Uztailaren 14
Itxura
Uztailaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamabosgarren eguna da, 196.a bisurteetan. 170 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1894 – Bilboko Euzkeldun Batzokija elkarteko balkoian Ziriako Iturri Urzelagak lehenbiziko aldiz Sabino eta Luis Arana Goiri anaiek marraztutako Ikurrina jaso zuen.
Mundua
- 1789 – Frantziako Iraultza: Parisko herritarrek Bastilla gaztelua hartu zuten, zazpi preso askatuz.
- 1902 – Veneziako San Marko Basilikaren X. mendeko ezkila-dorrea ezustean erori zen. 1912 urterako berreraiki zen, zen eta zegoen bezala
- 1969 – "Futbol Gerra" delakoa piztu zen El Salvador eta Honduras artean.
- 1986 – ETAk Madrilen furgoneta bat eztandarazi zuen.
- 2010 – 100 pertsona hil ziren Txina erdialde eta hegoaldean egondako uholdeetan.
- 2016 – Frantziako Niza hirian atentatua: Kamioilari batek gutxienez 84 lagun hil eta ehunka zauritu zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2005 – Iruñean Saide Príncipe de Viana zinemak bere ateak behin betiko itxi zituen.
Mundua
- 1942 – The Pride of the Yankees ("Yankeen Harrotasuna") filma estreinatu zen, Sam Woodek zuzendu eta Gary Cooper, Teresa Wright, Walter Brennan eta Dan Duryea aktoreek eta Babe Ruth beisbolari mitikoak antzeztu zuten.
- 1943 – For Whom the Bell Tolls ("Norengatik jotzen dute kanpaiek?") filma estreinatu zen, Sam Woodek zuzendu eta Gary Cooper eta Ingrid Bergman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1966 – Torn Curtain ("Kortina Urratua") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Paul Newman eta Julie Andrews aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1969 – Easy Rider ("Ibiltari Lasaia") filma estreinatu zen, bertan Dennis Hopper, Peter Fonda eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zuten.
- 1989 – When Harry Met Sally... ("Harryk Sally topatu zuenean...") filma estreinatu zen, Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendaria zuzendu eta Billy Crystal eta Meg Ryan aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2000 – X-Men ("X-Gizonak") filma estreinatu zen, Bryan Singerek zuzendu eta Patrick Stewart, Hugh Jackman, Ian McKellen, Halle Berry, Famke Janssen, James Marsden, Bruce Davison, Rebecca Romijn-Stamos, Ray Park eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – The Dark Knight ("Zaldun Iluna") filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Christian Bale, Michael Caine, Heath Ledger, Gary Oldman, Aaron Eckhart, Maggie Gyllenhaal eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1935 – Francisco Cepeda bizkaitar txirrindularia Col du Galibier jaisten ari zela hil zen 1935eko Frantziako Tourrean. Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia izan zen.
- 2011 – 2011ko Frantziako Tourra: Samuel Sánchezek (Euskaltel-Euskadi) 12. etapa irabazi zuen.
- 2015eko Frantziako Tourreko 10. etapa Tarben hasi eta San Martingo Harrian amaitu zen. Etapak Zuberoa zeharkatu zuen, Irurin (124. km) tarteko sprint bat ere izanda. Sky taldeko Christopher Froome britainiarrak irabazi zuen.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1840 – Buenaventura Iñigitz, nafar organo-jotzaile eta musikagilea (h. 1902).
- 1857 – Juan Jose Telleria Aiesta, beasaindar musikagilea (h. 1895).
- 1873 – Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista (h. 1936).
- 1887 – Buenaventura Gabikaetxebarria, Frai Buenaventura de Santa Catalina, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1901 – Fermín Sanz-Orrio, nafar politikari falangista (h. 1998).
- 1908 – Basilio Iraola, Mototxo, gipuzkoar idazlea (h. 1986).
- 1913 – Pierre Caubet, zuberoar txanbelari eta laboraria (h. 1988).
- 1915 – Mariano Izeta, euskal idazle eta nafar euskaltzaina (h. 2001).
- 1920 – Julio Mugarra, bizkaitar futbolaria (h. 2005).
- 1934 – Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilaria (h. 2020).
- 1935 – Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalaria (h. 2017).
- 1936 – Carmen Larumbe, euskal jatorriko argentinar dantzari eta koreografoa, Nafarroan (h. 1995).
- 1940 – Félix Ruiz Gabari, Gato, nafar futbolaria (h. 1993).
- 1943 – Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (h. 1965).
