Beasain: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°02′50″N 2°12′12″W / 43.0473°N 2.2033°W / 43.0473; -2.2033
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
223. lerroa: 223. lerroa:
Beasaingo [[euskalki]]a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Beasain - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/beasain/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-04}}</ref> [[gipuzkera]]ren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-03}}</ref> aldaera bat da, [[Goierriko gipuzkera|Goierriko hizkerakoa]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Goierrikoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/sartaldekoa-g/goierrikoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-03}}</ref> hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, [[Beterri]]tik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra [[Aratz-Matxinbenta]] auzoa da.<ref>Aintzane Agirrebeña, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren Elizegi eta Asier Sarasua Aranberri: ''Beasaingo Euskara'', Beasaingo Paperak bildumako 15. liburukia (Beasaingo Udala, 2007). Egileek haren iruzkina egin zuten ''[[Goierriko Hitza]]''n, 2007-11-08an.</ref>
Beasaingo [[euskalki]]a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Beasain - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/beasain/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-04}}</ref> [[gipuzkera]]ren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-03}}</ref> aldaera bat da, [[Goierriko gipuzkera|Goierriko hizkerakoa]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Goierrikoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/sartaldekoa-g/goierrikoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-03}}</ref> hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, [[Beterri]]tik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra [[Aratz-Matxinbenta]] auzoa da.<ref>Aintzane Agirrebeña, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren Elizegi eta Asier Sarasua Aranberri: ''Beasaingo Euskara'', Beasaingo Paperak bildumako 15. liburukia (Beasaingo Udala, 2007). Egileek haren iruzkina egin zuten ''[[Goierriko Hitza]]''n, 2007-11-08an.</ref>


Beasaingo Udalak [[2005]]. urtean abiatutako ''Beasaingo euskara eta etnografia'' proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.<ref>[http://www.ahotsak.com/proiektuak/beasaingo-euskara-eta-etnografia/ ''Beasaingo euskara eta etnografia'' proiektuaren web orria], ''Ahotsak.com'', [[Euskal Herriko Ahotsak]] egitasmoaren webgunean.</ref>
Beasaingo Udalak [[2005]]. urtean abiatutako ''Beasaingo euskara eta etnografia'' proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.<ref>[http://www.ahotsak.com/proiektuak/beasaingo-euskara-eta-etnografia/ ''Beasaingo euskara eta etnografia'' proiektuaren web-orria], ''Ahotsak.com'', [[Euskal Herriko Ahotsak]] egitasmoaren webgunean.</ref>


== Ondasun nabarmenak ==
== Ondasun nabarmenak ==

13:02, 26 urria 2018ko berrikusketa

Beasain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Beasainen ikuspegi orokorra, Loinazko Andre Mariaren baselizatik begiratuta: hurbilean Loinatz auzoa, ezkerrean urrunxeago Beasaingo erdigunea, eskuinaldean Indar lantegia, eta urrutira Txindoki mendia.
Fitxategi:Ez
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaBeasain
AlkateaLeire Artola
Posta kodea20200
INE kodea20019
Herritarrabeasaindar
Ezizenabarek
Kokapena
Koordenatuak43°02′50″N 2°12′12″W / 43.0473°N 2.2033°W / 43.0473; -2.2033
Map
Azalera30.02
Garaiera159
Distantzia42 km Donostiara
Demografia
Biztanleria13.970 (2023)
93 (2022)
alt_left 6.904 (%49,4) (%49,9) 6.976 alt_right
Dentsitatea465,36 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,89
Zahartze tasa[1]% 21,71
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,36 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,96 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 55,94 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 41.11 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://www.beasain.org/

Beasain Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdeko jendetsuena, 13.863 biztanle baitzituen 2016. urtean. Oria ibaiaren ertzean kokatua du hirigunea, Usurbe mendiaren hegoaldeko magalean, Gipuzkoako hiriburua den Donostiatik 42 kilometrora, eta itsas mailatik 159,2 metro gorago.

Geografia

Ingurune naturala

Beasaingo ia udalerri osoa Oriaren arroan dago. Oria da, gainera, Beasaingo ibairik urtsuena eta herrigunea zeharkatzen duena. Udalerriaren zatitxo bat, ipar mendebaldean, Urolaren arroakoa da. Hauek dira Oria ibaira isurtzen diren ibai, erreka eta errekatxoak: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza. Urola ibaira, berriz, beste hauek isurtzen dira: Ibaieder, Errekaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.

