Ezko hori-koniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko hori-konikoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe acutoconica
Singer, 1940

Ezko hori-konikoa (Hygrocybe acutoconica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oro har, haragi gutxi dute eta, beraz, ez dira jateko interesgarriak. Espezie batzuk toxiko samarrak ere badira.

Sinonimoa: Hygrocybe subglobispora.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai formakoa, gero zerbait ireki egiten da eta beti puntazorrotzarekin, pixka bat likatsua, horia, hori-laranja edo hori-urre kolorekoa; ertz lobulatuarekin.

Orriak: zuri-horixka kolorekoak, goranzkoak.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, leuna eta fibroso samarra, hasieran pixka bat likatsua, gero lehorra, kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Zurixka edo zuri-horixka kolorekoa. Ez du usain eta zapore berezirik.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela buztiarekin esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe konradii delakoarekin, honen orriak hori kolore biziagokoak dira eta kapela ez du hain puntazorrotza.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, zelaietan eta baso irekietan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan, batez ere Europan eta Ipar Amerikan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 135 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]