Astaputz tintatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astaputz tintatzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaPisolithus
Espeziea Pisolithus arhizus
Rauschert, 1959
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz tintatzailea (Pisolithus arhizus edo Pisolithus tinctorius) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke heldu aurretik. Osagai gastronomiko gisa erabili izan da, ehiza-plateretako saltsetan arre-txokolate kolorea emateko. Oihalak eta artilezko ehunak marroi kolorez tindatzeko ere erabiltzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 3 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, okre horixka, arre horixka, arre-berdexka zikina edo arre-gorrixka; subglobosoa edo udare-formakoa, zahartzean luzatuz, forma bitxiak hartuz, enbor zati itxuragabeak eta bihurriak simulatuz, mizelioaren hauts geruza arre batez estaliak. Peridio sinplea, mehea eta lehorra, gainazal leuna edo zimurtsua, gogorra, zahartzean hauskorra.

Hanka: Oso laburra edo hanka gabea, mizelio kordoi horixka batez lurrarekin bat eginda.

Gleba: Peridio irregular ugariz osatua. Karpoforoa mozten badugu agerian uzten du gainjarritako hiru geruzatan dagoen peridioen mosaiko hori: behekoak heldu gabeko peridio txikiak ditu, hori-sufre kolorekoak, erdikoa lodiagoa kolore marroi-beltzaxkakoa eta goikoa lehorra eta hautsez betea, arre kolorekoa. Usain fungiko bizia du, baina atsegina, zapore ahula.[2]

Etimologia: Pisolithus terminoa grekotik dator, ilarra esan nahi duen "piesos" hitzetik eta harria esan nahi duen "lithos" hitzetik; hau da, ilarrak dituen harria, glebaren peridioloak edo kolore anitzeko albeoloen erreferentzia eginez, harria dirudien peridioaz inguratuak Tinctorius epitetoa berriz latinetik dator, tindatzen duena, esan nahi duen "tinctorius" hitzetik. Bere ezaugarri koloratzaileengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria; gisatuak koloreztatzeko eta saltsak aromatizatzeko erabil daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo begiratuan Sclerodermaren batekin nahas liteke, baina karpoforoa ebakitzean zalantzak desagertzen dira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, lur hareatsuetan, pinudietan, mugetan edo ebakitako lurretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 704 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 528 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 615 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]