Bitigar horiska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bitigar horiska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucopaxillus
Espeziea Leucopaxillus paradoxus
Boursier, 1925

Bitigar horiska (Leucopaxillus paradoxus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Ahal dela ale gazteak kontsumitu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, ertza biribildua eta izurtua. Kolore zurbilekoa: zurixka, krema edo okrea, erdirantz nabarmenagoa. Azal lehorra, opakua, batzuetan pitzatua.

Orriak: Nahiko estu, anastomosatuak, oro har, dekurrenteak, zurixkak edo krema zurbil kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 3 - 10 x 1 - 3 cm-koa. Betea, irmoa, oinarritik ⅔ ingurura lodituta, kapelaren antzeko kolorekoa, ezkata finez estalia.

Haragia: Lodia, gogorra, lehorra, zuria, usain atsegina du eta zehaztugabeko zaporea, batzuetan zertxobait mikatza.[2]

Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Paradoxus epitetoa berriz latinetik dator, normaletik kanpo, esan nahi duen "paradoxus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Batzuetan zapore mikatza du.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucopaxillus candidus delakoaren antz apur bat badu eta nahas daiteke, baina hau zuriagoa da eta habitat desberdina du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, pinuen basoetan hazten da, batzuetan, estu eta ale askoko korroetan edo ilaretan. Urriago, baina arteen basoetan ere agertzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 223 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 242 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]