Atzapar puntagorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atzapar puntagorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria botrytis
Bourdot, 1918
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Atzapar puntagorria (Ramaria botrytis edo Clavaria botrytis) Gomphaceae familiako perretxiko bat da.[1] Ramaria generoan, hau da kalitate gastronomiko handiena duena. Ale zaharrak ez dira kontsumitu behar, Ramaria generoko espezietan ohikoak diren ondorio laxanteak izan ditzake.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6-12 cm garai eta 8-16 cm zabal. Adarkatutako zuhaixka sendo baten itxurakoa. Enborraren azala kolore zurixkakoa da, eta arrosa-purpurakoa adarren muturretan, lehen begiratuan, kolore arrosa-purpura kolorekoa da.

Himenioa: Adarren azalera osoa estaltzen du.

Hanka: Lodia, enbor erraldoi baten itxurakoa, batzuetan altuera baino zabalera handiagoa izaten du, lehenbizi zuria, gero horixka samarra.

Haragia: Zurruna, zuria, usain eta zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Botrytis epitetoa, grekotik dator, mahats-mordoa esan nahi duen "botrys" hitzetik, Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Ramaria batzuk baino kalitate hobeko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria formosa (purgatzailea) delakoarekin, karpoforoak hiru kolore dituelako ezagutzen da: zuria enborrean, izokin kolorea adarretan eta horia puntetan. Ramaria elegantissima espeziearekin, guztia kolore arrosa biziko kolorekoa. Ramaria rufescens, Ramaria botrytis-aren aldaera bat da, eta adarren muturrak ez ditu arrosak, baizik gorri-ardo kolorekoak. Ramaria botrytis-aren parvula aldaera, txikia eta gorri-purpura kolorekoa da, oinaren oinarria izan ezik, hura ia zuria baita.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen baso ilunetan. Ez da oso ohikoa, ez ugaria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika, Australia, Asia, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, atzapar puntagorria desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 565 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 442 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 613 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 152 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]