Tripaki argi
| Tripaki argia | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua: | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma: | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea: | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena: | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia: | Hydnaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa: | Hydnum | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea: | Hydnum repandum L., Fr. (1821) |
|||||||||||||||||||||||||||
| Ezaugarriak | ||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||
Tripaki argia (Hydnum repandum) onddo espezie bat da. ADN ikerketek erakutsi dute harreman estua duela Cantharellus cibarius espeziearekin.
Eduki-taula |
Morfologia [aldatu]
Tripaki argiaren txapela 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa da, haragitsua, trinkoa, hori argia edo laranjaxka, lehorra eta matea, ilupaduna eta batzuetan zartatua. Hasieran borobila bada ere, gero zabaldu egiten da eta ertz gingildun irregularra dauka.
Txapel azpian eztenak dauzka, oso hauskorrak eta erraz askatzen direnak, estutuak, dekurrenteak eta txapelaren kolore berekoak edo apur bat argiagoak.
Hanka zurbila, lodia, irregularra eta gehienetan laburra da.
Haragi zuria dauka, hauskorra, usaingabea eta zapore zertxobait mingotsekoa.
Espora zuri-kremak dauzka, borobilak baina apur bat zorrotzak.
Ekologia [aldatu]
Hostozabalen eta koniferoen baso itxietan agertzen da, taldeka edo sorgin-korroetan. Gehien bat udazkenean eta neguan sortzen da.
Gastronomia [aldatu]
Jangarria da, baina mingostasun puntu bat dauka, batez ere ale helduek. Ez da denen gustukoa.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Hydnum repandum Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Hydnum repandum Mycobank-en