Gibelokre orrizuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelokre orrizuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula farinipes
Romell, 1893
Banaketa mapa

Gibelokre orrizuria (Russula farinipes) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Toxikoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4,5 eta 8,5 cm bitarteko diametrokoa, elastikoa, erdialdea erabat hondoratua, irregularra eta uhindua, ertza pixka bat ildaskatua, hori-okre-lasto kolore argi uniformekoa, askotan arrexkaz edo gorrixkaz zikindua. Azal itsatsia.

Orriak: Oso zabal, estuak, erabat dekurrenteak, zuriak, ondoren kolore zuri-horixka zikina hartzen dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 - 7 x 1 - 2,5 cm-koa. Liraina, gehienetan goiko aldean zabaldua, betea, ondoren muinduna eta leizetsua, zuri-horixka edo tonalitate arre-okre kolorekoekin.

Haragia: Zurruna, zuria, horitzeko joerarekin, usain atsegina du eta zapore garratza.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Farinipes epitetoa hankaren gainazalari dagokio; goialdea irinaren antzeko hautsez estalita dagoelako.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula claroflava eta Russula ochroleuca antzekoak dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan, hostozabalen baso argietako belarretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Errusia, Europa, Himalaiako eremua, Japonia, Georgia eta Turkmenistan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula farinipes, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 117 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]