Larre-orribeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larre-orribeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolina
Espeziea Panaeolina foenisecii
Maire, 1933
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Larre-orribeltza (Panaeolina foenisecii) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Panaeolus foenisecii

Ez da jangarria. Sindrome haluzinogenoa, ondorio psikotropikoak eragiten ditu. Espezie hau ez da nabarmentzen tamaina txikia duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero zabaldu egiten da eta laua, arre-gorrixka iluna eta gero arrosa kolorekoa.

Orriak: Arrexka koloretik pixka bat gaztaina-purpura ilun kolorera doazenak,

Hanka: Bataz beste 5 cm luze eta 0,3 cm lodi, arre-gorrixka edo ardo kolorekoa oinarrian.

Haragia: Kolore berekoa, leuna eta usain atseginekoa. Espora-jalkina beltza edo morexka.[2]

Etimologia: Panaeolina terminoak, Panaeolus txiki baten antzekoa dela esan nahi du. Foenisecii epitetoa latinetik dator eta belar iharraren ekoizpenari dagokio.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panaeolus olivaceus psikodelikoarekin. Honek espora beltzak ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Ebakitako belardietan eta larreetan, hareazko dunetan eta basoetako bide belartsuetan agertzen da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Kolonbia, Txile, Argentina, Brasil, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]