Klitozibe ezpaingorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klitozibe ezpaingorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista inversa
Pat., 1887

Klitozibe ezpaingorria (Lepista inversa edo Paralepista flaccida) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zaporegabea, baratxuriekin frijitu behar da edo beste espezie batzuekin nahastu. Mendebaldeko Europako herrialde batzuetan duela mende batzuk kontsumitzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Ez da higrofanoa, 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila eta oso hondoratua, gero inbutu itxuran, ertza denbora luzea bilduta, azala okre-gorrixka kolorekoa edo lehoi kolorekoa du.

Orriak: Oso dekurrenteak, estu eta erraz bereiz daitezkeenak, hasieran krema kolorekoak dira, eta azkenean gorritzeko joera dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 - 7 x 1 - 1'5 cm-koa, haritsua, zilindrikoa, batzuetan apur bat okertua, hasieran betea, gero barnehutsa eta ile zuriz estalia oinarrian. Kolorea orrien antzekoa du, zuri zikin batetik gorrixkara doa.

Haragia: Trinkoa, larrukara, zurixka edo krema kolorekoa, usaina ia ez da nabaritzen, zaporea apur bat astringentea.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Inversa epitetoa, berriz latinetik dator, "inverso" hitzetik, alderantzizkoa, nahasia, esan nahi du. Kapelaren ertza, beherantz biribilkatua duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri erdipurdikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe gibba delakoarekin, hau jangarria da eta kapela argiagoa du. Clitocybe flaccida espeziearekin, honek hostozabaletan irteten du. Eta Lepista gilva perretxikoarekin, urria da eta konifera basoetan ateratzen da eta kolore hori zurbila du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa udazkenean, konifera basoetan eta hostoerorkorretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Kolonbia, Hegoafrika, Australia, Japonia, Taiwan, Himalaia eta Errusia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 169 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 220 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 343 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 271 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]