Arte-enborretako ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte-enborretako ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaFuscoporia
Espeziea Fuscoporia torulosa

Arte-enborretako ardagaia (Fuscoporia torulosa) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea. Antzina ardagai gisa erabiltzen zen.

Sinonimoa: Phellinus torulosus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 30 x 40 cm-koa, oso handia, 10 cm-rainoko lodierarekin, dimidiatu-lautua edo hondoratua, ildaskatua, tomentosoa, lehoi kolorekoa edo arre-lehoi kolorekoa, ertz argiagoarekin, horia edo hori-herdoil kolorekoa.

Tutuak: 3 eta 11 mm bitartekoak, estratifikatuta, kapelaren kolore berekoak.

Poroak: 0,10 mm-tik 0,24 mm-ra, obalak, biribilduak, zurixka-lehoi kolorekoak ondoren arre kolorekoak, hezetasunean gorri ilunak.

Haragia: Suberosoa, nahiko arina, herdoil edo arre-lehoi kolorekoa.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen “phellinos” hitzetik. Torulosus epitetoa berriz latinetik dator, sorki esan nahi duen "torus" hitzaren txikigarritik. Bere ertzarengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fomitopsis eta Phellinus generoko espeziekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Koniferoen enbor edo motzondoetan, eremu mediterraneoan, batez ere Quercus ilex zuhaitzen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 491 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 466 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 117 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 122 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]