Ezko gorri-txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko gorri-txikia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe coccinea
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko gorri-txikia (Hygrophorus coccinea) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina interes gastronomiko handiegia ez du.

Sinonimoa: Hygrocybe ccocinea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa,kanpai itxurakoa edo hemisferiko kamutsa, gorri-gerezi kolore ederrekoa, koloregabetzean laranja kolorera pasatzen da, baita horira ere zahartzean. Gainazala hezea, leuna eta glabroa du eta ertza ildaskatua.

Orriak: Zabal, Itsatsiak edo eskotatuak, gorri-laranja edo gorri-adreilu kolorekoak, ertz horia eta tartekatutako orritxoekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Barnehutsa, askotan luzetara konprimatua, ildaska arraildu bat osatuz; kolorea gorria du, kapelarena bezalakoa, eta oinarria zurbilagoa.

Haragia: Hauskorra, mehea, usaingabea eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Coccinea epitetoa berriz latinetik dator, gorri-bermiloi kolorea esan nahi duen "coccineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina sukaldaritzan balio gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe miniata delakoarekin, hau txikiagoa da eta kapela zuntz finekin. Baita txikiagoak diren Hygrocybe intermedia], Hygrocybe marchii, eta Hygrocybe turunda espeziekin eta handiagoa den Hygrocybe punicea-rekin ere bai.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, belardietan, larreetan eta bide ertzetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Taiwan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 136 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 451 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 203 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]