 - Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferenduma ospatu zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1960 - Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 2. edizioan Andres Narbarte Xaltok jantzi zuen txapela.
- 2015 - Donostiako Zinemaldia: Emily Watson ingeles aktoreak Donostia Saria jaso zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987 - The Princess Bride (Printzesa Emaztegaia) filma estreinatu zen, Rob Reinerek zuzendu eta Cary Elwes, Robin Wright, Mandy Patinkin, Chris Sarandon, Christopher Guest, Wallace Shawn, André Roussimoff, Peter Falk, Billy Crystal eta Fred Savage aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1928 - Erri-Berri futbol taldea sortu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1873 - Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (h. 1965).
- 1881 - Moisés Huerta, bizkaitar eskultorea, Valladoliden (h. 1962).
- 1886 -
- José Juan Bautista Merino Urrutia, euskal-errioxar historialaria eta euskalaria (h. 1982).
- Jesus Guridi, arabar musikaria, Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetakoa (h. 1961).
- 1891 - Manuel de Irujo, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (h. 1981).
- 1902 - Gonzalo Manso de Zúñiga, errioxar idazle eta argitaratzailea, euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratua, Haron (h. 1982).
- 1913 - Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria (h. 2003).
- 1915 - María Puy Uitzi, euskal irakasle eta historialaria, Nafarroako historian aditua (h. 2008).
- 1922 - Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (h. 2019).
- 1954 - Fernando Puras, PSNko nafar politikaria.
- 1961 - Lierni Fresnedo, gipuzkoar antzerki eta telebistako aktorea.
- 1962 - José Díez Calleja, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 - Goyo Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 - Peio Lizarazu, lapurtar surflaria.
- 1978 -
- Joseba Amunarriz, gipuzkoar traineru-estropadetako patroia.
- Ernesto Prat, nafar idazlea.
- Manuela Varela, galiziar aktorea, Donostian.
- 1980 - Ainhoa Cantalapiedra, bizkaitar abeslaria.
- 1987 - Ione Belarra, nafar psikologo eta politikaria.
- 1990 - Eneko Satrustegi, nafar futbolaria.
- 1999 - Maialen Oiartzabal, gipuzkoar eskiatzaile akrobatikoa.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1358 - Ashikaga Yoshimitsu, Ashikaga shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1408).
- 1599 - Francesco Borromini, suitzar-italiar arkitekto barrokoa (h. 1667).
- 1607 - Dorotea Anhalt-Zersbtekoa, Anhalt-Zerbsteko printzesa (h. 1634).
- 1644 - Ole Rømer, daniar astronomoa (h. 1710).
- 1657 - Imre Thököly, Késmárkeko kondea, hungariar politikaria (h. 1705).
- 1683 - Jean-Philippe Rameau, frantziar musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria (h. 1764).
- 1749 - Abraham Werner, alemaniar biologoa eta geologoa, mineralogiaren aitzindaria (h. 1817).
- 1755 - Pierre-Laurent Monestier, frantziar politikaria (h. 1796).
- 1766 - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon, frantziar militar eta politikaria (h. 1822).
- 1798 - Léonce Élie de Beaumont, frantziar geologoa (h. 1874).
- 1829 - William Michael Rossetti, ingeles literatura-kritikaria eta argitaratzailea (h. 1919).
- 1858 - Albrecht Penck, alemaniar geografoa (h. 1945).
- 1866 - Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (h. 1945).
- 1869 - Rudolf Otto, alemaniar filosofo eta teologo luteranoa (h. 1937).
- 1878 - Holger Thiele, daniar-estatubatuar astronomoa (h. 1946).
- 1881 - Lu Xun, txinatar idazlea, txinerazko literatura modernoaren aitatzat hartua (h. 1936).
- 1893 - Harald Cramér, suediar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- 1897 - William Faulkner, estatubatuar idazlea, 1949ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- 1901 - Robert Bresson, frantziar zinemagilea (h. 1999).
- 1902 - Ernst von Salomon, alemaniar idazlea (h. 1972).
- 1903 - Mark Rothko, errusiar-estatubatuar margolaria (h. 1970).
- 1906 -
- Jose Figueres Ferrer, Costa Ricako presidentea (h. 1990).
- Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (h. 1975).
- 1912 - Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (h. 1994).
- 1921 -
- Jacques Martin, frantziar komikigilea (h. 2010).
- Robert Muldoon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1992).
- Cintio Vitier, estatubatuar-kubatar poeta (h. 2009).
- 1923 - Robert Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1930 - Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1932 -
- Anatoli Solovianenko, sobietar tenorra (h. 1999).
- Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidentea (h. 2014).
- 1936 -
- August Kühn, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Moussa Traoré, Maliko presidentea.
- 1937 - Mary Allen Wilkes, estatubatuar programatzailea eta konputagailuen ingeniaria.
- 1942 - Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (h. 1976).
- 1943 - Robert Gates, estatubatuar politikaria.
- 1944 - Michael Douglas, estatubatuar zinemako aktorea eta ekoizlea.
- 1947 - Firmine Richard, frantziar aktore eta umorista.
- 1949 - Pedro Almodóvar, espainiar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- 1950 - Sebastião Lazaroni, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1951 - Mark Hamill, estatubatuar aktorea.
- 1952 -
- Cherrie Moraga, estatubatuar poeta, saioegile eta antzerkigilea.
- Christopher Reeve, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1954 - Juan Carlos Vidal, bizkaitar futbolari ohia.
