«Txinako Herri Errepublika»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
Txinako populazioaren gorakada ekiditeko [[ume bakarraren politika]] jarri zuen martxan. Politika horrek hirietako familiak haur bakarra izatera derrigortzen ditu; herriguneetan bi izan ditzakete, baldin eta lehena emakumea bada. Halakorik gertatzen denean, emakume askok [[abortu]]a egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomiaren aldetik hobea dela uste baitute. Hori dela eta, 100 emakume jaiotzen direnean, 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera saihesteko neurriak hartu ditu gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik, diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.
 
Politika horrek kritika handiak jaso ditu, baina baita txalo ugari ere. [[NBE]]k populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du. Presiopean, [[2013|2013an]] ume bakarraren politika eraldatu zen; guraso bat seme edo alaba bakarra bazen, bi seme izan zitekeen. Azkenean, [[2015|2015ean]], politika hau baliogabetu zen; baina lehen zegoen bi semeko muga mantendu zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=China pone fin a la pol�tica del 'hijo �nico'|hizkuntza=es|data=2015-10-29|url=https://www.elmundo.es/internacional/2015/10/29/5631febf46163f27348b4645.html|aldizkaria=ELMUNDO|sartze-data=2019-01-06}}</ref>.
 
Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela [[2043]]an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.
686

edits

Nabigazio menua