Wynne marasmio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wynne marasmioa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMarasmius
Espeziea Marasmius wynneae

Wynne marasmioa (Marasmius wynneae) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako ez du balio. Zapore desatsegina du.

Sinonimoa: Marasmius wynnei.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa edo ganbila. Lehorrean kolorea, arrexkatik gris-bioletara doa, erdian okre samarrekoa izaten du. Ertza higrofanoa eta zeharrargia du.

Orriak: Lehenbizi gris-more kolorekoak, gero bioleta ilunak; zabal, libreak, meheak, orritxo ugarirekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrirantz, zurbila goialdean, arrosakara-arrexka oinarrian, pixka bat korneoa.

Haragia: Zurixka, urtsua, oso mehea, almendra mikatzen usaina du.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Wynnei epitetoa, naturalista ingeles baten omenez da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia confluens delakoarekin. Marasmius cohaerens espeziearekin ere bai, hau oso antzekoa da, baina oin lakatua eta oso iluna du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Mendiko pagadietan, erdi usteldutako orbeletan, ale asko pilatutako taldeetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 258 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 264 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 293 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]