Ezkazuri lingirdatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkazuri lingirdatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus eburneus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezkazuri lingirdatsu edo ezko-zuri lingirdatsua (Hygrophorus eburneus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Eskualde batzuetan hornigai gisa prestatu izan da, edo kalitate gastronomiko hobea duten espezieekin nahastuta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero zabaldua eta konkorduna, ia beti erdigune irtenago batekin. Zuri garbi kolorekoa, zuri distiratsua eta gero pixka ba horixka, batez ere erdian; oso likatsua, ertza biribildua.

Orriak: Lodiak, zabal, dekurrenteak. Zuriak, kapelaren kolorekoak. Pixka bat zeharargitsu itxura dute eta argizariaren distirarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 4 - 10 x 0,7 - 1,5 cm-koa, gogorra, luzanga, zilindrikoa edo pixka bat mehetua oinarrirantz, ez beti erregularra, leuna, likatsua, muturrean izan ezik, goialdean pustula zuriz apainduta. Oinaren oinarrian potasarekin erreakzionatzen du, eta hori-laranjaz tindatzen da.

Haragia: Zuria, kolorez aldatzen ez dena, parafina usain desatseginarekin; zaporea ere antzekoa.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Eburneus epitetoa, bolia, bolia bezalako zuria esan nahi duen "ébur ivory" hitzetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria usain desatsegina duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus cossus delakoarekin, honek, potasarekin ez du erreakzionatzen; gainerakoan oso antzekoak dira, usaina zertxobait biziagoa du honek, Hygrophorus eburneus perretxikoak baino.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean hazten da, eta batez ere hostozabaletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Afrika iparraldea. Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 101 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 185 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 114 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 343 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]