Urritx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urritxa
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Generoa: Russula
Espeziea: Russula cyanoxantha
(Schaeff.) Fr. (1863)
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urritxa (Russula cyanoxantha) Europan oso arrunta den perretxiko jangarria da. Russula generoko beste espezie batzuetatik bereizten duen ezaugarririk nabarmenena bere orrien zalutasuna da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko honen txapela 5 eta 11 zentrimetro arteko diametrokoa da. Ez dauka kolore finkorik: more iluna edo more urdinxka da gehienetan, baina berde iluna, more grisaxka edo beste hainbat koloretakoa izan daiteke. Hala ere, ez da inoiz gorria. Hasieran borobila da, gero ganbila eta azkenean lautu egiten da eta erdialdea hondoratu egiten zaio.

Orri zuri eta zaluak dauzka, ez dira hauskorrak. Orriak estutuak, urkilatuak eta hankari atxikiak ere badira. Hanka tinkoa, zilindrikoa eta, orriak ez bezala, hauskorra dauka. Klariona bezala hausten zaio hanka; Russula guztien ezaugarria da hau. Hanka solidoa da hasieran, baina ale helduetan hustu egiten da barrutik.

Haragi gogorra, hauskorra eta zuria dauka, kutikula azpian more kolorekoa, zapore leunekoa. Espora zuriak masan, ia borobilak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran agertzen dira, harizti, pagadi eta gaztainadietan, baina baita koniferoen basoetan ere. Lurzoru azido samarrak baina elikagaietan aberatsak direnak behar ditu.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau oso ezaguna eta oso estimatua da. Kontuz ibili behar da kolore berdaxka duten aleak biltzen direnean, pozoitsua den Russula olivacea espeziearekin nahastu baitaiteke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]