Gorotz-sorgin txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorotz-sorgin txikia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaProtostropharia
Espeziea Protostropharia semiglobata
Stropharia semiglobata

Gorotz-sorgin txikia (Stropharia semiglobata) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da. Sukaldaritzarako baliorik gabeko perretxikoa, bere tamainagatik eta haragi gutxi duelako. Susmagarria ere bada. Behi eta zaldi gorotzetan edo inguruan ateratzen da batez ere.

Sinonimoa: Protostropharia semiglobata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3 cm. arteko diametrokoa; hasieran ia hemisferikoa, azkenean, ganbil-kamutsa, leuna, likatsua eguraldi hezean, distiratsua eguraldi lehorrean, horixka kolorekoa ilunagoa edo argiagoa, batzuetan hori-berdexka.

Orriak: Zabalak, itsatsiak; hasieran errauts zurbil kolorekoak, gero oliba-arre kolorea hartzen dute eta azkenean purpura iluna. Ertza zurbilagoa dute.

Hanka: Liraina, luzea, zilindrikoa, laster hutsa, hori zurbila, likatsua eraztunetik behera, mintzezko eraztuna, likatsua, mehea, galkorra, argia hasieran eta ia beltza amaieran.

Haragia: Mehea, zurbila, ia usainik gabea eta zapore leunekoa.[1]

Gorotz-sorgin txikia

Etimologia: Stropharia terminoa, “strófio”-tik dator, neskek bularra estutzeko erabiltzen zuten bularreko faszia-tik. Eraztunari erreferentzia eginez. Semiglobata epitetoa berriz latinetik dator, “semiglobatus”-etik. Hemisferikoa esan nahi du. Kapelaren formagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria da. Uste da substantzia toxikoak dituela eta baita haluzinogenoak ere. Oraindik gutxi ikertu da.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stercoraria barietatea oso zaila da semiglobata-tik bereiztea, horretarako mikroskopioa hartu beharra dago.

Stropharia coronilla eta Psilocybe merdaria eraztunik gabekoekin nahas daiteke eta Psilocybe luteonitens-arekin titi zorrotz ilunagoarekin.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa udaberritik udazkenera arte, belardietako belarretan, bideetan eta leku hezeetan, gorotzetan eta gorotzen inguruan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asiako iparraldea, Austria, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 400 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 342 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 255 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]