Makalhilkari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makalhilkaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHemipholiota
Espeziea Hemipholiota populnea
Bon, 1986

Makalhilkaria edo egur-ziza hilkaria (Hemipholiota populnea) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gogorra, mikatza, ez da sukalderako ona, baina gerraostean Gaztela-Leonen prestatu egiten zen Agrocybe aegerita delakoa lagun zuela. Zur biltegietan eta zerrategietan eraso dezake. Orduan, fungizidekin tratatu behar da.

Sinonimoa: Pholiota destruens, Pholiota populnea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Haragitsua, 6 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, horixka edo arre zurbil kolorekoa, ezkata zuriz estalita, gainazal osoan, iletsuak eta listuak, baina ertzerantz nabarmenagoak. Hasieran hemisferikoa, ganbila, gero laua eta titi apur batekin.

Orriak: Estu, itsatsita, hasieran zurbilak, ondoren arre-tabako kolorekoak.

Hanka: Laburra, sendoa eta kurbatua, ezkataduna eta kapelaren kolore berekoa, oinaren oinarria izan ezik, erraboilduna eta herdoil kolorekoa baita. Errezel partzialak eraztun flokoso oso nabarmena osatzen du.

Haragia: Zuria, trinkoa, zaila, lodia; usain sendokoa; hasieran zapore gozoa du; ondoren mikatz samarra.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Destruens epitetoa latinetik dator, suntsiketa esan nahi duen "destruo" hitzetik. Inbaditzen dituen landareetan eragiten dituen efektuengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gogorra denez eta zapore mikatza duenez, ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da beste Pholiota batzuekin nahastea. Perretxiko hau parasitoa da, eta, mizelioa zabaltzen denean, inbaditu duen zuhaitza hil egiten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera moztutako enborretan, batez ere makalen enborretan. [5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 408 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 197 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 491 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Hemipholiota populnea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]