Martxoko ezko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martxoko ezkoa
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Hygrophoraceae
Generoa: Hygrophorus
Espeziea: Hygrophorus marzuolus
(Fr.) Bres.
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.png 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Martxoko ezkoa edo elur ezkoa (Hygrophorus marzuolus) Hygrophoraceae familiako onddo bat da. Jatorriz Agaricus marzuolus izena eman zion Elias Magnus Friesek 1821ean, eta 1893an Hygrophorus generoan sartu zuen Giacomo Bresadolak.

Onddo honen perretxikoak haragi trinkoa dauka. Txapela gris-beltz kolorekoa da, 15 cm-tik gorako diametrokoa. Hanka zuria dauka, grisera jotzen duena zahartzean. Orrien artean tarte zabala dauka, eta haien kolorea zuria da hasieran eta grisa zahartzean.

Euskal Herrian neguaren azkenean agertzen da, baita elur azpian ere. Orbelaren azpian geratzen da askotan eta ez da erraz antzematen. Ez da oso arrunta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martxoko ezko Aldatu lotura Wikidatan