Bilboko metroa

Wikipedia(e)tik
(Bilboko metrotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metro Bilbao
Red actual Metro Bilbao.jpg
Mota Enpresa publikoa
Sektorea Trenen ustiaketa
Sorrera 1993
Sortzailea Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Egoitza Nafarroa Kalea, Bilbo
Presidentea María Dolores (Loly) de Juan de Miguel
Merkatuak Bilboaldea
http://www.metrobilbao.net
Basarrateko geltokia (L1 eta L2), Bilboko metroko arkitektura bereizgarriarekin.
Metroa Indautxuko geltokian (L1 eta L2)
Sarrikoko geltokia (L1 eta L2)

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.

Metroa 1995ean abiatu zen. Gaur egun 43,31 kilometroko luzera eta 75 sarbide ditu, 41 geltokitan banatuta; geltoki horietatik 24, lurrazpikoak dira. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri-Plentzia) eta L2 (Basauri-Santurtzi) lineak itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte komun batean batzen dira, hots, San Inazioko geltokian, Bilbon. Geltoki horretatik Etxebarriko geltokia arte, bi lineak batera doaz. Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, L2 lineak egiten du. Bestalde, L2 linearen mendebaldean anezka trena dago Santurtzi eta Mamariga artean.

2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari eraman zituen. Horrek esan nahi du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.

Etorkizunean L3 linea ere sarearen parte izango da, 2012. urtean martxan jartzea espero baita. Bestalde, 2008ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz argitaratu zituen L4 eta L5 lineen aurreibilbideak.

Eduki-taula

[aldatu] Egungo Metro sarea

[aldatu] Lineak

Linea Nondik norakoak Luzera Martxan dauden geltoki kopurua Geltoki kopuru totala Kudeatzailea
L1 Linea (Bilboko metroa)L1iconomb.png
Etxebarri - Plentzia 33,3 km 28 29 Metro Bilbao S.A.
L2 Linea (Bilboko metroa)L2iconomb.png
Basauri - Santurtzi 22,3 km 24 25 Metro Bilbao S.A.
Mamarigako anezkaLliconomb.png
Santurtzi - Mamariga 400 m 2 2 Metro Bilbao S.A.
Guztira 43,31 km(*) 41(*) 45(*)

(*) San Inazio eta Etxebarriko geltokien arteko tartea amankomuna da L1 eta L2 lineentzako. Tarteak 10,39 kilometro eta 12 geltoki hartzen ditu.

[aldatu] Sarearen planoa

Metro sarea 2011n, eraikitze prozesuan dauden geltokiak barne.














[aldatu] Lotuneak

  • San Inazio
    • Bilboko metroa: L1iconomb.png eta L2iconomb.png Lineen arteko lotunea

[aldatu] Historia

[aldatu] 1920ko hamarkadako proposamena

Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920ko hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Proposamenaren arabera, Bilboko auzo nagusienak elkartuko zituen lurpeko trenbide linea biribil bat eraikiko zen. Garai hartan, Bilboren erdigunea oraindik ere Zazpi Kaleak ziren. Abandon zabalgune proiektuarekin hasiak ziren arren, hiriko alderdi hori garatu gabe zegoen. Dena den, Bide Nagusian zehar hainbat geltoki eraikiko ziren, etorkizuneko eskariari aurre egiteko asmoarekin.

Ondoren gaur egungo Ametzola eta Errekaldeberriko auzoak igarota San Frantzisko zeharkatu ondoren Zazpi Kaleetara itzuliko zen metro linea hura. Garai hartako hainbat azpiegitura proiekturen modura, bertan behera geratu zen gerra zibilak eta diru ezak eraginda.

[aldatu] Y formako metro sarea

1971an Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, batzorde bat osatu zuten, Bilboaldeak zeuzkan garraio beharrizanei erantzun bat emateko. Urte batzuk geroago, 1976. urtean, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratu zen.

Urte geroago, Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko planaren lehenengo bertsio bat onartu zen. Dena dela, plan honek alegazio ugari jaso zituen. Administrazio ezberdinen arteko desadostasunek proiektua blokeatu zuten. 1983. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, eskualdeko garraioa aztertu zuen, eta urte amaieran txosten bat plazaratu zuen.

