Mycena crocata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena crocata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena crocata
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena crocata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da. Sukaldaritzarako interesik gabea. Nahiko ohikoa da orbelpean lurperatutako pago adartxo hiletan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 2,5 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero zabaldua, lepomakurra. Kolorea, hori zurbiletik gris-lur kolorera doana, ertza zurbilagoa eta ildaskatua, gorri-azafrai kolorez zikindua, zahartzean.

Orriak: Itsatsiak eta sabel pixka batekin, zuriak, baina zahartzean azafrai koloreko distirekin.

Hanka: Luzea, zurruna eta hutsa, laranja koloreko sustraiarekin. Gaztetan hori-sufre kolorekoa, ondoren laranja-azafrai kolorekoa.

Haragia: Irmoa, laranja kolorekoa, latex gorri-azafrai koloreko ugarirekin. Zapore gozokoa.[1]

Etimologia: Mycena terminoa latineteik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Crocata epitetoa berriz grekotik dator eta "azafraiaren kolorekoa" esan nahi du. Bere latexagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena sanguinolenta eta Mycena haematopoda bezalako latex gorriko beste Mycena batzuekin, baina hauek enbor hiletan ateratzen dira eta ez orbeletan.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, pagadietan, adaxketan edo orbel geruzaren gainean.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 255 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 264 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 272 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]