Joan Karlos I.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Joan Karlos I.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Karlos I.a Borboikoa 
Berorren Maiestatea
Joan Karlos I.a Espainiakoa

Karguan
1975(e)tik
Aurrekoa Francisco Franco
Oinordekoa Filipe Borboikoa

Jaiotza 1938ko urtarrilaren 5a
Erroma, Italia
Ezkontidea Sofia Greziakoa
Egoitza Zarzuela jauregia
Sinadura Joan Karlos I.a Espainiakoa-ren sinadura

Joan Karlos I.a, izen osoa gaztelaniaz Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias edo Juan Carlos I, (Erroma, 1938ko urtarrilaren 5a - ) 1975tik gaur egun arte, Espainiako erregea eta estatuburua da. Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Joan Karlosen aitari zegokion. Horrela, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarri zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman (Italia) jaio zen 1938ko urtarrilaren 5ean. Madrilen (Espainia), batxilergoa ikasi zuen erbestea eta gero. 1962.ean, Sofia Greziakoarekin ezkondu zen. Hauek dira gaur egundo Espainiako Errege-Erreginak. Ezkontza horretatik hiru seme-alaba dituzte:

1969an Espainiako Gorteek Francisco Francoren oinordekoa dela onartu zuten. 1975eko Azaroaren 22an izendatu zuten Espainiako Errege.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Konstituzioak, bere II. tituluko, 56. artikuluko, 2. parrafoan errege-titulua Joan Karlos I.ari ematen dio. Bestelako tituluak erabiltzea ere baimentzen du:[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Royal Styles Spain. En heraldica.org
  2. Espainiako monarkiak horrenbeste titulu dituenez, garrantzitsuenak idatzi ohi dira, baina badaude gaur egun erabiltzen ez diren hainbat titulu monarkia espainiarrak dituenak:
    Hungariako, Dalmaziako eta Kroaziako erregea
    Linburgoko, Lotaringiako, Luxenburgoko, Gelderlandeko, Estiriako, Karniolako, Carintiako eta Würtembergeko dukea
    Alsaziako landgrave-a
    'Suabiako printzea
    Franche-Comtéko konde palatinua
    Artoisko, Hainauteko, Namurko, Goriziako, Haut-Rhingo eta Kiburgoko kondea
    Oristano eta Goceanoko markesa
    Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Burgauko margrave-a
    Salinsko, Malinasko, Esloveniar Markako, Pordenoneko eta Tripoliko jauna.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Karlos I.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Joan Karlos I.a Espainiakoa


Monarkia Artikulu hau monarkiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.