Lactarius vietus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius vietus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius vietus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius vietus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan bere zapore garratzagatik. Nahiko urria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-morexka, gris-lila. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da eta batzuetan titi txiki batekin, ertz mehea eta bihurgunetsua du. Gainazala lehorra eta distiratsua eta ilegabea, zerbait likatsua giro hezeetan, zonatua.

Orriak: Dekurrente samarrak, estu, ez oso zabalak, hasieran zuriak, gero krema-laranja kolorekoak, igurtziz gero gris-arre-oliba kolorea hartzen jariatzen duen latexagatik.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3-8 x 0,4-1,2 cm-koa. betea, hutsa edo harrotua, hauskorra, kapelaren kolorekoa baino zurbilagoa, oinarrian orban arre batzuk izaten ditu.

Haragia: Samurra, biguna, hasieran zuria, igurtziz gero tonu grisaxkak hartzen ditu, usaingabea eta denbora batera garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Vietus epitetoa latinetik dator, "viteus" hitzetik eta zimurtua esan nahi du. Kapelaren gainazalaren eta oinaren itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius glyciosmus delakoarekin, baina honek kokoaren usaina du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru azidoetan ateratzen da, urki eta konifera basoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea eta ekialdea.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 393 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 420 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 307 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]