Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.
Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada. FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade. EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy. DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft. RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.
Artikulu nabarmendua da Euskal Wikipediako lankideek, eurek ezarritako kalitate irizpideak aplikatuz, bikaintzat aukeratu duten artikulu bat. Artikulu hori artikulu nabarmenduen kategorian agertuko da, gainerako artikulu nabarmenduekin. Gainera, Artikulu nabarmenduek Euskarazko Wikipediako Azalean agertzeko eskubidea dute eta euren orrialdeen gainaldeko izar txikiak egiten ditu bereizgarri.
Euskarazko Wikipediako edozein artikulu izan daiteke Artikulu nabarmendu, baldin eta irizpide jakin batzuk betetzen baditu eta beste wikilariek onespena ematen badiote. Artikulu nabarmendu izateko hautagai oro Kalitatezko Artikuluen bozketa orrialdean bozkatzen da.
Artikulu nabarmenduen zerrendak artikulu gutxi edukitzeak ez du esan nahi Euskal Wikipedia kalitate gutxiko entziklopedia denik. Artikulu nabarmendua izateko, hautatze prozesu bat gainditu behar da, eta kalitate onekoak diren artikulu guztiak ez dira prozesu horretara aurkezten.
Une honetan, Euskarazko Wikipediak 353 artikulu nabarmendu ditu; eta entziklopedia honek 446.926 artikulu ditu guztira. Beraz, artikulu nabarmenduak Wikipedia honetako artikulu guztien %0.08 dira.
«Artikulu nabarmenduak» kategorian bilduta daude nabarmendutzat onartu diren artikulu guztiak. Oraintxe, 353 artikulu nabarmendu ditugu Euskarazko Wikipedian.