Ziza usaintsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza usaintsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista irina
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza usaintsua (Lepista irina) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina agian gehiegi perfumatua.

Sinonimoa: Tricholoma irinum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa da, eta, batzuetan, pixka bat kamutsa, haztean lautu eta erdian hondoratu egiten da. Ertz mehea eta barrurantz biribildua. Okre kolorekoa hezea dagoenean eta argiagoa lehor dagoenean.

Orriak: Estu, desberdinak, estuak, libreak edo apur bat dekurrenteak, ertza, oxkarratua, kapelaren kolore berekoa. Haragitik erraz bereizteko modukoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5-10 cm garai eta 1-2 cm lodi. Zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa. Kapelaren kolore berekoa, baina zertxobait argiagoa goialdean. Gaztetan lodia, zahartzean harroa.

Haragia: Zurixka, zapore gozokoa eta lirioaren usain handiarekin.[2]

Ziza usaintsuak goitik eta azpitik ikusita

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du, apaingarri berezirik ez duen onddoa. Irinum epitetoa berriz latinetik dator, gladiolo esan nahi duen "Iris" hitzetik. Bere lirio usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona, baina lurrin usain larregirekin.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista glaucocana delakoarekin, hau urdin-zeru kolorekoa da eta ez du hain lurrin usain handia. Lepista nuda espeziearekin ere bai, koloregabetuta dagoenean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean batez ere, hainbat aleren multzoetan (maitagarrien eraztunetan), belardietan edo pagoen azpian agertzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziza usaintsuak

Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Zeelanda Berria eta Tajikistan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 168 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 317 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 279 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]