- 1953 - Patxi Intxaurrandieta Aizpurua, gipuzkoar musikologoa eta irakaslea.
- 1954 – Jose Ramon Muro, bizkaitar margolari abangoardista eta hiperrealista.
- 1955 – Tito Irazusta, gipuzkoar kazetari eta irrati-esataria.
- 1963 – Miriam Garcia Pascual, nafar eskalatzailea (h. 1990).
- 1964 – Javier Conde, bizkaitar atleta paralinpikoa, iraupen lasterketetan aditua.
- 1967 – Joseba Zorrilla, bizkaitar politikaria.
- 1969 – Floren Nazabal, nafar aizkolaria.
- 1973 – Maider Telleria, euskal belar hockey jokalari ohia.
- 1974 – Jean-Michel Labadie, lapurtar baxu-jolea, Gojira death metal taldekoa.
- 1978 – Mentxu Ramilo Araujo, arabar ikertzailea.
- 1980 – Naiara Etxeberria, gipuzkoar aktore ohia eta yoga irakaslea.
- 1992 –
- Irantzu García, euskal curling-jokalaria.
- Itsasne Larruskain, bizkaitar irakaslea eta futbolaria.
- 1998 – Lucía García, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1454 – Poliziano, italiar poeta, humanista eta itzultzailea (h. 1494).
- 1602 – Jules Mazarin, Mazarin kardinala, italiar kardinal, diplomatikari eta politikaria (h. 1661).
- 1610 – Fernando II.a Medici, Toskanako Duke Handia (h. 1670).
- 1634 – Pasquier Quesnel, frantziar teologo jansenista (h. 1719).
- 1717 – Ventura Rodríguez, espainiar arkitektoa (h. 1785).
- 1743 – Gavrila Romanovich Derzhavin, errusiar olerkaria (h. 1816).
- 1793 – George Green, ingeles fisikari eta matematikaria (h. 1841).
- 1798 – Francisco de Luxán, espainiako armadaburua (h. 1867).
- 1800 – Jean Baptiste Dumas, frantziar kimikaria (h. 1884).
- 1816 – Joseph Arthur Gobineau, frantziar diplomatiko eta idazlea (h. 1882).
- 1828 – Jervis McEntee, estatubatuar margolaria (h. 1891).
- 1862 –
- Florence Bascom, estatubatuar geologo eta hezitzailea, AEBetan geologia doktoregoa lortu zuen bigarren emakumea (h. 1945).
- Gustav Klimt, austriar margolari sinbolista (h. 1918).
- 1866 – Juliette Wytsman, belgikar margolari inpresionista (h. 1925).
- 1867 – Wilhelm Meinardus, alemaniar geografoa (h. 1952).
- 1868 – Gertrude Bell, britainiar idazle, bidaiari, politologo, arkeologo, espiatzaile eta gobernuko funtzionarioa (h. 1926).
- 1884 – Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa (h. 1966).
- 1888 –
- Odile Defraye, belgikar txirrindularia (h. 1965).
- Luther Reed, estatubatuar gidoilari eta zinema zuzendaria (h. 1961).
- 1889 – Ante Pavelić, Kroaziako Estatu Independenteko buruzagi faxista (h. 1959).
- 1896 – Buenaventura Durruti, espainiar sindikalista eta anarkista iraultzailea (h. 1936).
- 1897 – Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (h. 1964).
- 1903 – Carlos Prío Socarrás, Kubako presidentea (h. 1977).
- 1908 – George Sherman, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1991).
- 1910 – William Hanna, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2001).
- 1912 –
- Northrop Frye, kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria (h. 1991).
- Woody Guthrie, estatubatuar folk abeslaria (h. 1967).
- 1913 – Gerald Ford, Ameriketako Estatu Batuetako 38. Presidentea (h. 2006).
- 1916 – Natalia Ginzburg, italiar idazlea (h. 1991).
- 1918 – Ingmar Bergman, suediar antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazlea (h. 1982).
- 1919 – Lino Ventura, italiar aktorea (h. 1987).
- 1921 –
- Sixto Durán Ballén, Ekuadorko presidentea (h. 2016).
- Geoffrey Wilkinson, ingeles kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (h. 1996).
- 1925 – María Asunción Català, kataluniar irakaslea, matematikaria eta astronomoa (h. 2009).
- 1926 – Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1928 – Louis Calaferte, frantziar eleberrigilea (h. 1994).
- 1930 – Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (h. 1999).
- 1933 – Robert Bourassa, Quebeceko lehen ministroa (h. 1996).