Metroa nola eraiki pentsatu beharra zegoen, eta ingeniari eta adituek hainbat proposamen jarri zituzten mahai gainean. Batetik, gaur egun ezagutzen den bi lineako Y egitasmoa. Bi linea horiek tarte amankomun bat zuten San Ignazio eta Basauri bitartean eta ondoren Bilboko itsasadarreko bi aldeetara banatzen dira. Beste proposamen baten arabera, lineetako bat Leioan amaitzen zen, eta itsasadarreko ezkerraldeko linearen Portugaleteko geltokitik hasita Getxo eta eskuinaldeko herrietara luzatuko zen linea bat eraikiko litzateke.

1985. urtean, Hasierako Eraikuntza Plana aldatu eta dokumentu berri bat idatzi zen. 1987an, Eusko Jaurlaritzak metroa eraiki eta finantziatzeko plana onartu zuen. Eta aipaturiko lehen proposamena aukeratu zen.

[aldatu] Obrak

Obrak ofizialki 1988. urtean hasi ziren, Erandioko trenbidearen lurperatze lanekin batera. Horrekin batera, metroaren diseinu arkitektonikorako lehiaketa internazional bat antolatu zen. Lehiaketa, Norman Foster arkitekto britainiarrak irabazi zuen. Urte bat geroago, Bilboko zabalguneko metroaren tartearen obrak hasi ziren. Hiriaren erdigunean Moiua plaza erabat hankaz gora egon zen lanak iraun bitartean. Deustu eta San Ignazioko auzoetan, Lehendakari Agirre Etorbidea eta Iruña kaleko zulaketei hasiera eman zitzaien. Azken auzo honetan obrek arrakala eta kalte txikiak eragin zituzten inguruko etxeetan.

Metroak San Inazio eta Plentzia arteko ibilbidea EuskoTrenek eginiko berbera izanik, ez zegoen Bilbo erdigunean bezain beste lanik egiteko beharrik. Erandio, Areeta eta Algortan trenbidea lurperatu egin zen. Hasierako plangintzak Barakaldoko Gurutzeta auzotik Barakaldo erdigunera geltokirik egongo ez zela aurrikusten bazuen ere, Bilbao Exhibition Centre azpiegituraren eraikitzeak, ondoan geltoki bat eraikitzeko beharra sortu zuen, Ansioko geltokia alegia.

[aldatu] Inaugurazioa eta osteko zabalkundeak

Metroa 1995eko azaroaren 11n inauguratu zuten, goizeko 11:11etan. Bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria, Josu Ortuondo Bilboko alkatea eta Josu Sagastagoitia Metro Bilbaoren gerentea, egon zirelarik besteak beste.

Metroa zabaldu ostean obrak ez ziren gelditu. Izan ere, bai lehen linea zein bigarren linea zabaltzeko egitasmoak daude. 1996. urteko ekainaren 24ean Gobelako geltokia zabaldu zen. Urte bereko azaroaren 1ean, Alde Zaharreko geltokiko San Nikolas eliza ondoko geltokia. Horrez gain, EuskoTrenen Txorierriko trenbidearen lotunea sortu zen geltoki biak elkarrekin egonik.

Hurrengo urtean, martxoaren 21ean, metroaren bigarren linea eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Ansion. Urte bereko uztailaren 5ean, Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zabaldu ziren. Boluetako geltokian, bi garraio moten arteko lehen aldagailua inauguratu zen, Bilboko metroa eta EuskoTrenen artekoa alegia. 1999. urtean, San Mameseko geltokian, antzeko egitasmo bat egin zen Bilboko metroa eta Renferen aldiri zerbitzuen artean.

2001. urteko ekainaren 27an, Sestaorako metroaren zabalketa lanak hasi ziren. Hurrengo urteko apirilaren 13an, metroaren bigarren linea inauguratu zuten, Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean. 2003ko Martxoaren 6an metroa eraikitzeko lanak hasi ziren Portugaleten. 2005. urteko urtarrilaren 8an Sestao eta Etxebarriko geltokiak inauguratu zituzten.

2007ko urtarrilaren 20ean, Portugaletera ailegatu zen metroa, Abatxolo eta Portugalete erdiguneko geltokiak zabaldu zirelarik. 2009ko uztailean, metroa Santurtziko udalerrira ailegatuko zen.

