Muki-sare ezpainzimur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muki-sare ezpainzimurra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius elatior
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Muki-sare ezpainzimurra (Cortinarius elatior) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Jateko ona den arren (hornigai gisa edo nahasita), arriskutsua da, beste Cortinarius toxiko batzuekin nahas daitekeelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da titi batekin. Gaztaina-hori kolorekoa, hori-okre kolorekoa edo okre-oliba kolorekoa, batzuetan tonu moreekin ertzean. Ertza ildaskatua. Eguraldi hezean azal likatsua.

Orriak: Ez oso estu eta nahiko lodiak, itsatsiak. Hasieran, okre kolorekoak erreflexu bioletekin, ondoren marroi-herdoil kolorekoak ertz zurbilarekin. Zeharka marratutako gainazala du.

Hanka: 10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, oinarrirantz lodituta, baina puntan amaitzen da. Kolore zurixkakoa, tonu moreekin eta gainazal likatsuarekin. Beti humusean oso lurperatuta egoten da. Mintzezko gortina zeta-antzekoa du eta oinean gerriko zabal bat uzten du, sigi-sagako marrazkiekin.

Haragia: Zurixka, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius mucifluus espeziearekin, koniferoetako espeziea, ia bakarrik pinu gorrietan hazten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, gehienetan hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 482 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 214 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]