- 1935 – Ei-ichi Negishi, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- 1938 – Moshe Safdie, kanadar arkitektoa.
- 1941 – Liudmila Markianova, kareliar hizkuntzalaria eta irakasle emeritua.
- 1942 – Javier Solana, espainiar politikaria, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi ohia.
- 1948 – Goodwill Zwelithini, zuluen erregea (h. 2021).
- 1955 – Sándor Puhl, hungariar futbol arbitroa (h. 2021).
- 1958 – Jujie Luan, txinatar eskrimalari ohia.
- 1960 –
- Angélique Kidjo, benindar abeslaria.
- Jane Lynch, estatubatuar aktorea, abeslaria eta idazlea.
- Dmitri Vrubel, errusiar margolaria (h. 2022).
- 1966 –
- Tanya Donelly, estatubatuar musikaria.
- Matthew Fox, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Alfredo Cospito, italiar anarkista.
- 1968 – Judith Colell, kataluniar zinema zuzendaria, gidoilaria, gidoi-irakaslea eta ekoizlea.
- 1969 – Isabel Torres, kanariar telebista aurkezlea, irrati esataria eta aktorea (h. 2022).
- 1971 – Dima Khatib, siriar kazetari, poeta, blogari eta itzultzailea.
- 1973 – Candela Peña, kataluniar aktorea.
- 1974 – Cathy Newman, britainiar kazetaria.
- 1977 – Viktoria Suediakoa, Suediako printzesa oinordea.
- 1978 –
- Roger Grimau, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- 1984 – Adriana Abenia, espainiar modeloa, telebistako aurkezlea, idazlea eta aktorea.
- 1985 –
- Dores André, galiziar balet dantzaria eta arropa-diseinatzailea.
- Billy Celeski, australiar futbolaria.
- Phoebe Waller-Bridge, ingeles aktorea, ekoizlea eta gidoilaria.
- 1988 – Conor McGregor, arte martzial anitzetako (Mixed Martial Arts) borrokalaria.
- 1993 – Florencia Bonsegundo, argentinar futbolaria.
- 1994 - Bibi Bourelly, alemaniar-estatubatuar egile abeslaria.
- 2000 – Uta Abe, japoniar judoka.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1782 – Sebastian Mendiburu, euskal apaiz eta idazlea, Bolonian (j. 1708).
- 1843 – Miguel Ricardo Alaba, euskal militar, politikari eta diplomatikoa, Frantzian (j. 1772).
- 1911 – Javier Etxeberria, Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako txuntxuneroa (j. 1811).
- 1914 – Ignacio Ugarte, gipuzkoar margolaria (j. 1862).
- 1935 – Francisco Cepeda, euskal txirrindularia, Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia, Col du Galibierren (j. 1906).
- 1937 – Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista (j. 1873).
- 1944 – Enrique Eguren, arabar zientzialaria (j. 1888).
- 1952 – Elias Salaberria, euskal margolaria, Madrilen (j. 1883).
- 1960 – José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria, Buenos Airesen (j. 1890).
- 1970 – Luis Mariano, irundar tenorra, Parisen (j. 1914).
- 1989 –
- Cecilia García Gilarte, gipuzkoar idazlea eta kazetaria (j. 1915).
- José María García Lahiguera, nafar elizgizona, Madril-Alcaláko apezpikua eta Valentziako artzapezpikua izandakoa , Madrilen (j. 1903).
- 1990 – Diego Ordóñez, euskal atleta (j. 1903).
- 1997 – Jesús Serrano, nafar apaiza (j. 1902).
- 2000 – Jose Iribarren Zugasti, nafar apaiza, idazlea, margolaria eta poeta (j. 1927).
- 2001 – Jose Javier Mujika, UPNko nafar zinegotzia, ETAk eraila (j. 1942).
- 2011 – Bittor Kapanaga, otxandiar idazlea eta euskaltzalea (j. 1925).
- 2018 – Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (j. 1940).
- 2019 – Mariano Ferrer, gipuzkoar kazetaria (j. 1939).
Mundua
- 1223 – Filipe II.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1165).
- 1561 – Obata Toramori, japoniar jenerala (j. 1491).
- 1704 – Sofia Alekseievna, Errusiako agintaria (j. 1657).
- 1789 –
- Bernard de Launay, Bastilla presondegiko azken gobernaria (j. 1740).
- Jacques de Flesselles, Parisko merkatarien azken prebostea (j. 1730).
- 1797 – Emmanuel de Rohan-Polduc, Maltako Ordenako 70. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1725).
