Kolibia sustraitsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolibia sustraitsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMegacollybia
Espeziea Megacollybia platyphylla
Kolibia sustraitsua goitik.
Kolibia sustraitsua azpitik.
Kolibia sustraitsua albotik.

Kolibia sustraitsua (Megacollybia platyphylla) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Egosi ondoren, usain txarra jariatzen du eta zapore txarra du.

Sinonimoa: Collybia platyphilla.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero laua, ez oso mamitsua, hezea, gris-marroitik marroi-oliba kolorera doana, ilunagoa erdian, erraz hausten da azala, erradialki pitzatua eta zuntz txiki ilunez estalia.

Orriak: Zabal, oso zabalak, nahiko lodiak, sabeldunak, zuriak edo zuri-hori kolorekoak.

Hanka: Sendoa, zilindrikoa, fibrilatsua, pixka bat flokosoa goialdean, gainerakoa erabat leuna, oinarrian lodixeagoa, oinaren oinarrian, sustraien antzeko mizelioaren hari luze batzuk agertzen dira, lurrean zabal.

Haragia: Zurixka zurbil kolorekoa. Ez du ez usainik ez zapore berezirik, agian pixka bat mikatza.[2]

Etimologia: Collybia hitza antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Platyphilla epitetoa ere grekotik dator, "platys" hitzetik (zabala esan nahi du) eta "phyllon" hitzetik (orri esan nahi du). Orrien zabaleragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina kalitate kaskarrekoa eta ez da gomendagarria, egosi ondoren usain eta zapore desatseginak ditu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau beste espezie batekin nahastea zaila da, kapelaren dekorazio erradial bereizgarria dela eta, profil biribilduko orriak dituelako eta azalera handian eta sustraien antzeko mizelio-hariak dituelako oinaren oinarrian.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Zuhaitz zaharren enborretan hazten da, eremu itzaltsuetan, nahiko hezeetan eta goroldiotsuetan, perretxiko honek neurri handiak har ditzake, kapelaren diametroak 25 cm har dezake.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Eskandinavia, Errusia, Japonia, Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerika.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 247 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 265 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]