2011ko otsailaren 28an, Basauriko Ariz auzora ailegatu ziren lehen eta bigarren lineak. Hilabete batzuk beranduago, azaroaren 11n Basauriko geltokia zabaldu zen.

[aldatu] Etorkizunari begira

2012an Maidaganen trenbidea lurperatzearekin batera Getxo eta Berangoko udalerrien artean, Ibarbengoako geltokia. Geltoki hau Getxoko Andra Mariko auzoan eraiki beharreko 8.000 etxebizitzetako bizilagun berrien garraio beharra betetzeko jarriko da martxan. Geltoki honen eraikitzearekin batera, Maidaganen eta Urdulizen metroa lurperatuko da. Eta azkenik 2014an Santurtziko Kabiezes auzora luzatuko da bigarren linea.

Oraindik Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak aztertzen diharduten proiektuan, Galdakaoko udalerrian amaituko da metroaren ibilbidea. Azken aurreikuspenen arabera dena den, metroaren etorrera 2016. urtera berandutu liteke. Antza, Basauriko azken geltokitik Galdakaora luzatzeak dakartzan zailtasun teknikoa dela eta, Etxebarriko geltokian hasiko litzateke Galdakaorainoko tartea. Guztira bi geltoki egongo lirateke, bata Galdakao kanpoaldean, eta bestea herriaren erdigunean.

Horrez gain, Bilboko ekialdeko auzoak (Uribarri, Zurbaran, Txurdinaga eta Otxarkoaga) lotuko dituen L3a eraikitzeko proiektu bat aurkeztu zen 2005. urtean. Horrela Errekaldeberri eta Otxarkoagako auzoak elkartuko zituen hirugarren linearen proiektua bertan behera geratu zen eta Errekaldeberrin EuskoTranen tranbia jarriko zela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak.

2007ko martxoan bi urte lehenago aurkezturiko hirugarren lineari aldaketa batzuk gehitu zitzaizkion. Batetik, ibilbidea aldatu egin zen, geltokiei kokapen hobea bilatzeko. Matikoko geltokia batu zitzaion proiektuari. Eusko Jaurlaritzaren asmoa, Matikotik Bilboko aireportura trenbidea luzatzea da.

[aldatu] Etorkizuna

Bilboko Metro sarea etorkizunean.
Linea Nondik norakoak Egoera Luzera Geltoki kopuru totala Kudeatzailea
L1 Linea (Bilboko metroa)L1iconomb.png
Etxebarri - Plentzia Martxan 33,3 km 29 Metro Bilbao S.A.
L2 Linea (Bilboko metroa)L2iconomb.png
Basauri - Kabiezes Martxan 22,3 km 25 Metro Bilbao S.A.
Mamarigako anezkaLliconomb.png
Santurtzi - Mamariga Martxan 500 m 2 Metro Bilbao S.A.
L3 Linea (Bilboko metroa)L3iconomb.png
Sarratu - Matiko Eraikitzen 12,376 km 10 Metro Bilbao S.A.
L4 Linea (Bilboko metroa)L4iconomb.png
Matiko - Rekalde Informazio Azterlana lizitazioan 6 km 7 Metro Bilbao S.A.
L5 Linea (Bilboko metroa)L5iconomb.png
Etxebarri - Hospital de Galdakao Eraikitze Azterlana idazten 8,8 km 6 Metro Bilbao S.A.
Guztira 68,286 km(*) 62(*)


(*) Geltoki eta kilometro amankomunak ez dira birritan kontatzen; San Inazioko eta Arizko geltokien arteko tartea amankomuna da L1 eta L2 Lineentzako, eta 10,39 kilometro eta 13 geltoki amankomun ditu. Casco Viejo, Moyua, Etxebarri, Ariz eta Matiko geltokiak linea ezberdinei dagozkien geltokiak izango dira.

[aldatu] Luzapenak

L1nombremb.png

2012. urtean Ibarbengoako geltokia jarriko da martxan, Bidezabaleko eta Berangoko geltokien artean, Getxoko Andra Mari auzoan.

Urte berean Maidaganeko eta Urdulizeko maila bereko pasaguneen lurperatzea bukatuko da.

L2nombremb.png

2012. urtean Kabiezeseko geltokia jarriko da martxan, Santurtziko Kabiezes auzoan. Geltoki berriak emango dio bukaera L2 Lineari.

L1nombremb.pngL2grande.png

Basauriko Udalak eskatu du Sarratu auzoan beste geltoki bat eraiki dezaten, trenbide linea ezberdinen aldageltoki gisa. Proposamena aztertzen ari da, EuskoTrenen Euskotren1.PNG,Euskotren1d.PNG eta Euskotren3.PNG Lineak, Feveren trenbidea eta L5iconomb.png Lineak batzeko asmoz.

L3nombremb.png

2013. urtean L3 Linea jarriko da martxan, 5,886 kilometroko luzerarekin eta zazpi geltokirekin. Linea berriak 71.000 pertsonari emango dio zerbitzua, eta geltokiak San Antonio Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko izango dira.

Gerora, L3 Linea Bilboko Aireportura helduko da, Artxanda mendiaren azpitik eraikitzen ari den 1,875 kilometroko tunel berri batetik, zeinak, gainera, EuskoTrenen Txorierriko lineari zerbitzua emango dion.

L4nombremb.png

Proiektatzen ari den L4 Lineak Moyuako geltokia eta Errekaldeko geltokia lotuko ditu hasiera batean, Zabalburutik eta Iralatik pasatzen. Gero, Moyuatik Euskadi Plazara, Deustuko Unibertsitatera eta Matikoko geltokira heltzea espero da.

L5nombremb.png

L5 Lineak Etxebarriko geltokia eta Usansoloko geltokia lotuko ditu, Galdakaoko auzoetatik pasaz. Egun, Informazio Azterlana idazten ari dira eta proiektatu diren geltokiak hurrengoak dira: Aperribai, Bengoetxe, Galdakao, Galdakaoko Ospitalea eta Usansolo, non EuskoTrenen 1 eta 3 Lineekin lotunea izango den.

[aldatu] Lineak eta geltokiak

Sakontzeko, irakurri: Bilboko metroko geltokien zerrenda
Geltokiak
L1 L2 L3 (eraikitzen)

Basauri
Ariz
Etxebarri Etxebarri Etxebarri-Norte
Bolueta Bolueta Otxarkoaga
Basarrate Basarrate Txurdinaga
Santutxu Santutxu Zurbaranbarri
Casco Viejo Casco Viejo Casco Viejo
Abando Abando Uribarri
Moyua Moyua Matiko
Indautxu Indautxu
San Mamés San Mamés
Deusto Deusto
Sarriko Sarriko
San Inazio San Inazio
Lutxana Gurutzeta/Cruces
Erandio Ansio
Astrabudua Barakaldo
Leioa Bagatza
Lamiako Urbinaga
Areeta Sestao
Gobela Abatxolo
Neguri Portugalete
Aiboa Peñota
Algorta Santurtzi Mamariga
Bidezabal Kabiezes
Ibarbengoa
Berango
Larrabasterra
Sopelana
Urduliz
Plentzia

[aldatu] L1nombremb.png

Sakontzeko, irakurri: L1 Linea (Bilboko metroa)

Metrobilbaol1.png

[aldatu] L2nombremb.png

Sakontzeko, irakurri: L2 Linea (Bilboko metroa)

Metrobilbaol2.png

[aldatu] L3nombremb.png (Eraikitzen)

Sakontzeko, irakurri: L3 Linea (Bilboko metroa)

Metrobilbaolinea3.png

[aldatu] L4nombremb.png (Proiektuan)

Moyua Fosterito
Sakontzeko, irakurri: L4 Linea (Bilboko metroa)

Metrobilbaolinea4.png

[aldatu] L5nombremb.png (Proiektuan)

Sakontzeko, irakurri: L5 Linea (Bilboko metroa)

Metrobilbaolinea5.png

Bilboko metroa 2 lineaz osatzen da. L1iconomb.png Linea, Basauri / Plentzia, 33,3 kilometroko luzera du eta laranjaz identifikatzen da. L2iconomb.png Linea, Basauri / Kabiezes, 22,3 kilometroko luzeera du eta beltzez identifikatzen da. Bi lineek zati bat dute amankomunean: San Inazio eta Basauriko geltokien artekoa hain zuzen. Etorkizunean L3iconomb.png Linea, Matiko / San Antonio Etxebarri ere izango du, EuskoTrenek kudeatuta. Gainera, 2008ko urtarrileko 25ean L4iconomb.png Linea, Moyua / Rekalde eta L5iconomb.png Lineen Etxebarri / Hospital de Galdakao aurreibilbideak aurkeztu ziren.

Alboko taulan, letra lodiz dauden geltokiak bi lineek elkarbanatutakoak dira. Letra etzanez daudenak momentu honetan eraikitzen ari dira.

[aldatu] 1995etik aurrera zabaldutako geltoki berriak

  • 1996. urtean: Gobela (L1iconomb.png)
  • 1997. urtean: Santutxu, Basarrate eta Bolueta (L1iconomb.pngL2iconomb.png)
  • 2002. urtean: Gurutzeta, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga (L2iconomb.png)
  • 2005. urtean: Sestao (L2iconomb.png) eta Etxebarri (L1iconomb.pngL2iconomb.png)
  • 2007. urtean: Abatxolo eta Portugalete (L2iconomb.png)
  • 2009. urtean: Peñota eta Santurtzi (L2iconomb.png)
  • 2010. urtean: Mamariga
  • 2011. urtean: Ariz (L2iconomb.png) eta Basauri (L2iconomb.png)

Zabalduko diren geltoki berriak:

  • 2012. urtean: Ibarbengoa-Getxo (L1iconomb.png), Kabiezes (L2iconomb.png)
  • 2013. urtean: Etxebarri-Norte, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Uribarri eta Matiko (L3iconomb.png)

[aldatu] Prezioak eta guneak

Metro sarea hiru gunetan banaturik dago:

Metroak ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela metrora sartzean zein irtetean sartu beharra dago makinetan.

[aldatu] Karnetak

Metro Bilbaok 3 karnet berezi eskaintzen ditu, pertsonal eta transferigabeak direnak, eta 5 urtetako balio epearekin. Karnetek zenbait deskontuez onuratu dezake bidaiaria. Karnetak Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daitezke (Ansio, Casco Viejo edota San Inazioko geltokietan, eta Ibaigane kalean 17. zenbakian, Areetako geltokiaren ondoan). Karnet bakoitzak 3€ko prezioa du.

  • Kide Karneta: Hilekoa eta Super 50 txartelekin erabiltzekoa.
  • Karnet Gaztea: Gazte txartelarekin erabiltzekoa.
  • Plus Karneta: Gizatrans txartelarekin erabiltzekoa.

[aldatu] Txartelak eta prezioak

Txartelen prezioak 2008 urterakoak dira:

  • Joanaldia: Tarifak: Gune 1: 1,40€; 2 Gune: 1,50€; 3 Gune: 1,60€
  • Joan-etorria: Transferigarria. Tarifak: Gune 1: 2,80€; 2 Gune: 3 €; 3 Gune: 3,20€
  • Creditrans: Transferigarria, eta behin baino gehiagotan erabiltzekoa bidaia bakoitzean. Tarifak (Metroan bidaia bakarreko): Gune 1: 0,69€; 2 Gune: 0,83€; 3 Gune: 0,93€
  • Eguneko bidaitxartela: Transferigarria, egun batean nahi den beste bidaiatzeko. Tarifa: 4€ (edozein gune(eta)rako)
  • Hilekoa: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1: 29,40€; 2 Gune: 35 €; 3 Gune: 40,70€
  • Gazte Txartela: Pertsonal eta transferigabea, urte batean nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko Karnet Gaztea eta 26 urte baino gutxiago izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daiteke. Tarifak: Gune 1: 188€; 2 Gune: 221€; 3 Gune: 255€
  • Gizatrans: Pertsonal eta transferigabea. Bilboko metroan eta Bilbobusen erabiltzeko. Txartel hau eskuratzeko Plus Karneta, 65 urte baino gehiago izatea edota %65 edo gehiagoko minuzbalio edo baliogabetasun izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ofizinetan (San Mames geltokian) eska daiteke. Gizatrans txartelaren kostua: 3€. Tarifa (Bilboko metroan edota Bilbobusen bidaiako): 0,27€ (edozein gune(eta)rako).
  • Super 50: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan 50 bidaia egiteko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1 : 24,50€; 2 Gune: 29€; 3 Gune: 32,50€
  • Familia ugariak: Pertsonal eta transferigabea, bidaia bakarra egiteko. Familia Ugari Orokorra (FNG) eta Familia Ugari Berezietarako (FNE). Txartela eskuratzeko Familia ugariko karneta izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eskura daiteke. Tarifak: Gune 1: (FNG): 0,90€ (FNE): 0,60€; 2 Gune: (FNG): 1,05€ (FNE): 0,65€; 3 Gune: (FNG): 1,10€ (FNE): 0,70€
  • Talde txartela: Egun jakin batean bidaia bakarra edo joan-etorria egiteko. 20 edo pertsona gehiagoko taldetan bidaiatzeko. Txartela telefonoz eskura daiteke. Kostua: Creditransen tarifen parekoa, pertsona zenbakiaren arabera.

[aldatu] Ordutegia

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

1996 31.660.121
1997 41.493.501
1998 49.102.360
1999 50.866.407
2000 54.173.349
2001 55.894.768
2002 66.705.570
2003 72.609.409
2004 73.088.978
2005 77.801.841
2006 79.780.094
2007 85.864.456
2008 86.333.743
2009 87.043.712
2010 88.561.281
2011 89.616.398

Trenak goizeko 6etatik gaueko 11ak arte ibiltzen dira igandetik ostegunera. Ostiraletan zerbitzua gauerdiko ordu biak arte luzatzen da, eta larunbat gauetan trenak gau osoan aritzen dira. Gauez trenak 15-30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira, gunearen arabera.

A gunean trenak 2,5 eta 5 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira, eguneko ordua eta asteko egunaren arabera. B gunean, lehen eta bigarren lineatan, 5 minuturo ibiltzen dira trenak astean zehar, eta 10 minuturo beste egunetan. C gunean 20 minuturo ibiltzen dira trenak astegun eta jaiegunetan.

[aldatu] Bidaiariak

Bilboko metroaren bidaiarien grafikoa urtez urte

2007 urtean ia 86 milioi lagun bidaiatu zuten Bilboko Metroan. Metroaren erabilpena urtero haziz joan da, 1995ean inauguratu zenetik.

Bereziki aipagarriak dira 1997 eta 2002 urteetako igoerak. Urte haietan Santutxu eta Basarrateko geltokiak eta Gurutzeta/Cruces eta Urbinaga bitarteko tarteak zabaldu ziren.

2006an bidaiari handitzearen arrazoietako bat Basauriko udalak Etxebarriko Metro geltokira arte jarritako doako autobus zerbitzua da. Bost minutuko maiztasunarekin autobus batek Basauriko udalerriaren erdigunea Bilboko metroaren Etxebarriko geltokiarekin lotzen du.

[aldatu] Geltokirik erabilienak 2010ean
Errekorrak
Bidaiari gehien egun batean 2009ko abenduaren 21a 381.611
Bidaiari gehien hilabete batean 2011ko martxoa 8.683.312
Bidaiari gehien urte batean 2010 89.616.398
Geltokirik erabiliena Moyua 6.465.464

[aldatu] Ezaugarri teknikoak

1986an, Bilbo-Plentzia trenbidea EuskoTrenek kudeatzen zuenean, 200 serie-ko trenak eskuratu ziren, etorkizunean Bilboko metroan aritzeko. Hala ere, tren hauek zaharkiturik zeuden 1995erako eta tren berriak eskuratzea erabaki zen (200 seriea gaur egun Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatan ari dira), CAF eta ABB enpresek eraikitako trenak hain zuzen. Zehazki, 500 eta 550 saileko trenak. Tren bakoitza lau kotxez osatuta dago (2009an bostgarren bat gehitzen hasiko da), denak motoreak. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, denera 16 motore. Motore bakoitzaren potenzia 180 kW da, beraz guztira unitate bakoitzean 2.880 kW-etako potentzia dago. Unitatearen zabalera 72,12 metrokoa da, eta kanpoko zabalera 2,8 metrokoa. Trenaren edukiera 712 pertsonatakoa da, 568 zutik eta 144 eserita, guztira lau pertsona metro karratuko.

Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez. Bagoietako altzariak Irungo Akaba enpresak eginak dira. Trenak Sopelako deposituan gordetzen dira, bertan noizean behineko azterketa teknikoak burutzen direlarik.

500 serieko (ezkerrean) eta 550 serieko (eskuinean) trenak Boluetako geltokian

Lehen 16 ibilgailuek UT 501etik 516ra bitarteko zenbakiak daramatzate eta 1995eko azaroan eman zizkion CAFek Metro Bilbaori. Bagoien barruan jarlekuak binaka eta bata bestearen aurretik (2+2) eta binakako antolatzen dira. Jarlekuak Metro Bilbao enpresaren koloreak daramatzate, gorria eta grisa. 1996ean tren berri gehiago eskatu ziren, UT 517 eta UT 524 bitartekoak. Bigarren lineak eskarian eragindako igoerak eraginda beste 13 tren eskatu zizkion Metro Bilbaok CAF eta Adtranzi (ABB izandakoaren izen berria). Tren hauek 2001eko urrian entregatu ziren. Entregatutako azken unitateak UT 550 sailekoak izan dira, metroaren bigarren linearen ezaugarrietara hobeto egokitutakoak. Aire girotuan hobekuntzak izateaz gain, tuneletako maldak igotzeko potentzia handiagoa duten trenak dira. Metroak, Santurtzira ailegatzearekin batera jasango duen bidaiari trafikoaren igoera aurrikusiz, trenetan bostgarren bagoi baten ezarpena aurreikusi da 2009 urte amaierarako. Horretarako zenbait geltoki egokitzeko lanak egin ziren 2008ko udan. Bostgarren bagoi horrek, trenen edukiera 890 pertsonaraino igoko da (%25ean handituko du). Era berean 2009 inguruan tren berri gehiago eskatzea aurreikusi da, honako hauek 5 kotxez osaturikoak.

1998 urteaz geroztik, metroak ATP (Automatic Train Protection)eta ATO (Automatic Train Operation) sistemak erabiltzen ditu. Azken honek trenaren kontrola metroaren gidariaren esku uzten du. Trenaren kontrola bere esku dagoen botoi bakarrean utziz.

[aldatu] Sariak

Zerbitzuan egondako urteetan, metroak hainbat sari jaso ditu:

  • 1995: El Correo 1995 Saria.
  • 1997: Michael Weiss diseinugileak Diseinuaren Profesionalen Espainiako Elkartearen saria.
  • 1997: Espainiako Arkitekturako IV. Biurtekoa. Finalista Manuel de la Dehesa sarian.
  • 1997: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Sarien IV Edizioa. Epaimahaiaren aipamen berezia (Lehiaketatik kanpo).
  • 1998: Brunel trenbide arkitekturaren saria Metro Bilbaori orokorrean, eta Sarrikoko geltokiari bereziki.
  • 1999: AENOR elkartearen ISO 9002 ziurtagiria.
  • 1999: International Film and Video Festival. Silver Screen Award "Underground Bilbao, Engineering and Architecture" bideoari.
  • 2000: Laneko Segurtasuneko Estatuko Garaikurra eta Ohorezko Goraipamena Istripuen Prebentziorako Elkarteak.
  • 2000: Emakunde elkarteak emaniko Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasunetan Erakunde Laguntzaile izendapena.
  • 2000: Metroaren eserlekuen diseinatzaileari, Zientzia eta Teknologiako Ministerioak ematen duen Industria Diseinuaren Estatuko Saria.
  • 2000: Bizkaiko Ahalmen Urrikoen Federazio Koordinatzaileak emaniko Irismen Saria.
  • 2002: Comeravasa Saria, metroaren bigarren lineari.
  • 2002: AENOR elkarteak emaniko ISO 14001 ziurtagiria.
  • 2004: Orbere Saria, Genero Politikaren Sustapenarengatik.
  • 2005: Enpresarentzako GIMM Saria
  • 2006: Paperezko faroltxoa Saria, Bizkaiko liburu saltzaileen elkarteak eta Liburu Ganberak emana.

[aldatu] Bibliografia

  • RIECHERS, Daniel: Metros in Europa. Transpress Verlag, Stuttgart, 1996. ISBN 3-344-71049-4 (Kapitel „Madril“)
  • SCHWANDL, Robert: Metros in Spain – The Underground Railways of Madrid, Barcelona, Valencia and Bilbao. Capital Transport, London, 2001. ISBN 1-85414-242-9

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bilboko metroa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak