Atzapar urregorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atzapar urregorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria aurea
Quél., 1888
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Atzapar urregorria (Ramaria aurea, sinonimoa: Clavaria aurea) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ramaria helduek kolore bera dute guztiek. Horregatik, kontsumitu behar badira, gazteak direnean jan behar dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 10 eta 14 cm arteko altuerakoa, enbor motza, lodia eta haragitsua, krema kolorekoa edo zuri-horixka zurbilekoa, adar askotan banatuta. Enborraren oinarria ez da inoiz gorriz koloreztatzen, ezta igurtziz ere. Adar lodiak, zilindrikoak, horiak, hori-arrautza kolorekoak eta zahartzean gorri-okre kolorekoak, adaxka zilindrikoetan banatuta eta muturra kamutsa edo koskaduna dute.

Haragia: Gorritzen eta kolorez aldatzen ez den kolore zurikoa, zaporea leuna eta atsegina du.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Aurea epitetoa ere latinetik dator, "aureus" hitzetik, urre kolorekoa esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan dastatu daiteke, baina balio gutxi du sukaldaritzan. Toxikoa gordinik eta kozinatuta purgatzailea izan daiteke, batez ere ale zaharrak kontsumitzen badira.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria flava delakoarekin, honek sufre koloreko adarrak ditu eta enbor zuria, batzuetan kolore gorriz zikinduak. Dena den, oso zailak dira bereizten, batez ere aleak oso gazteak ez badira edo egoera onean ez badaude. Baita Ramaria formosa eta Ramaria neoformosa toxikoekin ere, hauek izokin koloreko tonuengatik eta haragi apur bat garratzagatik bereizten dira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostoerorkorren eta koniferoen basoen lurrean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 570 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 444 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 579 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 340 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]