Beasaingo punturik altuena Murumendiko gailurra da (867 m), euskal mitologian Mariren bizilekua; baxuena, berriz, Oria ibaiaren ibilgua, Ordiziara igarotzen den tokian. Udalerri menditsua da, hegoaldean dituen Oria eta Eztanda ibaien aldameneko lur lau emankorrak izan ezik. Hona hemen mendi garaienak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar, Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.

Beasaindik hegoaldera begiratuta, Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak ageri dira.

Udalerri mugakideak

Erlojuaren orratzen noranzkoan:

Auzoak

Matxinbenta auzoa.
Astigarreta auzoa, Mandubiko mendatetik ikusia.

Beasainek hamabi auzo ditu:

Auzoa Biztanleak
(2004)
Altamira 15
Antzizar 4
Aratz-Matxinbenta 31
Arriaran 68
Astigarreta 13
Beasaingo herrigunea 12.032
Beasainmendi 87
Garin 24
Gudugarreta 38
Loinatz 91
Salbatore 30
Ugartemendi 9

Historia

Beasaingo Igartza jauregia.

Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Beasainen: Murumendi eta Matxinbentan trikuharriak daude. Erdi Aroan, XIII. mendean, Igartzako eta Arriarango leinuak ziren nagusi herrian; Igartzatarren nagusigoak mende askoan iraungo zuen. Arriarangoaren dorretxea, 1456an eraitsi zuten Gipuzkoako anaiarteek.

1399an, Beasain Ordiziari uztartu zitzaion, gaizkile, bidelapur eta ahaide nagusiengandik defendatzeko, Ordizia baitzen inguruko hiri nagusia. Hala ere, nolabaiteko autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.

XV. mendean, Igartzako jaunak Igartzako burdinola eraikiarazi zuen, eta orduz geroztik Beasaingo ekonomiaren ardatza metalgintzaren inguruko industria izan da.[oh 1]

1615ean hiribildu titulua lortu zuen eta Ordiziako auzo izatetik herri izatera igaro zen. Orduantxe ere hiribildu bilakatu ziren Astigarreta eta Gudugarretarekin (biak gaur egun Beasaingo auzoak dira) muga arazoak izan zituen XIX. mendearen hasiera arte.

1619an Ataun eta Idiazabalekin elkartu zen, Gipuzkoako Batzarretarako ordezkariaren gastuak murriztearren. 1639an batasunetik irten eta 1644an Ordiziarekin elkartu zen hamar urterako. Batasun horrek aurrekoaren helburu bera zuen: Batzarretara bien artean ordaindutako ordezkari bakarra bidaltzea, alegia. 1682an Zaldibia, Ordizia eta Aramarekin elkartu zen, eta 1710ean Ataun batu zitzaien. 1818an Beasain, Ataun eta Zaldibiak Atazalbeako Batasuna sortu zuten, betiere Gipuzkoako Batzarretarako gastuak murrizteko helburuz. Batasun horrek 1852 arte iraun zuen.

Burdinolek garrantzi handia izan zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik, eta, Industria Iraultza iritsi zenean, hemen eraiki zen Gipuzkoako lehen labe garaia, 1860an. Hor du jatorria gaur egun trengintzan diharduen eta Beasaingo eta Goierri osoko enpresa nagusia den CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) konpainiak.

Ekonomia

Industria da udalerriko jarduera nagusia: trengintza (CAF), siderurgia, material elektrikoak, kimikoa, etab.; merkataritza eta zerbitzu-gunea ere bada. Lanean ari den populazioaren erdiak industrian dihardu eta ia beste erdiak zerbitzu-sektorean.

Demografia

Beasaingo biztanle kopuruak maila berdintsuan iraun zuen hainbat mendez, harik eta, XIX. mendearen bukaerarekin, herria industrializatu zen arte. Geroztik, eta bereziki CAF enpresaren sorrera eta hazkundearekin, immigrazio handia izan zen,[4] batez ere 1970. urteraino.

XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bilakaera hau izan du Beasainek, biztanle kopuruaren aldetik:

Beasaingo biztanleria

Gaur egun, Beasain Gipuzkoako 15. udalerria da, biztanle kopuruaren aldetik.[5] Hona hemen azken urteotako bilakaera:

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE[6])
19961998200020022004200620082010
12.33112.29712.13412.25712.44212.68213.51013.680

Politika

Udalaren egungo osaera

Beasaingo udaletxea eta plaza nagusia.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak eskuratu zituen boto gehien, EAJ alderdiari 44 botoko diferentzia aterata. Bilduko Koldo Agirre hautatu zuten alkate, bere taldearen eta Aralarren botoari esker. EAJko zinegotziek bere hautagaiari eman zioten botoa, PSE-EE taldekoek bereari eta Hamaikabat eta PP taldekoak abstenitu egin ziren.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen eta Hamaikabat, Aralar eta PP alderdiek, bakoitzak zuen zinegotzi bakarra galdu zuten. Emaitzen ondorioz, EAj taldeko Aitor Aldasoro hautatu zuten alkate.

Beasaingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 17
2.902 (% 49,21)
6 / 17
1.905 (% 31,49)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
6 / 17
1.871 (% 31,73)
6 / 17
1.949 (% 32,22)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
917 (% 15,55)
2 / 17
861 (% 14,23)
Hamaikabat
1 / 17
462 (% 7,64)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
207 (% 3,51)
1 / 17
372 (% 6,15)
Aralar**
1 / 17
319 (% 5,27)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
**2015ean Aralar Euskal Herria Bildu koalizioaren barruan aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateen zerrenda

Agintaldia Alkatea
2015- Aitor Aldasoro (EAJ)
2011-2015 Koldo Agirre Mujika (Bildu)
2003-2011 Patxi Plazaola Muguruza (EAJ)
1995-2003 Jon Jauregi Bereziartua (EAJ)
1991-1995 Jose Luis Arriola Trueba (EAJ)
1983-1991 Jose Antonio Imaz Insausti (EAJ)
1979-1983 Juan Lasa Jauregi (EAJ)
Beasaingo geltokiaren irudia, 2000. urtearen ingurukoa; geroztik asko aldatu eta hobetu da geltokiaren aurrealdeko plaza.

Azpiegiturak

Esan bezala, Erdi Aroaz geroztik behintzat bide garrantzitsuak igaro dira Beasaindik. Gaur egun, herritik igarotzen dira A-1 autobidea eta Madril-Irun trenbidea. Beasaingo tren geltokia da Goierriko tren geltoki nagusia. Probintzia arteko hainbat autobus lineak ere bidaiariak hartu eta uzteko geldialdia egiten dute Beasainen.[7]

Herri barruko eta inguruko herrietako joan-etorrietarako garraiobide publiko nagusia autobusak dira,[7] eta trena ere erabiltzen da inguruko zenbait herritara joan-etorriak egiteko.[8]

Euskara

Beasaingo euskara eta etnografia proiektuan elkarrizketaturiko beasaindarrak, Astigarreta auzoan.
Beasaingo Jose Inazio Lasaren[9] testigantza, auzo-eskolaren eta irakasleen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[10][11] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Beasaingo euskalkia[12] gipuzkeraren[13] aldaera bat da, Goierriko hizkerakoa[14] hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, Beterritik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra Aratz-Matxinbenta auzoa da.[15]

Beasaingo Udalak 2005. urtean abiatutako Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.[16]

Ondasun nabarmenak

Historiaren aldetik nolabaiteko balioa duten Beasaingo eraikinen zerrenda osoa hementxe duzu: Beasaingo ondare higiezinaren inbentarioa (2001). Nabarmenenak aipatuko ditugu hemen.

Igartzako eraikin multzoa

Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren eskuinaldean dituen eraikinak: burdinola, errota, jauregia eta baseliza
Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren ezkerraldean duen eraikina: Dolarea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza.

Igartzako jaun-andre boteretsuei lotua, Behe Erdi Arokoak dira aztarnarik zaharrenak. Eraikin hauek ditu osagai:[17]

  • Igartza jauregia: Igartzako jaun-andreen oinetxea. Jauregia XVI. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek, Henrike IV.a Gaztelako erregeak XV. mendean suntsiarazi zien Erdi Aroko dorretxearen gainean.
  • Igartzako zubia: harrizko zubia eraikitzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelakoak 1256. urtean. Igartzari buruzko estreinako aipamena, beraz, zubiarena da; ez da harritzekoa, dorretxea hura zaintzeko eraikiko baitzuten, Erdi Aroan egin ohi zenez. Kokaleku estrategikoa baitzen: hortxe elkartzen ziren Gipuzkoara Lizarratetik eta Leintz-Gatzagatik sartutako bideak, Oria arroko bidea hartzeko. Eta bide horrekin gurutzatzen zen, Igartzan, Nafarroatik Bizkairantz zihoan bidea. Beraz, Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako erresumen arteko komunikazioetarako gune garrantzitsua zen. Igartzako zubiaren jabe zen Igartzako jauna, eta 1480. urte arte bidesaria ordaindu behar izan zion zubia igarotzen zuen orok.
  • Igartzako burdinola: lehenengo aldiz XV. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek; geroztik hainbat aldiz suntsitu, berreraiki eta berritu da.
  • Igartzako errota: 1431koa da haren lehendabiziko aipamena.
  • Igartzako gurutzea: hareharrizko gurutzea, bost bat metrokoa. Oinean, metalezko bi plakatan, San Martin Loinazkoak bere idazkariari 1596an diktatu ziona jasotzen duen esaldi hau du (euskaraz eta gaztelaniaz): «Igartzakoa naiz, Tolosatik lau legoatara». Martin Albisu apaizak eman zuen gurutze hori eraikitzeko agindua, 1599an; Beasaingo parrokiako apaiza zen, eta hura eraikitzeko behar adina diru utzi zuen ondaretan.
  • Dolarea: etxe horrek sagardoa egiteko dolarea zuelako du izen hori. Ostatutzat ere erabili zen. Gaur egun, Dolarea izeneko hotela eta jatetxea dago hor.
  • Errementariaren etxea.
  • Baseliza (Belengo Andre Mariaren kapera): jauregiaren aurrealdean dago.

Loinazko Andre Mariaren baseliza

Loinazko Andre Mariaren baseliza XVI. menderako eraikia zegoen, eta dirudienez XIII. mendekoa da hango Andre Mariaren zurezko irudi polikromatua.

Letamendi baserria

Letamendi baserria XVII. mendekoa da. Beasaingo herrigunearen gaineko muino batean dago, Beasainmendi auzoaren beheko aldean.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina garai hartakoak pulpitu azpiko arkua eta Igartzako jaun-andreen kapera baino ez dira. XVI. eta XVII. mendeetan hainbat berrikuntza lan egin ondoren hartu zuen eraikuntzak ia erabat gaur egungo itxura. 1660an arkupea eraiki zitzaion, eta herriko gune publiko garrantzitsu bilakatu zen. Kanpandorrea XVII. mendekoa da, eta sakristia XVIII. mendekoa. Barnealdean hiru ataleko erretaula dago. Nabe bakarreko eliza da; atzealdean korua eta hainbat gela ditu erantsirik. Gurutze gangak ditu estalkian.

Olaran fabrika

Olaran fabrika 1939an eraiki zuten, eta arkitektura arrazionalistaren erakusgarri da. Orduz geroztik larrugintzan aritu zen, harik eta 2009. urtean —nazioarteko krisialdiak jota— enpresa itxi zuten arte.

Beasaindar ospetsuak

San Martin Loinazkoaren estatua.

Jaiotegunaren hurrenkeran:

Argazki galeria

Oharrak

  1. Garai hartan, XV. mendean, lanean zen Igartzaola izeneko burdinola ere, Aratz-Matxinbentan. Igartzako jaun-andreena zen hura ere.[3]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Igartzako multzoa: XIV. mendetik bultzatutako egitasmoa», Igartzako monumentu multzoaren webgunea.
  4. «Biztanleria», Beasaingo Udalaren webgunean.
  5. Iturria: INE, Espainiako Estatistika Erakundea (2008-01-01).
  6. (Gaztelaniaz) Beasaingo biztanle kopuruak, Espainiako Estatistika Erakundearen (INE) webgunean. Eskuratze-data: 2011-07-20.
  7. a b «Garraioa», Beasaingo Udalaren webgunea.
  8. Renfe konpainiaren Donostiako aldiriko trenen ordutegia, Renferen webgunea.
  9. «Lasa Odriozola, Jose Inazio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  11. «Auzo-eskola; apaiza irakasle - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  12. «Beasain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  13. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  14. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  15. Aintzane Agirrebeña, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren Elizegi eta Asier Sarasua Aranberri: Beasaingo Euskara, Beasaingo Paperak bildumako 15. liburukia (Beasaingo Udala, 2007). Egileek haren iruzkina egin zuten Goierriko Hitzan, 2007-11-08an.
  16. Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren web-orria, Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak egitasmoaren webgunean.
  17. David Zapirain (Aranzadi Zientzia Elkartea): Igartzako monumentu multzoaren webgunea. Beasaingo Udala.
  18. Ane Etxezarreta Ayerbe (Etxezarreta)-ren fitxa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-08).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beasain Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa