Maiatzaren 28
(«Maiatzak 28» orritik birbideratua)
Jump to navigation
Jump to search
Maiatzaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 149garrena bisurteetan. 217 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2006 - Bikote bat hilik agertu zen tiroz hilda Barakaldoko Basatxu gunean.
- 2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 722 - Pelaio izeneko noble batek mendira ihes egin zuen jarraitzaile talde batekin batera. Covadonga inguruan Segada bat egin zion atzetik zihoan patruila bati, eta denak hil zituen.
- 1291 - Gurutzatuek Akre galdu zuten, Jerusalemgo Erresuma Latindarraren azken gotorleku nagusia.
- 1963 - Lurrikara eta ondorengo tsunami batek 30.000 hildako eragin zituen Pakistanen
- 1978 - Abortua legeztatu zen Italian.
- 1985 - Belgikako Heysel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 40 hildako.
- 1987 - Mathias Rust 18 urteko alemaniar pilotuak hegazkinez Mendebaldeko Alemaniatik abiatu eta Sobietar Batasunaren aire-segurtasun sistemak sahieztuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortu zuen.
- 1998 - Bartolome La Rubia Muñoz "Bartolin" ezizenez ezaguturiko Alderdi Popularreko Jaengo zinegotziak ETAk bahitu zuela sinestarazi zituen komunikabideak. Ondoren bahiketa La Rubiak asmaturiko gezurra izan zela frogatu zen.
- 2006 - Alvaro Uribe aukeratu zuten berriro Kolonbiako lehendakari.
- 2008 - Nepalek errepublika aldarrikatu zuen 240 urteko monarkiari amaiera emanez.
- 2013 - Turkian protestaldiak hasi ziren, ia hiru hilabetez luzatu zirenak.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010 - Aitzpea Goenaga izendatu zuten Etxepare Institutuko zuzendari.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Bengoetxea VI.a leitzarrak Irribarria aramarra 22-18ko emaitzaz Bizkaia pilotalekuan garaitu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2011 - Londresen, Ingalaterra, Bartzelonako futbol taldea bere laugarren Txapeldunen liga irabazten du Manchester Uniteden aurka Wembley Stadiumean.
- 2017ko Italiako Giroa: Tom Dumoulin herbeherear txirrindularia garaile.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1801 - Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (h. 1874).
- 1812 - Jose Antonio Uriarte, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 1869).
- 1841 - Luis Dabán, nafar ofiziala (h. 1892).
- 1843 - Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea (h. 1911).
- 1875 - Fernando Elosu, lapurtar idazle eta mediku anarkista (h. 1941).
- 1881 - Luis Orgaz, arabar militarra (h. 1946).
- 1891 - Pierre Jauregi, baxenafar errugbilaria (h. 1931).
- 1901 - Justo Mokoroa, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (h. 1990).
- 1906 - Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (h. 1982).
- 1908 - Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea (h. 1979).
- 1920 - Jesus Atxa, Bizkaiko eta Nafarroako ikastolen sortzailea (h. 2007).
- 1922 - Agustin Gainza, Piru Gainza, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- 1930 - Ibone Belaustegigoitia, euskal kirolari ohia, tranpolin jauzietan aditua.
- 1944 - Carlos Soltxaga, nafar ekonomialaria eta politikaria.
- 1948 - Juan Luis Irazusta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 - Agustín Reche, bizkaitar margolari hiperrealista, Guadixen.
- 1956 - Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (h. 2009).
- 1958 - Juan Carlos Pérez, euskal musikaria, Itoiz taldeko abeslari eta gitarra-jole ohia.
- 1961 - María Bayo, nafar sopranoa.
- 1976 -
- Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- 1983 - Mikel Martins, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 - Olatz Aldalur, traineru estropadetako gipuzkoar patroia.
- 1993 - Mikel Aristi, gipuzkoar txirrindularia.
- 1996 - Cristina Molinuevo, arabar saskibaloi jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1369 - Muzio Sforza, Indartsua , italiar condottieroa (h. 1424).
- 1371 - Joan I.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (h. 1419).
- 1514 - Shimazu Takahisa, Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia (h. 1571).
- 1524 - Selim II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1574).
- 1660 - Jurgi I.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1727).
- 1738 - Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (h. 1814).
- 1759 - William Pitt Gaztea, ingeles politikaria (h. 1806).
- 1779 - Thomas Moore, irlandar olerkaria (h. 1852).
- 1786 - Louis McLane, estatubatuar abokatu eta politikaria (h. 1857).
- 1853 - Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (h. 1919).
- 1866 - Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (h. 1924).
- 1867 - Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (h. 1940).
- 1879 - Milutin Milanković, serbiar ingeniari zibil eta geofisikaria (h. 1958).
- 1884 - Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (h. 1948).
- 1887 - Jim Thorpe, estatubatuar kirolaria (h. 1953).
- 1889 - Richard Réti, txekiar xakelaria (h. 1929).
- 1900 - Park Heon-yeong, korear ekintzaile independentista eta komunista, filosofo eta politikaria.
- 1905 - Sada Abe, japoniar geisha, bere amorantea itota hil eta ondoren ernalkinak moztu zizkiona (h. 1970 ondoren).
- 1908 - Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (h. 1964).
- 1912 -
- Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (h. 1981).
- Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (h. 1990).
- 1917 - Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (h. 2012).
- 1923 - György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (h. 2006).
- 1925 -
- Bülent Ecevit, Turkiako presidentea (h. 2006).
- Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (h. 2012).
- 1930 - Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (h. 2019).
- 1932 - Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (h. 2017).
- 1938 - Jerry West, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1940 - Hiroshi Katayama, japoniar futbolaria.
- 1941 -
- Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (h. 2014).
- Diego Puerta, espainiar toreatzailea (h. 2011).
- 1942 - Stanley Prusiner, estatubatuar biokimikaria eta neurologoa, 1997ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1944 - Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (h. 2018).
- 1947 - Zahi Hawass, munduko egiptologorik ospetsuenetako bat.
- 1959 - Ramón d'Andrés, espainiar hizkuntzalaria, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.
- 1960 -
- Takashi Mizunuma, japoniar futbolari ohia.
- Pastora Vega, espainiar aktorea.
- 1966 - Fernando Elortondo, argentinar palari ohia.
- 1968 - Kylie Minogue, australiar abeslari, aktore eta diseinatzailea.
- 1971 - Isabelle Carré, frantziar aktorea.
- 1972 - Chiara Mastroianni, franko-italiar aktorea eta abeslaria.
- 1974 - Romain Duris, frantziar antzezlea.
- 1982 - Alexa Davalos, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Carey Mulligan, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1992 - Gaku Shibasaki, japoniar futbolaria.
- 1993 - Masashi Kamekawa, japoniar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1462 - Luis II.a Beaumontekoa, Nafarroako kondestablea (j. 1412).
- 1667 - Jacques Bela, zuberoar legegizona (j. 1586).
- 1891 - Krispin Beobide, euskal idazlea (j. 1848).
- 1900 - Felipe Dugiols, gipuzkoar militarra (j. 1837).
- 1937 - Víctor Barguilla, Barakaldon bizi izandako errioxar bizargina eta aktorea, Palentzian fusilatua (j. 1899).
- 1938 - José Gállego Aragüés, espainiar militarra, Eusko Gudarosteko teniente koronela, Derion fusilatua (j. 1893).
- 1939 -
- Victor Pierre Dubarat, lapurtar apaiz eta historialaria, Pauen (j. 1855).
- Eduardo Sanz Escartín, nafar soziologoa eta politikaria (j. 1855).
- 1952 - Martzelino Baskaran, Sumendixa, gipuzkoar armagile eta politikaria.
- 1979 - Miguel Intxaurrondo, euskal idazle eta apaiza (j. 1879).
- 1986 - Jon Txakartegi, Takolo, bizkaitar joalea, Idahoko euskal komunitatearen animatzailea, Mountain Homen (j. 1899).
- 2004 - Juan Artzamendi, gipuzkoar musikagilea (j. 1927).
- 2008 - Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (j. 1911).
- 2012 - Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (j. 1916).
- 2018 - Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (j. 1963).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1357 - Alfontso IV.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1291).
- 1509 - Caterina Sforza, italiar aristokrata (j. 1463).
- 1556 - Saitō Dōsan, japoniar daimyōa (j. 1494).
- 1575 - Sofia Jogalia Poloniakoa, Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1522).
- 1787 - Leopold Mozart, alemaniar konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita (j. 1719).
- 1802 - Louis Delgrès, martinikar ofizial mulatoa, Napoleonek esklabotza berrezartzearen aurkako borroka zuzendu zuena (j. 1766).
- 1805 - Luigi Boccherini, italiar konpositore eta txelo-jotzailea (j. 1743).
- 1836 - Anton Reicha, txekiar-frantziar musikagilea eta teoria-egilea (j. 1770).
- 1843 - Noah Webster, estatubatuar kazetari eta lexikografoa (j. 1758).
- 1849 - Anne Brontë, ingeles eleberrigilea (j. 1820).
- 1910 - Kálmán Mikszáth, hungariar eleberrigile, kazetari eta politikaria (j. 1847).
- 1912 - Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (j. 1838).
- 1916 - Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (j. 1857).
- 1937 - Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (j. 1870).
- 1958 - Amador Palma, euskal atleta (j. 1902).
- 1968 - Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (j. 1877).
- 1972 - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (j. 1894).
- 1980 - Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (j. 1895).
- 1981 - Mary Lou Williams, estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1910).
- 1985 - Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (j. 1908).
- 1990 -
- Giorgio Manganelli, italiar idazlea (j. 1922).
- Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (j. 1912).
- Hussein Onn, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- 1998 - Giovanni Valetti, italiar txirrindularia (j. 1913).
- 2001 - Francisco Varela, txiletar neurobiologoa eta filosofoa (j. 1946).
- 2003 - Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2004 - Umberto Agnelli, automobilgintzako italiar enpresaria (j. 1934).
- 2009 - Lenrie Peters, gambiar zirujau, eleberrigile eta olerkaria (j. 1932).
- 2010 - Gary Coleman, estatubatuar aktorea (j. 1968)
- 2014 -
- Maya Angelou, estatubatuar poeta, eleberrigilea, aktorea eta eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1928).
- Azlan Shah Perakekoa, Perakeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1928).
- 2018 -
- María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1924/26).
- Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (j. 1918).
- Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (j. 1931).
- 2019 -
- Kamel Eddine Fekhar, Aljeria erdialdeko M'zab haraneko mozabita amazig berebereen buruzagia (j. 1963).
- Apolo Nsibambi, Ugandako lehen ministroa (j. 1940).
- Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Loinaz/Loinatz eta Kerman/Xerman.
- Espainiar Indar Armatueneguna
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |