Kukuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kukuma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita ovoidea
Bull., Quél (1833)
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da
 
baina ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukuma (Amanita ovoidea) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea.[1]

Erdipurdiko jangarria, baina ez kontsumitzea hobe dena, Amanita zuri hilgarriekin nahas daitekeelako.

Sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus ovoideus Bull., Herbier de la France 8: t. 364 (1812)
Amanita alba Pers., Traité sur les Champignons Comestibles: 177 (1818)
Amidella ovoidea (Bull.) E.-J. Gilbert, Iconographia Mycologica 27: 77 (1940)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 20 cm arteko diametrokoa, zuri garbia, hasieran forma esferikoa edo oboidea du, gero ganbila eta azkenean ia laua, lodia, baita ertzean ere. Azal distiratsukoa edo likatsu samarrekoa eguraldi hezean, bolba hondarrik gabe.

Orriak: Zuriak, estu, desberdinak, oinaren ondoan biribilduak,

Hanka: 8 - 15 x 2 - 5 cm-koa, zuria, zilindrikoa edo zerbait lodituta oinarrian, flokosoa edo pruinaduna, eraztun irintsu batekin, ukitzean merengea bezala hatzetan itsatsita geratzen dena, bolba zabala, altua, mintzezkoa, zuria edo hori-okrea, beste perretxiko dena zuria denez nabarmen ikusten da.

Haragia: Zuria, lodia, sendoa, usain ahulekoa eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Ovoidea epitetoa latinetik dator, arrautza formakoa esan nahi duen "ovoideus" hitzetik. Gaztetan duen itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, ez oso zaporetsua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita solitaria delakoarekin, baina honek bolba itsatsia, galkorra eta irintsua du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian eta azaroan, koniferetan eta hostoerorkorretan. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia, Krimea, Ekialde Hurbila, Kaukasia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 235 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 315 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 298 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]