Ezko hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe chlorophana
Wünsche, 1877

Ezko horia (Hygrocybe chlorophana) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritza-baliorik gabea katalogatzen da, eta, kalterik egiten ez duen arren, haragi urria eta zapore eskasa duenez, ez du kontsumitzea merezi.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, gero kamutsagoa; hori-limoi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, ertz argiagoarekin, batzuetan leuna, beste batzuetan ildaskatua eta hortzekin; eguraldi hezearekin oso likatsua, eta oro har, hezea eta distiratsua.

Orriak: Zabal, adnatak, lodiak eta argizari-itxurakoak, kapelaren kolorekoak baino horixka argiagoak.

Hanka: Leuna, likatsua, zilindrikoa, kolore hori-limoi bizikoa, 4 eta 8 cm arteko diametrokoa eta 3 eta 9 cm arteko luzerakoa.

Haragia: Fina, mintzezkoa, horixka, usain eta zapore bereizgarririk gabe.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Chlorophana epitetoa grekotik dator eta berdexka esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina sukaldaritzarako baliorik gabea[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horiko zenbait espezie erraz nahas daitezke: Hygrocybe aurantiosplendens, Hygrocybe constan, Hygrocybe quieta, eta abar, guztiak jangarriak dira, baina ez dute sukaldaritzarako baliorik. Azterketa mikroskopiko bat egin behar da bereizi ahal izateko.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, belar baxuko zelaietan ohikoa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Panama, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Txina.[5]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 124 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Hygrocybe chlorophana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]