- 1800 – Lorenzo Mascheroni, italiar matematikaria (j. 1750).
- 1808 – John Wilkinson, ingeles industria-gizona (j. 1728).
- 1816 – Francisco de Miranda, venezolar militar, politikari eta iraultzailea (j. 1750).
- 1817 – Madame Staël, frantziar idazlea (j. 1766).
- 1827 – Augustin Fresnel, frantziar fisikaria (j. 1788).
- 1854 – José María Vargas, Venezuelako presidentea (j. 1786).
- 1881 – Billy the Kid, estatubatuar legezkanpoko bidelapur eta tiratzailea (j. 1859).
- 1887 – Alfred Krupp, alemaniar industria-gizona (j. 1812).
- 1904 – Paul Kruger, Erresuma Batuaren aurkako boer erresistentziaren buru nagusia eta Hegoafrikako Errepublikako presidentea (j. 1825).
- 1907 – William Henry Perkin, ingeles kimikaria (j. 1838).
- 1910 – Marius Petipa, frantziar dantzari eta koreografoa (j. 1818).
- 1917 –
- Wallerand De Hauteclocque, frantziar militarra (j. 1866).
- Octave Lapize, frantziar txirrindularia (j. 1887).
- 1925 – Pancho Villa, filipinar boxeolaria, historiako borrokalari asiarrik onenetakotzat hartua (j. 1901).
- 1933 – Raymond Roussel, frantziar idazlea (j. 1877).
- 1939 – Alphonse Mucha, txekiar margolari eta artista dekoratiboa, Art Nouveauaren adierazgarririk onenetakoa (j. 1860).
- 1948 – Marguerite Moreno, frantziar aktorea, Comédie Françaiseko kide garrantzitsua (j. 1871).
- 1953 – Richard von Mises, austrohungariar jatorriko estatubatuar ingeniaria (j. 1883).
- 1954 – Jacinto Benavente, espainiar idazlea, 1922ko Literaturako Nobel Saria (j. 1866).
- 1955 – Vladimir Bontx-Bruievitx, errusiar boltxebikea (j. 1873).
- 1958 – Faisal II.a, Irakeko erregea, aginpidetik kendu eta eraila (j. 1935).
- 1960 – Alice Manfield, australiar mendi-gidaria, naturalista, txaleten jabea, argazkilaria eta feminista (j. 1878).
- 1966 – Julie Manet, frantziar margolaria eta arte bildumagilea (j. 1878).
- 1980 – Carlos López Moctezuma, mexikar aktorea (j. 1909).
- 1986 – Raymond Loewy, frantziar estatubatuar industria diseinatzailea (j. 1893).
- 1993 – Léo Ferré, chanson estilo barruan Frantziako kantagintzaren izen handienetarikoa (j. 1916).
- 1994 – Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista (j. 1913).
- 1998 – Miroslav Holub, txekiar poeta eta immunologoa (j. 1923).
- 2000 – Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria (j. 1901).
- 2002 –
- Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea (j. 1918).
- Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (j. 1906).
- 2003 – Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea (j. 1907).
- 2005 –
- Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria (j. 1911).
- Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena (j. 1918).
- 2010 – Charles Mackerras, australiar orkestra-zuzendaria (j. 1925).
- 2014 – Alice Coachman, estatubatuar gorako-jauzilaria, Olinpiadetan urrezko domina bat irabazi zuen lehen emakume beltza (j. 1923).
- 2016 – Péter Esterházy, hungariar idazlea (j. 1950).
- 2017 – Maryam Mirzakhani, irandar matematikaria (j. 1977).
- 2018 – Theo-Ben Gurirab, Namibiako lehen ministroa (j. 1938).
- 2019 –
- Hussain Muhammad Ershad, Bangladeshko presidentea (j. 1930).
- Pernell Whitaker, estatubatuar boxeolaria (j. 1964).
- 2020 – Maria Lugones, argentinar filosofo feminista, aktibista, abeslari eta irakaslea (j. 1944).
- 2021 –
- Mamnoon Hussain, Pakistango presidentea (j. 1940).
- Kurt Westergaard, daniar karikaturagilea (j. 1935).
- 2022 –
- Francisco Morales-Bermúdez, Peruko presidentea (j. 1921).
- Pleun Strik, herbeheretar futbolaria (j. 1944).
- Ivana Trump, txeko-estatubatuar modelo, enpresaburu eta idazlea eta Donald Trumpen lehen emaztea (j. 1949).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Maiorga eta Jare.
- Frantziako Jaiegun Nazionala eta Federazioaren Jaia
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |