Agaricus benesii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus benesii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus benesii
Pilát, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus benesii edo Agaricus squamulifer Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jateko ona da, haragitsua eta errendimendu onekoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, globo-erdi formakoa, gero hemisferikoa erdialdea zapaldua duela; kolore zuri garbia, batzuetan lehorteagatik pitzatua. Ezkatatxo zurbil edo arre ugariz estalitako ertza.

Orriak: Estu, gaztetan haragi zurbil kolorekak, ondoren ilundu egiten dira; ertz antzua, zurixka.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa edo pixka bat lodiagoa oinarrirantz, solidoa, muinduna, zuria, kapelaren ertzean dituen ezkatatxoen antzekoak ditu oinarrian. Eraztun zuria, bikoitza, koska zuri lodiz apaindua.

Haragia: Trinkoa, gogorra, lodia, gorriz edo gorri-azenario kolorez tindatzen da ebakitzean, batez ere oinaren kanpoaldetik gertu dauden zatietan. Usain garratz samarra du.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa, esan nahi duen "agarikón" hitzetik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona da, baina gogor samarra eta lehorra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri nagusiak direla eta: kapela zuria, ebakitzean gorritzen den haragi gogorra eta kapelaren ezkatatxoek, nahastezina egiten dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik negura arte. Talde handiak osatzen ditu. Nahiko arrunta da mendietan. Basoetako soilguneetan, zuhaitzak (koniferoak) dituzten larreetan edo zelaietan

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 326 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 328 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. Agaricus benesii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]