- 1955 - Karl-Heinz Rummenigge, alemaniar futbolari ohia, garai guztietako alemaniar futbolari onenetakoa.
- 1957 - Michael Madsen, estatubatuar aktore eta poeta.
- 1960 -
- Igor Belanov, ukrainar futbolari ohia.
- Shinji Tanaka, japoniar futbolari ohia.
- 1961 - Heather Locklear, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- 1965 -
- Kenta Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Scottie Pippen, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1968 - Will Smith, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- 1969 - Catherine Zeta-Jones, galestar aktore, abeslari eta dantzaria.
- 1971 - Axel Kicillof, argentinar ekonomialari eta politikaria.
- 1972 - Kim Grant, ghanatar futbolaria.
- 1979 - Michele Scarponi, italiar txirrindularia (h. 2017).
- 1980 - Olivia Molina, espainiar aktorea.
- 1981 - Dan Mintz, estatubatuar aktorea.
- 1983 - Yuhei Tokunaga, japoniar futbolaria.
- 1993 - Rosalia Vila, kataluniar flamenko abeslaria.
- 1995 - Sofía Reyes, mexikar abeslari eta aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 303 - Fermin Amiensgoa (San Fermin), San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia dena, Amiensen (j.272).
- 1086 - Gilen VIII.a Akitaniakoa, Baskonia eta Akitaniako duke eta Poitiersko kondea (j. 1023).
- 1863 - José Yanguas, euskal herritar politikari, historialari eta jurista (j. 1782).
- 1872 - Manez Etxeto, Katxo, lapurtar bertsolaria (j. 1789).
- 1902 - Emmanuel Intxauspe, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1815).
- 1926 - Ramón Zapirain Heraufset, donostiar pertsonaia (j. 1869).
- 1936 -
- Fernando de la Quadra-Salcedo, Castillejosko III. markesa, bizkaitar abokatu eta genealogista (j. 1890).
- Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, fusilatua (j. 1875).
- 1937 - Francisco Mula Castro, Izquierda Republicana alderdiko nafar kidea, fusilatua (j. 1893).
- 1981 - Hélène Elizaga, lapurtar margolaria (j. 1896).
- 2002 - Raul Urrutikoetxea, euskal herritar margolari neorrealista (j. 1962).
- 2017 - Iñaki Beristain, gipuzkoar frantziskotar fraide eta euskaltzalea, Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat (j. 1947).
- 2018 - Jon Tati Egiarte, bizkaitar txirrindularia (j. 1960).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1066 - Harald III.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1015).
- 1506 - Filipe I.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1478).
- 1534 - Klemente VII.a, Aita santua (j. 1478).
- 1617 - Francisco Suárez, espainiar filosofoa eta teologoa (j. 1548).
- 1621 - Mary Sidney, bere poesia eta mezenasgo literarioari esker ospe handia lortu zuen lehen emakume ingelesetako bat (j. 1561).
- 1626 - Théophile de Viau, frantziar poeta (j. 1590).
- 1630 - Ambrogio di Spinola, espainiar militarra (j. 1569).
- 1680 - Samuel Butler, ingeles olerkaria (j. 1612).
- 1765 - Richard Pococke, ingeles prelatu eta bidaiaria, antropologo eta egiptologoen aitzindaria (j. 1704).
- 1849 - Johann Strauss I.a, austriar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea (j. 1804).
- 1914 - Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua (j. 1837).
- 1917 - Thomas Ashe, irlandar nazionalista (j. 1885).
- 1950 - George Kingsley Zipf, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1902).
- 1954 - Eugeni d'Ors, kataluniar filosofo eta idazlea (j. 1881).
- 1958 - John Broadus Watson, estatubatuar psikologoa (j. 1878).
- 1970 - Erich Maria Remarque, alemaniar eleberrigilea (j. 1898).
- 1972 - Alejandra Pizarnik, argentinar olerkaria (j. 1936).
- 1980 -
- John Bonham, ingeles rock musikalari eta bateria-jolea, Led Zeppelin taldeko kidea (j. 1948).
- Lewis Milestone, moldaviar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1895).
- 1983 - Leopoldo III.a Belgikakoa, Belgikako laugarren erregea (j. 1901).
- 1896 - Nikolai Semionov, errusiar fisikari eta kimikaria, 1956ko Kimikako Nobel Saria (j. 1896).
- 1987 -
- Mary Astor, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Victoria Kent, espainiar abokatu eta politiko errepublikazalea (j. 1891).
- 1991 - Klaus Barbie, Lyongo harakina, SS-ko eta Gestapoko goi kargua (j. 1913).
- 1992 - César Manrique, kanariar artista (j. 1919).
- 2003 - Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- 2007 - Nobuo Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1921).
- 2009 - Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (j. 1923).
- 2011 - Wangari Maathai, kikuyu etniako keniar ekintzaile ekologista eta feminista, 2004ko Bakearen Nobel Saria (j. 1940).
- 2015 - Carol Rama, italiar margolaria (j. 1918).
- 2016 - Arnold Palmer, estatubatuar golfaria (j. 1929).
- 2017 - Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (j. 1927).
- 2018 - Helena Almeida, portugaldar argazkilari eta artista (j. 1934).
- 2019 - Paul Badura-Skoda, austriar piano-jotzailea eta musikologoa (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Fermintxo, Lope, Lopene eta Lopeiza.
- San Fermin Txikito: Iruñeko Alde Zaharreko Aldapa auzoan.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |